Arnasketa sistema

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 16 (3772 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 30 de mayo de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
NATUR ZIENTZIAK ETA BERE DIDAKTIKA II

ARNASKETA SISTEMA

AURKIBIDEA:

1. Sarrera……………………………………………………………………………3
2. Helburu didaktikoak OCD-an agertzen diren Helburu Orokorrekin duten erlazioa………………………………………..………………………………….4
3. Edukina: kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak………………………………….6
4. Jarduerak…..…………………………………………………….……………….8
5. Estrategia metodologikoa:
▪Eskuhartze didaktikoaren printzipioak…………………………………10
▪ Ikasleen taldekatzea…………………………………………………….11
▪ Espazioaren eta denboraren antolaketa…………………………………11
▪ Baliabideak……………………………………………………………..13
▪ Ebaluazioa……………………………………………………………...13
▪ Zer ebaluatu…………………………………………………………….14
▪ Nola ebaluatu…………………………………………………………...14
▪ Noizebaluatu…………………………………………………………...14

6. ERANSKINA…………………………………………………………………..16
▪ Arnas aparatua eta arnasketa
▪ Arnasketarekin esperimentatzen………………………………..17
▪ Arnas aparatua: Anatomia………………………………………19
▪ Arnas aparatua ezagutzen……………………………………….20
▪ Arnasketaren mekanika…………………………………………23
▪ Arnas aparatua: fisiologia(funtzionamendua)………………….27
▪ Aplikazio-ebaluaketa jarduerak…………………………………31

7. BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………….33

SARRERA

Guk landuko dugun gaia arnasketa da. Beraz, honen fisiologia eta anatomia landuko dugu.

Arnasketa 3. eduki multzoarekin (curriculum berria) guztiz lotua dago. 3. eduki multzoa osasuna eta garapen pertsonalari buruzkoa da. Eduki multzo honen bidez norberaren gorputzarenfuntzionamendua ezagutzea lortu nahi da (kasu honetan, arnasketa). Ibili beharreko bidea, norberaren gorputza ikastetik hasten da, NI pertsonalaren aurkikuntza progresiboaren bidez.

Arnasketa gaia 3. zikloan kokatuko genuke, zehazki, 6. mailan. Umeek 10-11 urte arte abstrakzioaren ideiak ezin dituzte garbi ikusi. Arnasketa sistemak (ikusi ezin denez) ulermen maila altua eskatzen du eta haurrek10-11 urte izan arte ez dute gaitasunik kontzeptu hauek ulertzeko. Horregatik, kokatuko dugu 6. mailan.

Gorputzaren mantenurako badira elkarren artean loturik eta koordinaturik diharduten hainbat aparatu edo sistema. Hauen arteko bat da arnas aparatua. Beraz, gai hau lantzean beste aparatuekin loturak egitea beharrezkoa da.

Arnasketa guztiz lotua dago iraizketa, zirkulazio… aparatuekin.Digestio aparatuak janariaren bidez mantenugaiak eta energia lortzen du. Hauen bidez hazi, mugitu, berotu… egiten gara.

Janaria digeritu ondoren, digeritutako mantenugaiak erre egin behar ditugu energia sortzeko, eta errekuntza edo konbustio horretarako behar-beharrezkoa dugu oxigenoa. Errekuntza horretan, bestalde, karbono dioxidoa sortzen da; baina kaltegarria da gorputzarentzat eta kanporatuegiten dugu. Bi gauzak (oxigenoa hartu, karbono dioxidoa bota) arnasketari esker egiten dira.

Zirkulazio aparatuak odol zirkulazioak digeritutako mantenugaiak eta arnasketan hartutako oxigenoa zeluletara, zeluletan sortutako karbono dioxidoa biriketara eta hondakinak iraitz-aparatura eramateko garraioa egiten du. Gero bertan kanporatu egiten dira.

Garbi geratzen da beraz, azaldutakoaren ondorenbeste gai batzuekin duen erlazioa.

Haurraren pentsamendua pertzepzioak zuzentzen du eta beraien ikuspegia mugatua da. Ondorioz, haurrek ondorengo aurrezagutzak dituzte: oxigenoa hartzen eta karbono dioxidoa botatzean datzala arnasketa eta hau ez eginez gero hil egiten garela.

Hau guztiaz gain, ez dituzte birikak gorputz barnearekin lotzen. Gainera, ez dute elikadura eta arnasketaerlazionatzen, ezta ere energiaren lorpena arnasketarekin (arnasketaren funtzio bezala kontsideratzen).

Gainera, esan behar da, haurrek ez dutela zelulen oxigeno kontsumoetaz hitz egiten, ezta ere, karbono dioxidoa (CO2) zeluletan eratzen dela adierazten.

HELBURU DIDAKTIKOAK OCD-AN AGERTZEN DIREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN ERLAZIOA

Guk ondorengo arloko helburu didaktikoak ezarri...
tracking img