Analisis program de telebision

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 27 (6634 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 26 de diciembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
GOENKALE

SARRERA

Lan hau egiteko aztergai izango dugun telesaila Goenkale izango da. Euskal Herrian oso ezaguna den telesail luzea da hau, pixkanaka guretik haratago ezagunagoa bihurtzen joan dena. Izan ere, dagoeneko 16 denboraldi daramatza antenan, eta urtarrilean 3000. kapitulua eskainiko digute. Munduan telesail gutxik daukate zifra hauei buruz hitz egiteko aukera.

Lan hau egitekoGoenkale aukeratzean arrazoi nagusia, hasiera-hasieratik jarraitzen dudan telesail bat dela da. Hau da, 6 urterekin ikusten hasi nintzen eta oraindik ere ikusten jarraitzen dut. Beraz, nire bizitzaren zati txiki bat bada ere, Goenkaleri dagokio, betidanik izan baitut lotura bat telesail honekiko.

Nahiz eta beste hainbat telesail ikusi eta jarraitu izan ditudan, ez dit beste inork Goenkalek besteengantxatu. Hala ere jakin badakit Goenkalek gabezia asko dituela eta akats ugari. Hori dela eta, iruditzen zait, badakidala era batean edo bestean zer espero dezakedan Goenkale-gandik, eta horregatik jarraitzen dudala ikusten. Nire ustetan, Goenkale kritikatu aurretik, hemendik zer jaso dezakezun onartu behar da.

Lan honekin Goenkale era sakon batean aztertzeko aukera aprobetxatu nahi dut.Beti jarraitu izan dudan telesail honi buruz gogoeta asko egin dudan arren, ez dut inoiz modu serio eta formal batean egin, hori dela eta, lan hau egitea aukera polita dela iruditzen zait “hain ondo ezagutzen dudan” telesail honen nondik norakoak aztertzea.

TESTUINGURUA

Goenkale Euskal Telebistaren lehen katean emititzen den telesaila da. ETB1, euskara hutsean emititzen den lehen katea da.1982An hasi zen emititzen; euren xede nagusia euskararen normalizazioa zelarik. Orduz geroztik, telesailak, albistegiak, lehiaketak, iragarkiak, mahainguruak, marrazki bizidunak... denetik emititzen dihardute, euskara hutsean. Kate honetako programazioko saio arrakastatsuenak, Wazemank 2.0 eta Goenkale dira. (Iturria: Wikipedia)

Goenkale telesailaren testuingurua ulertzeko beraz, kontuan izanbehar dira ezaugarri hauek, alde batetik, euskararen erabilera telebistan, eta bestetik, ETB 1-en audientziak duen perfila. Euskarazko telebista betidanik dugun zerbait badirudi ere, oraindik ez dira 30 urte pasatu berau sortu zenetik, hori dela eta, kontuan izan behar da hizkuntza honetan telesail bat sortzeak suposatzen zuen erronka. Erronka horietako bat Goenkale izan zen orain dela hamaseidenboraldi. Hasiera batean hilabeterako kontratua egin zuten aktoreekin, baina honen arrakasta ikusita luzatuz joan ziren, gaur eguneraino iritsi arte. Hasiera batean egunean egunekoa grabatzen zuten Miramongo estudioetan baina pixkanaka, grabaketa moduak eta lekuak aldatuz joan ziren. (Pedro Otaegi, “Euxebio”, 2009/11/18, Zarautz).

15 urtetan antenan dagoen telesail hau Estatuko zaharrena da, etaaskoren ustetan, EITBren identifikazio zeinu ere bilakatu da. Hala ere, Goenkale askoz ere gehiago badela esan dezakegu: “Recordó la directora de producción de ETB, Maite Iturbe: "Con un equipo humano de 120 personas, esta serie se ha convertido en una cantera para los actores vascos ya que, más de 400 intérpretes han intervenido en alguno de sus capítulos". Eta hala da; ia euskaraz dakiten aktoreguztiak pasatu dira Arraldetik, eta horrela, Goenkale, aktore askorentzat lorbide bilakatu da, batik bat gazteentzat. Aktore asko Goenkalegatik ezagunak egin dira, beste asko, bertan hazi, eta gutxi batzuk, euren ibilbide profesionala ere telesail honetan amaitu dute.

Goenkale 1994ko abuztuaren 25ean emititzen hasi zen, hasiera batean astean zehar egunero emititzen zuten, astelehenetikostiralera, baina 13. denboralditik aurrera, emisioak bikoiztu eta astelehen eta astearte gauetara mugatu dituzte emisioak. Goenkaleren aurretik EITBk ekoitzi zituen beste telesail batzuk ere, “Bi eta bat” esaterako, baita, Goenkale emititzen zen garai berean beste batzuk ere “Jaun eta Jabe” edo “Balbemendi” adibidez. Beste hauek ere arrakasta izan duten arren, Goenkalek duen sendotasuna ez du beste...
tracking img