Biomedico

Páginas: 5 (1167 palabras) Publicado: 12 de diciembre de 2012
Abortua

Abortuari buruzko lan honetan, hainbat testu informazio-iturri gisa izanez, hausnarketa sustatzeko 7 galderei erantzuna emango zaizkie. Aipatutako informazio-iturrien artean Berria egunkaria eta Espainiako Kode Zibila aurki ditzakegu, Lege Organiko batekin batera.

1.- Espainian eta Hego Euskal Herrian edozein emakumek du abortatzeko eskubidea, baina baldintza batzuetaz mugatua dago,beraz, ez da erabateko eskubidea.
Askatasun osoz aborta dezake edozein emakume, baina “nasciturus”-a, hau da, eskubideak dituen (Konstituzioaren 15. artikulua) jaiotzear dagoen umeak, 14 aste edo gazteagoa izan behar du haren amak aborta ahal izateko. Umekiak 14 aste baino gehiago izango balitu, egoera berezi batzuetan besterik ez luke abortatzeko eskubiderik izango amak: umekia oso larribadago edo amaren osasun fisiko edo mentala arriskuan badago (22 astetako topearekin). 16 urtetik gorako edozein emakumek du abortatzeko eskubidea, baina 18 urtetara iristen ez direnek, gurasoen baimena beharko dute (presio familiarra edo tratu txarrak presente ez badaude). Azkeneko oztopoa abortatzeko orduan medikuen kontzientzia-eragozpena gauzatzeko eskubidea dugu. Ikusten denez, eskubide haugauzatzeko kontu handiz ibili behar da, nahiko polemikoa eta arriskutsua baita.
Aurretik aipatutako “nasciturus”-a eskubide edo babes konstituzionala du, honen ustez bizia umekian hasi eta heriotzan amaitu egiten delako:
15. artikulua
“Guztiek dute bizitzarako eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea, eta inor ezin da inoiz tortura eta zigor edo tratu ez gizatiar edo apalesgarrien azpian jarri.Gerra garaietarako zigor lege militarretan xeda daitekeenetik kanpo, heriotza-zigorra indargabeturik geratzen da.”
Kode zibilaren ustez, pertsona bat bezala kontsideratzeko eskatzen diren baldintzak 29. eta 30. artikuluan agertzen dira:
29. artikuluaren ustez, pertsonalitatea jaiotzean determinatzen da, baina onuragarria den edozertarako jaio bezala izango zaio kontuan. 30. artikuluan, erabatekopertsonalitatea amaren bularretik urruntzean emango dela adierazten da.
Nire ustez “nasciturus”-en eskubideak bizitza eman edo emango dion amaren eskuetan egon beharko litzateke, “nasciturus”-ak ez duelako ez arrazoitzeko ahalmenik, ez bizia, ez ezer ez. Oraindik ez baita pertsona.

2.- Abortatzeko eskubidea “Ley Orgánica 2/2010 de salud sexual y reproductiva y de la interrupción voluntaria delembarazo”-an bermatzen da. Lege Organikoak lege indartsuenak dira, hortaz nazio mailan izango du eragina. Hala ere, Nafarroan lege hau alderdi politiko indartsuenaren pentsamoldeekiko eraldatua izan da, eliza eta beste erakunde indartsu batzuen eraginez batera. Diru laguntzak kenduz eta bestelako oztopo indartsuak ezarriz, eskubide hau gauzatzeko nahia duten biztanleek Bilbora edo Madrilerabideratu behar izan dira, pasaden udazkenera arte behintzat (Iruñean abortatzeko lehen klinika ireki zelako).
Honen kausa, aurretik aipatutako indarrak izan dira: gobernua (UPN), Eliza, eskuindarreko alderdiak (DNE, Opus Dei, PP…), haien ideologia edo pentsamoldea zorrotz defendatzen dute, nahiz eta legea saihestu.

3.- Lehenengo galderan aipatutako egoerak sakonki begiratzen baditugu, aurreikustendiren egoerak gehiegizkoak direla uste dut, zuk zure ondorengoei bizitza eman edo ez aukeratzeko guztiz librea izan beharko zinatekeenaren aldekoa naizelako. Nire ustez ez litzateke egoerarik aurreikusi behar. Abortua guztiz librea eta baldintza gabekoa izan beharko litzateke, eta ez kasu konkretu hauetan bakarrik:
* Abortu askea, arrazoiak kontuan izan barik. 16 urteko adina izan behar dituemakumeak, eta haurdun egotetik ezin dira 14 aste baino gehiago pasa.
* 22 asteko epean abortatzeko baimena ematen zaio emakumeari, baldin eta umekia oso larri badago eta gaixotasun honek bere etorkizunean arazo larri bat bilakatu ahal bada.
* 1985eko lege organikoan bezala, 22 astetara abortatzeko eskubidea izango du haurdun dagoen emakumea, bere osasun fisiko edo mentala arriskuan...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Biomedica
  • Biomedico
  • Biomedico
  • Biomedica
  • Biomedicas
  • biomedica
  • Biomedica
  • biomedico

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS