Definiciones básicas de derecho idioma:euskera)

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 51 (12735 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 1 de diciembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
1.-SOZIETATE ANONIMOAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOA
1.1.-SOZIETATE ANONIMOAREN KONTZEPTUA ETA EZAUGARRIAK
Merkataritzako sozietateen artean, sozietate anonimoa da garrantzitsuena. Sozietate anonimoaren kapitala akzioetan banatzen da eta akzio horiek esku aldatu daitezke, titulu negoziakorren bidez adierazten direlako.
Sozietate anonimoan gainera, bazkide bakoitzaren eratzunkizuna mugatu egingo da,bazkide horren akzioek adierazten duten kapital zatia. Horregatik, sozietate anonimoa da enpresa arriskutsu eta handiak egiteko sistemarik egokiena. Legearen sozietate anonimoei buruzko legearen lehenengo artikuluan azaltzen da sozietate anonimoaren kontzeptua, eta horrela esaten du: sozietate anonimoaren kapitala akzioetan banatzen da, kapital hori bazkideen ekarpenen bidez osatzen da etabazkideek ez dute eratzunkizun pertsonalik sozietatearen zorren gainean.
Sozitate anonimoaren ezaugarriak ondorengoak dira:
1. Sozietate anonimoa, sozietate kapitalista da, eta beraz, ez dira kontutan hartzen bazkideen baldintza pertsonalak.
2. Sozietatearen kapitala akzioetan banatzen da eta akzio horien titularrek bazkide izaera eskuratzen dute.
3. Sozietate anonimoan bazkideenerantzukizuna mugatuta dago. Bertan bazkideek bere gain hartzen dutelako harpidetutako (subscribir) akzioen zenbatekoa sozietateari ordaintzeko betebeharra, eta hori betetzen ez badute, eratzunkizuna izango dute sozietateari begira. Gainera, bazkideek ez dute eratzunkizun pertsonalik sozietatearen zorren gainean, eta beraz, hartzekodunek ezin izango dute bazkideen ondarearen aurka jo.

1.2. SOZIETATEARENIZENDAZIOA (denominación)
Askatasun osoz aukeratu daiteke sozietate anonimoaren izendazioa eta baliozkoak dira fantasia izenak sozietatearen xedearekin lotutakoak, izen pertsonalak edota horien konbinazioa. Legea betekizun bat ezartzen du, hau da, sozietatearen izendazioan beti deitu beharko zaio sozietate anonimoaren adierazmoldea, bai letra guztiekin zein laburduren bitartez. Izenaren askatasunprintzipioak beste muga bat ezartzen du, izan ere sozietate batek ezin duelako aurretik eratutako beste sozietate baten izendazio berbera eraman. Zentsu honetan, merkataritzako erregistroaren araudian zenbait baldintza ezartzen dira bi izendazio horiek berdinak direla ulertzeko. Gainera, beste zenbai debeku ezartzen ditu. Hurrengoak:
1. Lege ordena publiko edo ohitura onen aurkako izenik ezinda jarri.
2. Ezin dira izendazio ofizialak erabili. (adb:espainia)
3. Ezin dira erabili errakuntzara ekarri ditzaketen izendazioak. (adib: hilketara dedikatzen den enpresabaten izena, “jantziak..” izatea).
Gainera, izendazioaren nakartasun printzipioa ezartzen du merkataritzako buruzko araudia. Izan ere sozietateek eta inskribatu daitezkeen gainerako erakunde izendazio bat bakarrik izandezakete eta aukeratu duten izena ezin da sozietatearen xedetik (objeto social, enpresaren aktibitatea,ilea mozte, iltzeak egitea…) kanpoko jarduera batekin lotzen den izan bat izan.
1.3.-SOZIETATEAREN XEDEA (sozietatearen jarduera, helburua)
Sozietate anonimoen eratzaileek modu askotan zehaztu dezakete zeintzuk diren sozietate horrek gauzatu beharreko jarduerak. Kode zibilaren 1255.artikuluakezartzen duena hartu behar da kontutan. Eta horren arabera, sozietatearen jarduera hori ezin da izan, lege,moral edota ordena publikoaren kontrakoa. Gainera, sozietatearen estatutuetan agertarazi behar da sozietatearen xedea eta hori osatzen duten jarduerak aipatuz. Merkataritzako erregistroari buruzko araudiak ondokoa arautzen du 117.artikuluan :
1. Sozietatearen xedea estatutuetan agertarazibehar da, hori osatzen duten jarduerak aipatuz.
2. Ezin dira sozietatearen xedean agertu sozietatearen jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren ekintza juridikoak.
3. Ezin da sozietatearen xedean sartu “ bestelako merkataritza jarduera zilegirik” ez horren antzeko esangura duten bestelako adierazle generikorik ere.
Edozein modutan ere, estatutuetan zehaztutako sozietatearen xedearen...
tracking img