Bullying

Páginas: 12 (2767 palabras) Publicado: 1 de diciembre de 2012
Aurkibidea



Sarrera: 2

1. Zer da ulertzen duguna botere gehiegikeriazko tratu txarrei erreferentzia egiten diogunean? 2

2. Biktima eta erasotzailearen arteko harremana: rolak. 3
- Biktima edo pairatzailearen ezaugarriak: 3
Pairatzaile pasiboak 3
Biktima aktiboak 3
- Erasotzailearen ezaugarriak: 3
Erasotzaile aktiboa 4
Zeharkako erasotzaileak 4

3. Bestelakorol batzuk 4

4. Jazarpen mota ezberdinak 5

5. Ikerketa eta Hipotesi Ezberdinak 5
- Cisneros Informeak CVII eta CX (I. Piñuel, CCOO, 2006-2007) 5
- Tratu Txarra Berdinen Artean: “Bullying”a Euskadin (ISEI-IVEI, 2005). 6
- Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin lehen txostena · Iraila 2008 (ISEI-IVEI) 7

6. Ondorioak 9

7. Bibliografia 11

Sarrera:

Azken urteotan, etabatez ere Jokin Zeberioren kasua eta Iñaki Piñuelen ikerlanak aditzera eman zirenetik, “Bullying”a komunikabideetan sarri agertu den gai bat izan da; gure ustean, gizartea asaldatzera iritsi arte.

Horregatik, lan honen helburua, arazoa komunikabideetan azaltzen den bezain kezkagarria ote den argitzea da. Beste era batera esanda, ikerketa ezberdinez baliatuz, gure eskoletan benetan Bullyingindize kezkagarriak ematen diren jakin nahi dugu. Aurrera jarraitu aurretik bullying-aren zenbait alderdi ezagutzea komeni zaigu:

1. Zer da ulertzen duguna botere gehiegikeriazko tratu txarrei erreferentzia egiten diogunean?


“Bully” ingelesetik datorren hitza da eta honen esanahia matoia da, hortik dator “Bulling” deritzon anglizismoa eta hau ekidin nahian erabiliak izan diren gaztelerazko“biktimizazioa” eta “botere gehiegikeriazko tratu txarrak” terminoak. Aipatu, azken urteotan komunikabideen eraginez, gora egin du terminologia anglosaxoiaren erabilerak. Gai honi buruzko ikerlan ezberdinak egin badira ere, oraindik ez da aho batez onartu ikastetxeetako berdinen arteko tratu txarrak definitzen dituen terminorik.

Ikuspegi soziologiko batetik, gehikeria harremanak bizitzanzehar ematen diren binakako (diadikoak) zein taldeko interazkzio mota batzuk lirateke (Rubin, Bukowski eta Parker, 1998). Bertan, banako baten jokaerak bestearengan eragina izango du. Horrela, edozein gehikeriazko harremana interakzio ezberdinen segidaz osatua dago.


Beraz, botere gehiegikeriazko tratu txarra talde baten barruko harreman era bat bezala ulertuko genuke. Loturak denboranzehar iraun izan ohi duen harreman batetaz hitz egin ahal izango genuke. Harreman bat, zeinetan banako konkretu batzuk une ezberdin eta errepikatuetan, pertsona berarekin, hartu eman horietan dirauten; interakzio bakoitzak aurrekoen nahiz ondorengoen eragina izanik.


Eskola mailako berdinen arteko gehiegikeria, “Bullying”a alegia, bestelako tratu txarretaz ezberdin egiten duena, gertatzenden testuingurua (taldea) zein inplikatutako banakoen arteko harremanen ezaugarriak lirateke (Olweus, 1999).

2. Biktima eta erasotzailearen arteko harremana: rolak.


Biktima eta erasotzailearen arteko harreman edo elkarrekintza honek, mendekotasunean nahiz beldurrean oinarritutako lotura sendo bat sortzen du bien artean. Biktima eta erasotzailearen arteko harremana asimetrikoa izango dabeti; horrela, pairatzailea den haurrak matoiaren agresioa jasaten du. Beraz, “indarren desoreka” bat bermatzen da, zeina, defentsa aukeren nahiz sendotasun fisiko, psikologiko zein sozialen mailan islatuko baiten.

Biktima edo pairatzailearen ezaugarriak:


Gainontzeko kideek baino nortasun sozial ahulagoa du; hau da, elkarrekintza sozialerako trebetasun gutxi erakusten dute (bere premiakadierazteko, e.a.) (Farrington, 1993). Sendi giro edo testuinguruari dagokionez, denbora luzea igarotzen dute etxean, eta batzuk gurasoen gehiegizko babesa dute. Itxura fisikoa besteena baina ahulagoa izaten da (mutilen kasuan bereziki).

Pairatzaile pasiboak, ez du ia bere burua ezagutzera ematen, eta erasotzailearen gehiegikeriak sortzen dion sufrimendua isilean gordetzen du. Ez du...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Bullying
  • Bullying
  • Bullying
  • Bullying
  • Bullying
  • Bullying
  • Bullying
  • Bullying

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS