Anorexia

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 9 (2012 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 7 de febrero de 2012
Leer documento completo
Vista previa del texto
“ Lehenengo anorexia kasua ”A” anderearekin eman zen duela 138 urte. Istorio honek bi mito apurtzen ditu: batetik anorexia gaur egungo gaixotasun bat dela eta bestetik fenomeno hauek emakume isteriketan agertzen direla.
Victoria erreginaren mediku pertsonalak, Sir William Withey Gull, ”A” anderea tratatu zuen. Honen ustetan gaixotasun hau ez zen zorakeria eta modu independenteantratatu zitekeela ospitale psikiatrikoetatik kanpo. Gainera, gizonek gaixotasun hori jasan ahal zezaketen. Medikuak erabilitako tratamendua gaur egun berriro hasi da erabiltzen eta Metodo Maudsley izenaz ezagutzen da. Metodo honen eginkizuna, gaixoaren familia, berak zaintzen eta bere jotorduak kontrolatzen egotea da. “

1. SARRERA:
Anorexia elikatze jokabidearen nahasmendua da. Gaixoak ez dubere gorputza den bezala ikusten, eta lodi dagoela uste du. Gaixotasun hau pairatzen dutenek, oso gizen ikusten dute bere burua, nahiz eta oso argal egon. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak, jatorduak murriztera edo kopuru txikietan jatera bultzatzen du. Horrek aldaketa ugari eragiten dizkie giza gorputzeko hainbat organori, ondorioz gaixotu egiten dira, eta batzuetan heriotza eragindezake.
Anorexia duten pertsonak, normalean, kontrolik gabeko dieta batekin argaltzen hasten dira. Hainbat janari alde batera uzten hasten dira. Hots, beraientzat gozoegiak edota gehien gizentzen duten janariak. Era horretan, gero eta gutxiago jaten hasten dira gehiegi argaldu arte. Momentu horretan, egoera horren kontrola galtzen dute eta oso argala egon arren, beraien gorputza lodi ikustenjarraitzen dute. Ispilua beraien etsaia bihurtzen da.
Hau guztiaren ostean, ondorioak ikusten hasten ditugu. Begi bistakoa den ondorio argia argaltasuna da, baina horrekin batera beste batzuk ere agertzen hasten dira, bai fisikoak bai psikologikoak:

-Fisikoak:
* Pisu jaitsiera
* Nekea
* Ahultasuna
* Zorabioak
* Ile hauskorra edo honen erorketa
* Bertigoa eta buruko mina* Desidratazioa
* Nesken kasua hilekoaren irregulartasun edo galera
* Hipotermia (esku eta oin hotzak)
* Insomnioa
* Hortzetako alterazioak
* Idorreria
* Azala lehortzen da.
* Atzazalak erraztasunez apurtzen dira.
* Beharrezkoa den nutrizio eza defentsa mailen jaitsiera dakar eta beraz, errazago gaixotzen dira.
* …
-Psikologikoak:
* Baskulan pisuakontrolatzen dute maiz
* Urduri egoten dira jatorduetan
* Bakardadean jatea bilatzen dute
* Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira
* Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz
* Janaria dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete
* Tristura, gogoeza, depresioa, agresibitate eta suminkortasun handiko momentuak izaten dituzte
* Ordenariburuzko gehiegizko kezka eta aktibitate gehitzea
* Ariketa fisikoaren areagotzea
* Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz
* Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; familia, lagun eta kideekiko.
* Ikasketekiko gehiegizko arreta.
* …
Anorexia duen pertsonarentzat gorputz mehea autoestimu altuaren sinonimoa da. Zenbat eta meheago, hobeto ikusten du bere gorputza.Horregatik, anorexia sendatzeko ez da nahikoa dieta orekatu bat jarraitzea, baizik eta beharrezkoak dira medikuen eta psikologoen orientazioa eta gurasoen, familiakoen, irakasleen eta lagunen laguntza ere.
Gaixotasun honetan, neskak dira kaltetuenak, hain zuzen ere, 100 pertsona anorexikotatik 5 bakarrik dira mutilak. Gaixotasun hau, batez ere nerabeen artean ematen da, 12-25 urte bitartekogazteetan, baina arrisku altueneko adin tartea 14-18 urte bitartean dago.
Pertsona bat jatekoari utzi eta pisu horretaraino argaltzera bultzarazten dituzten arrazoi naguesienak, honako hauek dira: norbere buruaren inflabalorazio nabarmena, norberaren gorputza ez onartzea eta autoestima eskasa izatea izan daitezke. Baina hoiek ez dira arrazoi bakarrak, baliteke gaixotasun honetan erortzea, senideren...
tracking img