Bullying-aren prebentzio programa. legedia

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 11 (2595 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 9 de diciembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
LEGEDIA

Atal honetal adingabekoen inguruan garaturiko legediaren aspektu aipagarri batzuk aztertuko dira. Bullying delako erasoen aurrean, era berezi batean jardun beharko dela ulertzen dugu, erasoan agertzen diren bai erasotzailea zein biktima adingabeak izango direlako. Lau lege aztertuko dira:

- Urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala arautu duena- Abenduaren 4ko 8/2006 Lege Organikoa, Urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala arautu duen legea aldatzen duena
- Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
- Urtarrilaren 15ko 1/1996 Lege Organikoa, adingabekoen babes juridikoari buruzkoa

Urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala arautu duena

Zioenazalpena

II. 6. Lege organiko honen idazkera asmoz gidatu dutela jarraiko printzipio orokorrek: arauak hausten dituzten adingabeei aplikatu beharreko prozedura eta neurriak zigor-izaerakoak dira formaren aldetik, edukiaren aldetik, ostera, zehatzaile-hezitzaileak izan behar dira; beren beregi berme guztiak aitortu behar dira, bermeok konstituzio- eskubideen zaintzak eta adingabearen interesarizor zaizkion eskakizun bereziek eratortzen dituztenean; arauak hausten dituzten adingabeen arloan, ondorio prozesal eta zehatzaileetarako tarte batzuk bereizi behar dira; kasu zehatzaren inguruabarrak direla-eta komenigarri diren neurriak hartzeko eta betearazteko, malgutasunez jokatu behar da; adingabeen eraldaketa eta babesari lotuta dauden erakunde autonomikoek eskumena izan behar dute, epaianezarritako neurriak betearazteko; eta, halaber, betearazpen horren gaineko kontrol judiziala gauzatu behar da.

7. Horrekin eragotzi nahi da adingabearentzat ondorio makurra izan dezakeen oro, asurako, biktimak edo beste gizabanako partikular batzuek akzioa egikaritzea. Bistan da adingabeen zigor-zuzenbidean lehenetsi behar dela, prozeduraren eta hartu beharreko neurrien osagai eragile moduan,adingabearen goreneko interesa.

8. Haatik, legeak ezin du ahantzi adingabeak eginiko ekintzaren ondoriozko kaltedun edo victimaren interes berezia. Biktimen interes eta premiak direla eta, legeak ezarri du, modu iraultzaile batez bada ere, ekintzen arduraduna zein adingabe izan eta horrekin erantzukizun solidarioa dutela haren guraso, tutore, hartzaile edo zaintzaileek. Epaileak erantzukizun horimolda dezake. Edonola ere, legeak gogoratu du aplikagarriak direla Legeak arautzen du, berebat, kaltedunaren eskuhartzea, hamasei urtekoak baino nagusiagoak direnek eginiko delitu astunen prozeduretan. Helburu du horrek biktimaren interesa jagotea, egintzak argitzeko eta horiek jurisdikzio- ordena eskudunaren barruan epaitzeko tenorean, adingabearen prozedura hezitzaile eta zehatzailea kutsatugabe.

10. Goian aipatutako printzipioekin bat etorriz, zalantza-ñimiñorik gabe, hamalau urtekoa izatea adin-muga bihurtu da zigor-arloan adingabe direnei erantzukizun zehatzailea eskatzeko. Legea aplikatzeko esparruan, eta gauzatutako egitateen ondorioak mailakatzeko orduan, bi tarte bereizi behar dira, alegia, hamalau urtetik hamasei urte artekoena, eta hamazazpi eta hemezortzi urtekoena. Taldebatek eta besteak ezaugarri desberdinak dituzte, eta, ezaugarri horiek direla bide, tratamendu desberdina ezarri behar da, zientziaren eta zuzenbidearen ikuspuntutik. Hamasei urtekoak baino nagusiagoak direnen tartean, astuntze berezia ezarri da, delituak indarkeriaz, larderiaz edo gizabanakoak arriskuan jarriz burutu direnerako.

Lege hau hemezortzi urtekoak baino nagusiagoak eta hogeita baturte baino gazteagoak direnei aplica dakieke, indarreko Zigor Kodearen 69. artikuluak ezarri duen moduan. Epaileak hori erabaki dezake, egilearen inguruabar pertsonalak, haren heldutasunmaila, eta egitateen izaera eta larritasuna kontuan hartuta. Lege honen ondoreetarako, gizabanako horiei orokorrean «gazte» deritze.

NEURRIAK

7. artikulua. Adingabeei ezartzeko moduko neurrien hurrenkera...
tracking img