Cadizko gorteak

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 3 (726 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 8 de febrero de 2012
Leer documento completo
Vista previa del texto
1.GAIA: ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA: CADIZKO GORTEAK ETA 1812ko KONSTITUZIOA


1.1. Napoleonen aurka Guda, 1808-1814: Antzinako Erregimena edo Erregimen Zaharra, XVI, XVII eta XVIII.mendeetako gizarte tradizionala alegia, XIX. mendea hasieran, ilustratuen kritika eta Monarkia Absolutuaren zorpetzearengatik, hil zorian zegoen. Hori gutxi balitz, Napoleonek akabatu zuen.Ingalaterrari ezarri zion blokeo ekonomikoa onartzen ez zuelako, Napoleonek Portugal konkistatu zuen eta, bide batez, baita Espainia ere. Espainiako erregeak abdikatu (koroa utzi) egin zuen, eta erregetzaNapoleoni eskaini zion, bere anaia Espainiako erregea bihurtzeko (Jose I).
Frantsesen nagusikeriazko jokaera horren aurka herria altxatu zen, mendietan gerrillak sortuz. Buruzagi trebeekin(Espoz y Mina, el Empecinado, el cura Merino…) eta gerra krudel baten bitartez, gerrillari partida edo taldeak baserri aldeko jabeak bihurtu ziren, frantsesen tropak hirietan kontzentratzera behartuz.Jose I.aren alde jarri ziren espainiar kargudun ilustratuei frantsestuak esaten zitzaien. Napoleonen aurka guda aldez aurretik galdutzat ematen zuten ezkor horietakoak ziren, eta gaineraFrantziaren eragina Espainiarako mesedegarria izango zela uste zuten.


1.2. Cadizko Gorteak: frantsesen aurka zeuden espainiar prestatu franko, erregea atzerrian gatibu zegoen bitartean, herrialdebakoitzean batzarrak (Juntak) sortu zituzten. Batzar horietatik Batzar Nagusi bat atera zen, Gorteen deialdia egiteko. Gorte horiek itsasotik erraz hornitzen zen eta harresi sendo zituen Cadizko hirianbildu ziren, gotorleku hura Napoleonek ezin izan zuelako konkistatu.
Cadizko Gorteetako diputatu gehienak liberalak ziren. Liberal horiek, Estatu Batuak, Britainia Handia eta Frantzia eredutzazhartuz, Erregimen Zaharra ezabatu eta gizarte garatu, moderno eta aske baten oinarriak eraiki nahi zuten, eta hori lortzeko 1812ko Konstituzioa egin zuten.


-1812ko Konstituzioaren...
tracking img