Educacion Social

Páginas: 4 (883 palabras) Publicado: 14 de octubre de 2011
Kontseilua: «Euskaldunok euskaldun eleaniztun gisa iraungo dugu»
Euskaldun eleaniztunak sortzeko hezkuntza proposamena aurkeztu du Kontseiluak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hizkuntza ereduen 25urteko esperientziak argi uzten du, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ustez, ereduok ez dutela ikasleak euskalduntzeko gaitasun bera. D ereduan, ikasleen %57 euskalduntzen dira; B ereduan,ikasleen %25; A ereduan, aldiz, ez da ikaslerik euskalduntzen. Ondorioetatik abiatuta, ereduen sistema aldatzeko ekimena abiatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. 2007ko martxoan EuskoLegebiltzarrean aurkeztutako Hizkuntzak Irakatsi eta Ikasteko Esparruak helburu argia ezartzen du: derrigorrezko hezkuntza amaitzean, ikasle guztiek ongi menderatu behar dituzte bi hizkuntza ofizialak, eta,gainera, atzerriko hizkuntza bat edo bi. Esparru hori garatze aldera, Kontseiluak bere ekarpena egin du: Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen izeneko proposamena. Izan ere, «euskaldunok euskaldun gisa iraungobadugu, euskaldun eleaniztun gisa iraungo dugu», iritzi dio Kontseiluak.
Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen proposamena aurkezteko jardunaldiak egin zituen Kontseiluak atzo, Bilbon. Ekimenakhezkuntzaren arloko eragileen aldetik babes handia izan du. Halaber, eragileon ordezkaritza sendoak jardunaldietako mahai-inguruan parte hartu zuen atzo: Ikastolen Konfederazioak, Euskal Herriko IkastolenGuraso Elkarteak (EHIGE), Kristau Eskolak-ek, Sortzen Ikasbatuaz-ek eta Hik Hasik. Hona hemen proposamenaren ardatz nagusiak, baita eragileek egindako hausnarketak ere.
Euskara, eskolako hizkuntzaHizkuntzak Irakatsi eta Ikasteko Esparruak ezartzen duenez, derrigorrezko hezkuntza amaitzean ikasle guztiek euskara eta gaztelania ondo menderatzeko, euskarak eskolako hizkuntza izan behar duezinbestean. Kontseiluaren ustez, ezinbestekoa da euskara lehenestea: «Ukipenean dauden hizkuntzen artean, kooperazioa sortu beharrean, lehia sortzen da: gaztelania eta frantsesa lehian daude euskararekin....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • educacion social
  • Educacion socialista
  • La educación socialista
  • Educacion Social
  • ¿Que Es La Educación Social?
  • Educacion socialista
  • Educación socialista
  • Educación social

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS