Bertsolaritza

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 8 (1949 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 30 de marzo de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
Sarrera:

Bertsolaritza egungo ahozko literaturarn ardatza dela esn daiteke. Izan ere, antzina ahozko euskal literturak zuen zenbait genero, denbora pasa ahala, ahultzn joan den bezala, bertsolaritza indartzen joan den generoa da. Horren lekuko dira, esate baterako, bertso-eskolen ugaritaxuna, txapelketetn gazteen geroz eta presentzia handiagoa, emakumeen parte hartzea,etb.
Bat-batekobertsoak:
Bat-bateko bertsoa, izenak berak ere hala dio, bat-batean sortzen da. Inprobisazioa ,ez dago beti ongi ikusia egungo gizartean. Bat-batean ari dena, aldez aurretik ezer planifikatu eta taxutzeko gaitasunik izan ez duelako ari liteke bat-batean. Bertsolarien kasuan bat-batekotasunak ez du zerikusirik aldez aurretik zerbait taxutzeko gaitasun faltarekin eta pertsonabereziki talentudun eta argia izatearekin ere ez. Bertsolariarentzat bat-batean aritzea bere sentimenduak eta ideiak azaltzeko era bat da. Eta era hori aspalditik datorren kultur ondarearen zati gisara jaso du gaztetxotatik. Bertsolariarentzat bat-batean jardutea, bere buruarekin eta inguruarekin duen harremana ulertzeko modua da; joko-arauak dituen modu jolastia.
        Bat-bateko bertsoak badumagia itxurarik baina ez da magia. Entzuleak adi egongo dira bertsolariak kapelatik untxi txuria noiz aterako. Baina badakite kapelak ez duela ezkutuko atalik; gehienez ere bertsolariaren arrazoiketarako eta kanturako gaitasuna. Bertsoak bat-batean botatzen dituenak ez du erabiliko inolako tranpa edo trukurik. Ez da injenio izugarri baten edo talentu neurriz gaineko baten emaitza ere.
       Paradoxa badirudi ere, bat-batean aritzea oso ongi planifikaturiko ekintza da bertsolariaren kasuan. Aldez aurretik trebatu da une jakin batean sor daitezkeen antzeko egoeren aurrean bat-bateko erantzun bat emateko. Bat-bateko bertsogintzaren arauak bereganatu ditu oso (doinuak, errimak, neurriak...) eta bereganatze horren ondorioz zenbait arau galera eta zailtasun gertatu beharrean, askeago sortu ahalizateko erabiliko ditu. Ohitu da inguruko orori begia eta belarria itsasten, ikusia eta entzuna buruan gorde eta buruan ordenatzen, bat-batean aritu behar duen unean baliagarri gerta dakion.
        Azken batean, bertsolariarena, pilatze eta hornitze lana da lehenik eta behin. Almazena bete eta ordenatu egin beharko du, unerik egokienean erakusleiho txukun eta erakargarria atondu ahal izateko.Jakineko kontua da erabat bat-batekorik ez dela. Hutsetik abiaturiko berbaldirik nekez osatuko du inork.
Gainerako arte-ekimenetan ez bezala, bat-bateko bertsogintzan aldi berean egiten da sortu eta sormenaren emaitza erakutsi. Bertsolaria sortuz doan ahala ari da entzulea sormenaren emaitza jasotzen. Hartara, igortzailea eta jasotzailearen arteko harremana askoz ere estuagoa da.
Bertsojarriak edo betsopaperak:
    Iztuetak dioenez, XVIII. mendeko bukaera aldera, bertso paperak zabaltzen ziren gehienbat pilotarien balentrien berri emateko. Geroago, bertso paperek denetako gaiak jorratu dituzte: eguraldiak eragindako kalteak, erlijioa, maitasuna, gerra, ziri bertsoak... Garaiko Euskal Herriaren kronika eta historia bertso paperetan dela esan daiteke.
Arrakasta handia izanzuten. Jendeak erosi eta buruz ikasten zituen. Bertso paperek, bertsoari iraunkortasuna emateaz gain, bertsolarigaien eskola izan ziren eta molde nahiz doinu berriak zabaltzen zituzten.

Gaur egun, Bertso paperek ez dute kronika asmorik eta betebeharrik. Gaur egungo gizartean beren tokia bilatu nahian dabiltza. Bertso paper asko idazten da eta lehiaketa asko antolatu, alabaina, bertso paperekez dute hedapen handirik.
Dena den, bertso paperari gune berriak zabaltzeko ahaleginak izan dira: Amuriza, Sarasua anaiek, Egañak, Iturriaga eta Elortza, ... musikarekin bat egin eta diskoak ere plazaratu dituzte. Bertsozale elkarteak produzitzen duen Hitzetik hortzera asteroko bertso programan bertso paperek badute lekua.

Euskal Herri osora zabaldu ez diren ahaleginak egin...
tracking img