Burtsako indizeak

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 18 (4431 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 28 de marzo de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
SARRERA: Baloreen Merkatua.

I. Zer da Burtsa?

Burtsa, balore-burtsa edo balore-merkatu izenez ere ezagutzen da.

Enpresek eueren helburuak lortzeko dirua behar dute eta kapitala lortzeko bide ezberdinak daude. Alde batetik zorra jaulkitu dezakete edo banku eta finantza entitateekin zorpetu. Beste bide bat hornitzaileengatik finantzaketa lortzea da. Azken bide bat existitzen da:akzioak jaulkitzea.

Azken bide honekin, enpresak kapitala eskuratzen du, eta finantza bide honekin dirua ez da ez itzuli ezta amortizatu behar. Akzio horiek erosterakoan erosleek enpresaren kapitalaren zati bat eskuratzen dute eta erosleei akzionista lez izendatzen zaie.

Beste alde batetik, aurreztaileek (bai erakunde, bai pertsona partikularrak) errentabilitatea lortu nahi dute, etadauden aukera ezberdinen artean Burtsan enpresak emititutako produktuak erostea erabaki dezakete. Inbertitzaileek enpresa emaitzak eta patrimonioa handitzea espero dute eta horrela euren akzioak ere berdina egitea.

BURTSAREN FUNTZIONAMENDUA:

[pic]

Aipatu behar da, Burtsa osagai gero eta beharrezkoagoa dela finantza sistemaren funtzionamendu normal batentzako merkatu ekonomia batean.Ekonomiaren hazkundean funtsezko funtzio bat betetzen baitu; aurrezkiak inbertsio produktibora bideratzea. Enpresentzako finantza instrumentu bat da eta aurreztaileentzako inbertsio instrumentu bat.

Azkenik esan beharra dago, merkatu ofizial eta organizatua dela, beraz, transakzio guztiek seguritate juridikoa dute eta parte hartzaile guztien sarrera errazten du.

II. JatorriaBurtsaren aurrekari historikoak antzinako Greziako eta Erromako garaietara iristen badira ere , historialari gehienen ustean Mediterraneoko lonjak dira gaur egungo burtsa-merkatuen zuzeneko aurrekari historikoak; Erdi Aroko salerosleak lonja horietan elkartzen ziren, salgaiak eta edozein jabetza-titulu trukatzeko. Badirudi, era berean, Berant Erdi Aroaren bukaeran jadanik, garai horretako MendebaldekoEuropako merkatu-zentro handietan bazirela jabetza- eta zor-tituluak trukatzeko balio zuten azokak, Herbehereetan batez ere.

Izan ere, burtsa hitzaren jatorria azaltzen duten teorietan seguruena Brujasko hiriarekin lotzen da: Flandesko merkatuazoka hori Berant Erdi Aroan, XIV. Mendearen erdialdean eta XV. mendearen hasieran, kokatu ohi da. Hiri eder hartako tratulariak Van der Buerse jaunarenjauregiaren aurrean elkartu ohi ziren; Van der Buerse flandestar bankarien dinastia ezagun bateko kide zen, eta familiaren armarrian hiru poltsa irudikatzen ziren. Nonbait salerosle haiek burtsa hitza hartu zuten beren merkatua izendatzeko, eta izen hori garai hartako merkatu-hiri garrantzitsuenetan zabaldu zen: besteak beste, Anberesen, hiri horrek bereganatu baitzuen azkenik .

AnbereskoBurtsa, 1460an sortua, hartu ohi da gaur egungo balore-merkatuen erakunde aitzindari gisa. XVI. mendearen bukaera aldera eratu ziren Londresko Burtsa (1570) eta Lyongo Burtsa (1595). Burtsa ugari sortu ziren XVIII. mendean eta XIX. mendearen hasieran: 1794an, Pariskoa, eta, 1792an, New Yorkeko Burtsa famatua, Wall Street-eko Burtsa izenez ezagutzen dena, munduko burtsa garrantzitsuenetako bat.Espainiar estatuko burtsak ez dira hain zaharrak: Madrilgoa, 1831n sortua da; Bilbokoa,1890ean sortua; Bartzelonakoa, ofizialki 1915ean sortua; eta Valentziakoa, 1981ean sortutakoa. Hasieratik bertatik Bilboko Burtsak zerikusi handia izan zuen Euskal herriko ekonomia, industria eta finantza jarduerarekin. Bideak eskaini zituen sasoi hartako inbertsio-proiektu nagusiak finantzatzeko:, ontziolak,meatzaritza enpresak eta banketxeak. Bilboko Burtsaren sortzaileak enpresaburuak izan ziren, industrian, merkataritzan eta, oro har, negozioetan ari ziren talde ekonomikoen ordezkariak.

Burtsa-merkatuen lehenengo urrezko garaiak Lehen Mundu Gerraren bukaera arte iraun zuen. Urte hartan, Londresko Burtsa zen, munduko burtsa nagusia. Lehen Mundu Gerratik aurrera urte txarrak izan ziren...
tracking img