Barojarena

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 4 (840 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 8 de febrero de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
LEHENENGO KAPITULUA

Eguna hodeitsua zen, grisa; gure hiriko udaberriko egun bat, kaleak etengabeko hezetasunean eta airea erabat lainotua. Eguzkia eta euria tartekatzen ziren. Zerua behe, ubela,hodei artetik zeru urdin zatia ikusteko gutxitan zabaltzen zena, ikuspegi politekoa, itxaropena bezain leuna.
Une hartan, ilundu orduko ordu betera, zaparrada zen. Euri jasa uholdea zen, tantalodietan; espaloietan metal karraskada soinua ateratzen zuen eta Albiako zuhaitzen hosto jaio berriak bustitzen zituen, nongo zuhaitzetako adar berdeetan etengabeko zalapartan txoriak txioka zeuden.Jendetza, etxeetako atarietan noiz atertuko zain zegoen; automobilak kristalak lurrunduta, astiro-astiro igarotzen ziren; txapeldun gizonak, unibertsitate itxurako jendea, euren aterkiak zarratu eta atarietansartzen ziren, eta neskatxaren bat, arropa dendetako saltzaileren bat alegia, besapean kartoi kutxa handi bat zeramala, ezinegonaz zeruari begira zain zegoen bideari noiz jarraituko lasterka, gonakbilduta zangosagarrak erakutsiz putzuari txiri eginez.
Zaparradaren unerik gorenean, euria gogorren, zarratuen, ozenena zenean, Mazarredo zumarditik zetorren automobil bat, Larreategiko Colonetik,Kepa Ibarretxetik Bilboko Ibainezera sartu, Abade-etxea inguratu eta bi solairuko, arbelezko teilatu zorrotz, erdi-puntuko arkudun ate handi eta ezkaratz zabaleko etxe zuri baten aurrean geratu zen.Automobiletik, eskuan maleta bat eta soingainekoa besoan zeramala beltzez jantzitako edadeko jauntxo bat jaitsi zen; poltsikoan eskua sartu ondoren hogei euroko billetea eman zion gidariari, zeinakbueltak eman zizkion; propina eman ondoren arin-arin, automobila eta etxearen artean egoniko unetxoan ondo bustita atarian sartu zen.
Jantzi iluna zeraman atezain zaharra, behar zuenaz jakitera etorriberriari hurbildu zitzaion.
-Aurtenetxe anderea? –galdetu zuen honek.
-Lehenengo solairuan. Zera, jauna jakinaren gainean jarri behar dut berorri, Aurtenetxe andereak ez diola inori harrerarik...
tracking img