Ekonomia krisia gaur egun

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 7 (1692 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 24 de enero de 2012
Leer documento completo
Vista previa del texto
GAUR EGUNGO KRISIAREN AURREAN
2008 urtetik indarrean dagoen krisialdi ekonomikoa, mundu osoko ekonomian eta bereziki herrialde garatuetan eragin nabarmena izan duen krisiari deritzo, Depresio Handiaren ondoren izan den larriena. Krisialdia eragingo zuen lehenengo gertakari nagusia 2007 urtean Ameriketako Estatu Batuetan izandako subprime maileguen krisia izan zen. 2008 urtean zehar finantzasektore osora zabaldu eta 2008ko finantza krisia ekarri zuen. Berehala, krediturako bidea itxita, finantza krisiak ekonomia erreala jo eta atzerakada nabarmena izan zen mundu osoan. Atzerakadak enpresen gelditze eta itxierak eta langabezia-tasa handiak ekarri zituen, gizarte sektore askotan pobrezia areagotuz eta beste ondorio sozioekonomiko larriekin. 2009 eta 2010 urteetan zehar, atzerakada moteldueta hazkunde-tasa positiboak, apalak betiere, itzuli arren, Europa eta Estatu Batuetako zor publikoaren krisiak hazkundea deuseztatu eta atzerakada ekonomiko berri baten atarian jarri zituen herrialde garatuak. Krisialdiaren izaera sakonari buruz, kapitalismoak jasaten dituen aldikako krisia baino krisi estrukturala edo sistemikoa dela aipatu da ekonomialari zenbaiten aldetik eta gainditzekoekonomia modu berriak jarri beharko direla martxan.
Diru arazoek sortzen duten beldurrari eta urduritasunari aurre egiteko, errealismoa, motibazioa eta ikuspegi alternatiboak behar dira
Krisi ekonomikoa beste mintzagairik ez dute aspaldian egunkari, telebista eta irratiek, eta ia ezinezko bihurtu da horri ihes egitea. Denoi eragiten digu, eta sentipen bat nagusitzen da beste guztien gainetik:ziurtasunik eza eta zalantza. Zama astuna izaten da hori buruarentzat, beldur eta obsesio sortzaile, kezka eta ezinegon iturri, eta ondorio larriak ere ekar ditzake denborarekin: loezina, elikadura desordenak, haserreak eta osasun fisikoari kaltea. Krisiak ez dio sakelari soilik eragiten, ondorio psikologikoak ere baditu, eta aurrez hartu behar dira neurriak, inor ez dadin hondoratu depresioaren,estresaren edo estutasunaren zuloan, batik bat emozio gorabeherak izateko joera duten horiek.
Aurrerantzean zer gertatuko den ez jakiteak, etengabeko segurtasun falta horrek txarrena pentsatzera eraman dezake nornahi, eta hori gerta ez dadin, errealismotik eta baikortasunetik egin behar zaio aurre egoerari, burua galdu gabe. Oso lagungarria izaten da, adibidez, aurreikuspen plan bat egitea; horreksegurtasuna ematen digu, eta gutxitu egiten ditu beldurra eta eragin psikologiko ezkorra.
Hori bezain lagungarria gerta daiteke -gehiago ere bai, zenbaitetan- onartzea krisia hementxe dagoela, iritsi dela eta gure artean ibiliko dela bolada batez; alfer-alferrekoa izaten da kexuka aritzea, errudunak bilatu nahi izatea edo geure buruari etengabe galdetzea noiz bukatuko den. Horrek ez digu onikegiten, geure buruak gehiago estutzeko eta ezinegona areagotzeko baino ez du balio, eta besterik eskatzen du egoerak: testuinguru ekonomikoa nora ezean dabilenean, egoera kontrolatzeko gai garela sentitu behar dugu, giro hori sortu behar dugu. Horrek indartu egingo digu konfiantza, aski barneratua izango baitugu nola erantzun diezaiokegun egoera honi, edo are okerrago bati. Horixe da bidea geure burueibake pixa bat eman eta, ekonomiak zalantzaz betea jarraitzen duen artean, egoerari ahalik eta ongien aurre egiteko.
Guk pentsamendu ezkorrak badauzkagu, geure burua estutu egingo da eta estutu egingo gaitu; harentzat berdin du krisi ekonomikoaren ondorio diren gure kezkak edo beste zernahiren ondorio. Eta berdin jokatzen du estimulu baikorrekin ere: datozen lekutik datozela ere, motibazioasortzen du gugan. Epe motzeko helburuak ezartzen baditugu eta burua horietan jarri, aurrera atera ahal izango dugu, laster eta arin erantzuteko moduan izango gara, eta gero eta hobeto sentituko gara. Arazoak arazo izaten jarraituko du, baina ez gugan. Ulertu behar dugu, hala ere, normala dela estres eta estutasun sintoma batzuk agertzea, baina luzaroan irauten badute eta gure osasunari kalte...
tracking img