Erizain intrumentista

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 5 (1188 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 2 de noviembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
ERIZAIN INSTRUMENTISTA

Talde esterileko kidea da eta ondoko ezaugarri hauek izan behar ditu:prestakuntza teknikoa izan behar du,teknika aseptikoak guztiz menderatu behar ditu eta trebetasuna eduki behar du,ebakuntza luzeetan aritzeko erresistentzia fisikoa,tentsio baxuarekin lan egiteko gaitasuna eta bere lana ondo betetzeko kezka izan behar du.

Erizain instrumentistaren jarduerak:-Ebakuntzaren aurretik esku-garbiketa kirurgikoa egiten du eta txabusina eta eskularru esterilak janzten ditu(aurretik kaltzak,txanoa eta mozorro kirurgikoa jantzita ditu).
-Material esterila mahai esteriletan prestatzen du.
-Torundak prestsatzen ditu.
-Ebakuntzan zehar zirujauari material esterila ematen dio (askotan,zirujauak materiala eskatu aurretik jakiten du zein material beharko duen).-Ebakuntza-gunearen esterilitatea bermatzen du.
-Erabilitako materiala (tresneria,konpresak…) ebakuntzaren aurretik eta ondoren zenbatzen du ezer ez dela falta egiaztatzeko.

1.Garbiketa kirurgikoa

Eskuetako bertako flora eta transitorioa ezabatzea du helburu, nahiz eta gantz guruinetako eta folikulu pilosoetako mikroorganismoak mantentzen diren.

Garbiketarekin hasi aurretik beharrezkoa dagarbiketa eragotzi dezaketen objektuak kentzea, hala nola, eraztunak, erlojuak… Aldez aurretik ebakuntzan beharrezkoa izan daitekeen material ez esterila jantzi beharko dugu adib, txanoa, mozorroa…. Azazkalak motzak eta esmalte arrasto barik, ere ez da gomendatzen gezurrezko azazkalak erabiltzea.
Azala aztertu behar da zauriak dauden ikusteko hauek infekzioen erreserborio moduan joka dezaketelako.Garbiketa baino lehen krema hidratagarrien erabilera saihestuko da, partikulen adhesioa errazten dutelako eta antiseptikoen eraginkortasuna eragozten dutelako.

Instrumentu bezala ondokoak beharrezkoak dira:

-Eskuila esterila eta botagarria: alde batetik punta flexibleak eta borobilak dituena eta bestetik esponjaduna, antiseptikoa izan dezakeena edo ez.

-Antiseptikoak,erabilienak:

•Pobidona iodatua  Antiseptiko moduan erabiliko da eta ez desinfektzaile moduan. Hondakin aktibitate minimo bat dauka eta bere ekintza azkar geratzen da neutralizatuta materia organikoarena urrean.

• Klorhexidina  Beste antiseptikoekin alderatuta efektua egiteko denbora gehiago behar izango du eta hondakin aktibitate luzeago bat eskaintzen du. Bakterizida da baina ez esporizida eta bereeraginkortasuna asaldatuta ikusten da pH-an aldaketak ematean,xaboi anioniko eta naturalak erabiltzean,ur gogor,gatz inorganiko eta materia organikoaren aurrean. Garbiketa kirurgikorako %4aren kontzentrazioan erabiliko da.

Beste prestakin batzuk, baina ez dira gomendatzen :

• Alkohola : ez da hainbeste erabiliko narritagarria eta suharbera delako.
• Paraklorometaxilenol eta triklosan :bakteria gram positiboen aurkako aktibitate handiagoa negatiboen kontra baino.

Garbiketa teknika:

Eskuilaren ekipoa zabaldu bere esterilatatea mantenduz.
Ur txorrota zabaldu ukondoarekin edo pedalaren bidez.
Eskuak eta besoak ukondoaren gainetik busti eta xaboi antiseptikoa zuzenean dosifikatzailetik aplikatu. Hatz,esku eta besaurreetatik zabaldu tolestura gunetik 5-10 cm- tik gora.Jarraian,xaboia kendu eskuak ukondoaren mailaren gainetik mantenduz arraste bidezko kutsapena ekiditeko.
Eskuilak antiseptikoa ez eramatekotan, alde bietatik jarri beharko diogu. Azazkalak igurtziz hasiko gara, sendotasunez, baina azala mindu barik. Jarraian, esponja duen zatiarekin atzamarrak igurtzi, besaurreak eta esku bateko esku-ahurra (garrantzitsua da estruktura bakoitza 4aurpegi dituelagogoratzea, atzamar arteko guneak berebiziko garrantzia izanik.
Xaboia uraz garbitu ukondoak jasota eta bananduta mantenduz.
Bigarren garbiketa burutuko dugu eskuilarik gabe besaurrearen erdiraino. Ondoren xaboia kendu. (hirugarren garbiketa bat burutu dezakegu, eskuak bakarrik garbitzen ditugularik)
Txorrota itxi.
Besoak lehortuko ditugu konpresa esteril bat erabiliz (...
tracking img