Documento político de la izquierda abertzale

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 129 (32222 palabras )
  • Descarga(s) : 4
  • Publicado : 28 de abril de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
Aurkibidea
0. Sar hitza 1. Askapen prozesuaren ibilbide politikoa 2. Egungo abagunearen ezaugarri nagusiak
2.1. Mundua 2.2. Estatuak
2.2.1. Frantziar Estatua 2.2.2. Espainiar Estatua

5 6 11
11 1
1 1

2.. Euskal Herria

14

. Fase politikoaren ezaugarritzea 4. Estrategia independentista
4.1. Erreferentzia estrategikoa 4.2. Erreferentzia taktikoa 4.. Nazio eraikuntza 4.4.Ezkerreko borroka 4.5. Nazio estrategia

16 17
17 18 18 20 21

5. Prozesu demokratikoa, aldaketa politikorako gakoa
5.1. Prozesu demokratikoaren ezaugarritzea 5.2. Prozesu demokratikoaren lanabesak
5.2.1 Ezker Abertzalearen berregituraketa 5.2.2 Aliantza politika: indar independentistak bildu 5.2. Erantzun dinamika: herri harresia eraiki 5.2.4 Negoziazio frontea

22
22 2
2 26 26 286. Apustua gauzatzeko urratsak

0



4

0. SAR HITZA
Ezker Abertzaleak behar bat du une honetan: fase politikoaren eta estrategia independentistaren argipena egitea, horren araberako ildo politiko eraginkorra jorratu ahal izateko. Nondik gatozen eta non gauden hausnartuz, nora eta nola goazen zehaztea. Izan ere, azken hamarkadako ibilbidea, azken negoziazio prozesua edota gaur egungoabagunea kontuan hartu gabe osa litezkeen ikuspuntu, ekimen edota jarduerek nora eza baitute arrisku. Hutsean eraikitakoak inprobisazioa eta boluntarismoa ditu ondorio. Txosten honek azken urtetan askapen prozesuaren ibilbide politikoaz nahiz abaguneaz egindako irakurketak ditu abiapuntu. Horiek beste behin ere gogoratzea egokia ikusi dugu, txostenaren mamia hobeto ulertuko delakoan. Norabideberean, ibilbide politikoaz egindako gogoetan ikuspegi ezberdinak txertatzea egokia ikusi dugu, ez batzuk onetsi eta besteak ezesteko, ez norabide batean edo bestean katedra ezartzeko, aurrera begirako estrategia eta ildo politikoa zehazterakoan ahalik eta ikuspegi zabalenaren eta aberatsenaren jabe izateko baizik. Zentzu horretan, gaur egun bizi dugun egoera azken hogeita hamar urteotanlortutakogaraipen nagusi baten ondorio dela nabarmendu behar dugu: Francoren osteko erreforma eta hortik eratorritako amaraun juridikoa eta politikoa (Euskal Herria irenstea eta asimilatzea helburu zuena) ez dute egonkortzea lortu, eta beraz, sakoneko aldaketa demokratikoaren aukerari eutsi diogu. Eutsi bakarrik ez, marraztu ere marraztu egin baikenuen, hutsuneak hutsune eta akatsak akats, azken negoziazioprozesuan. Halaber, hamarkadotan, konponbide demokratikoaren osagaiak jendarteratzea lortu dugu. Guztiarekin, Euskal Herria aldaketa politikoaren atarira ekarri dugu. 30 urte geroago, aldaketaren atea zabal-zabalik da. Hori da egin beharreko lehen azterketa, azterketa baikorra, nahiz eta jakin, ondo baino hobeto jakin ere, egindako bidea gogorra izan dela eta egungo egoera errepresiboa oso latza dela.Hamarkadotako borrokaren bidez zabaldutako ate hori zeharkatu eta aldaketa politikoa gauzatzea da orain erronka. Badago horretarako nahikoa baldintza. Baldintza horiek aldaketa politikoa gauzatu eta Euskal Estatuaren eraikuntza faseari ekitea ahalbideratuko duten indar metaketan eta indar-harremanetan bihurtzean datza gakoa; konfrontazioa Euskal Herria/Estatuak terminoetara eramango duenestrategia eraginkorra zehaztean. Horixe da, izan ere, txosten honen helburua: fase politikoa argitu, aldaketa politikoa gauzatzeko estrategia eraginkorra diseinatu eta askapen prozesuan urrats erabakigarri bat egitea.

5

1. ASKAPEN PROZESUAREN IBILBIDE POLITIKOA
1.1. ESTRATEGIA BATEN AGORPENA ETA 94ko HAUSNARKETA
70eko hamarkadaren amaieran, Espainiako erreformaren bidez, Estatuaren proiektuasendotzeko urrats garrantzitsuak eman zituzten: nazioarteko egituretan integrazioa, egitura ekonomikoaren moldaketa eta Estatuaren birkokapena LOAPAren bidez, besteak beste. Helburu bat, ordea, ezin izan zuten lortu: Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren neutralizazioa. Garai hartan negoziazio estrategia bideratu zuen ezker independentistak, ondoko osagai hauek zituena: Estatuarekin enfrentamendu...
tracking img