7 Mirariak

Páginas: 20 (4788 palabras) Publicado: 3 de febrero de 2011
1.- ANTZINAKO ZAZPI MIRARIAK:
Antzinako zazpi mirarien zerrenda Sidoneko (K.a. 125) edo Tesalonikako ( K.a. 20 eta K.o. 20 artean) Antipatroren poema labur batean oinarritzen da, poetak munduko zazpi mirariei buruz hitz egiten zuen bertan. Benetako poemak Babiloniako harresietako Istarreko Ataria aipatzen zuen, Alejandriako faroaren ordez.
Beste zerrenda batzuetan Babiloniako lorategi esekiakez dira agertzen, lehen esan dugun bezala hauen ordez hiri bereko harresia aipatzen da.
Mirari guztiak eraikuntzak dira, ez dago ez mirari naturalik ez aurrez eraikuntzak zirenen hondakinik, nahiz eta azkenak oso liluragarriak izan. Hau grekoek miretsi egin behar zutelako zen. Honen ondorioz zortzigarren munduko mirari batez hitz egin ohi da: Babelgo dorrea edo Babelgo zigurata. Dorre hau,Alejandro Magnoren soldaduak iritsi zirenerako hondarrak besterik ez ziren gelditzen eta mirarien lehenengo zerrenda gertakizun hau baino 200 urte beranduago idatzi zen.
Mirari gehienei buruz testu literario bat besterik ez dago, ez da agertzen ilustrazio edo marrazkirik. Rodasko kolosoaren itxura ezin zitekeen jakin garai artako txanpon batzuk iraun ez bazuten, bertan grabatuta agertzen bai zen. Aldebatera utzi zen hasieratik hankak ezin zituela irekita eduki, horrela izango balitz oso handia izango litzatekeelako, eta hau beranduago ziurtatu zen azaldu ziren irudikapen batzuen bidez. Faroaren eta Mausoleoaren inguruan irudi eta deskripzio batzuk agertzen dira txanponetan eta Efesoko Artemisaren tenpluko diseinua nahiko zehatz jakin daiteke Plinio Zaharraren deskribapenaren ondorioz, nahiz etatamainaren inguruan desadostasunak ageri.
Babiloniako lorategi esekien inguruan ez dago oso argi existitu ziren ala ez. Grekoen kontakizun askotan, Alejandro Magnoren Babiloniako konkista kontatzean soldaduen ametsak izan zirela aipatzen da, Eufrates ibaiaren ertzera iristean, hainbat basamortu igaro ondoren izandakoak. Baina indusketa arkeologikoek hainbat zimiento erraldoiko eraikuntzak etaureztatze sistemak aurkitu dituzte eta azken honek existitu zela ziurtatzen du.
Zazpi mirarietatik hiru bakarrik izan ziren arrazoi naturalengatik suntsituak: Alejandriako Faroa, Rodasko Kolosoa eta Halikarnasoko Mausoleoa, hirurak lurrikarengatik suntsituak. Efesoko Artemisaren tenplua, Babiloniako lorategiak eta Zeusen Estatua izan ziren bakarrak gizakiaren eskuetan erori eta hauek suntsituzituztenak. Gaur egun jarraitzen duen bakarra, Gizako Piramideak gizakiaren eragina jaso du ere, lapurregatik, bai kanpoaldeko harriena eta baita barrualdeko altxorrena.

1.1.- ALEXANDRIAKO ITSASARGIA:
Alexandriako Itsasargia Pharos irlan (gaur egungo Egipton) eraiki zuten antzinako greziarrek, Ptolomeo erregearen esanetan. K.a. 285 – K.a. 247 bitartean eraiki zuten, portura zijoazten barkuakgidatzeko.
115 eta 150 metro bitarteko altuerarekin, gizakiak egindako egitura altuena izan zen mende askotan. Eta zilarrezko 21.000 kg kostatu zuen dorreak. Langileak, orokorrean esklaboak izan ziren, eskulangile kualifikatu gutxi batzuk ezik. Kolore argiko harrizko blokeekin eraiki zen, hiru ataletan: oin karratua, oktogonala erdian eta borobila gainaldean. Gaineko ertzean ispilu bat zegoen,egunea eguzkiaren argia islatzen zuena, eta gauez, berriz, sua. Lau tritonen estatuak eta Poseidon jainkoaren estatua zituen.
1303 eta 1323an gertatu ziren lurrikarek, dorrea suntsitu zuten, hondakinak bakarrik uzten. Beranduago, 1480. urtean, Egiptoko Sultanak gotorleku bat eraiki zuen itsasargia zegoen lekuan, honen harriekin.
Pharos, itsasargi hitzaren jatorria bilakatu da, bereziki hizkuntzaerromanikoetan: gazteleraz (faro), frantsesez (phare), portugesez (farol), etab.

1.2.- BABILONIAKO LORATEGI ESEKIAK:
Babiloniako lorategi esekiak k.a IV mendean izan ziren eraikiak. Lorategi hauek Nabukondor II eraiki zituen bere emaztearentzat, . Bere emaztea, Amytis, Medos erregearen alaba, izan ziren lorategi hauen zergati garrantzitsuena. Nabukondorrek opari gisa eskaini zizkion bere...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • 7
  • 7
  • 7
  • 7
  • 7
  • 7
  • 7
  • 7

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS