Eskupelota

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 8 (1975 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 10 de noviembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
IKERKUNTZA LANA LEZAMAKO PELOTA ESKOLAKO PILOTARI JUBENILEKIN | |
AURKIBIDEA

1. LABURPENA………………………………………2

2. SARRERA………………………………………….2

3. ATAL TEORIKOA…………………………………3

4. ATAL ESPERIMENTALA

a. Planteamendua………………………………..4

b. Helburuak eta hipotesiak……………………..5

c. Metodoa (lagina, materiala, prozedura)……...5

5. DATUENAURKEZPENA……………………….6

6. ONDORIO NAGUSIAK………………………….9

7. ERREFERENTZIAK…………………………….10

LABURPENA: Ikerketa honen helburua jokoaren alderdi zehatz bat landu (airea kentzea) eta lortutako hobekuntzak nehurtzea da. Horretarako Lezama pilota eskolako pilotariekin bost saioko interbentzio bat egin genuen eta Añorgako pilotariak hartu genituen kontrol talde moduan. Bai Lezama eta bai Añorgako pilotariak jubenil mailakoakdira. Interbentzioa burutu eta emaitzak aztertu ondoren Lezamakoek hobekuntza zertxobait a handiagoa izan zen. Hobekuntza hori oso adierazgarria da gure ustez baina gehiago ikertu beharra dago benetan interbentzioaren eragina dela ziurtatzeko.

1. SARRERA

Azkenaldian pelotaren entrenamendu metodologia antolatzeko era berritzaile eta teknikoagoak azaldu bazaizkigu ere, oraindik bada hutsunehandia entrenamendu sistemei dagokienez. Ez dago pilotariaren prestakuntza osotasunean (esparru fisiko, tekniko-taktiko, psikologiko eta jokoarena) bideratzen duen sistema espezifiko askorik.
Gure ustez, kirol errendimenduaren hobekuntza aipatutako prestakuntza integralean oinarrituz hobetuko da era nabarian.

Hori horrela, Lezamako Pelota Eskolara joan eta bertan gure proposamena aurkeztugenuen. Astean birritan egiten ziren entrenamendu edukietatik aparte, gehienetan beroketa eta kontsigna bidezko partida, guk diseinatutako sei ariketa aplikatuko genizkien pilotari gazteei. Interbentzioaren helburua atzelariaren jokoaren parte garrantzitsuan eragitea zen, aurrelariari airea kentzeko zuen gaitasunean hain zuzen.

Lehen momentutik Lezamako arduradunengandik jasotako harreraezinhobea izan bazen ere, ariketak berritzaileak izan ziren ez baitzegoen jokoan hain era zuzen eta espezifikoan eragiteko ohiturarik. Hala ere, bai tekniko eta baita pilotariek erakutsitako prestutasuna nabarmentzekoa izan zen.

Besterik gabe, jarraian datorren lanean AIREA KENTZEKO gaitasunean eskuhartzeko planteaturiko ariketen eraginkortasuna baloratuko da, guk lorturiko emaitza eta ondorioorokorrez gain.

2. ATAL TEORIKOA

Jokamoldearen ezaugarriak:

ESKU PILOTA BINAKA EZKER PARETAKO FRONTOIAN

Instalakuntzak: Ezker paretako frontoi laburra

Iraupena: 22 tanto

Sakea: Punpa 4aren atzean, falta 4an eta pasa 7an

Pilotaren pisua: Jubeniletan 93-101g Nagusietan 101-107g

Pilotaren diametroa: Jubeniletan 59-62mm Nagusietan: 60-62mm

Materiala: Eskuak babesteko takoakJokalariak: Bi bikote. Bikote bakoitzean atzelari bat eta aurrelari bat

Joko ekintzaren ezaugarriak: Aurrelariak frontisetik bostgarren koadro ingururainoko espazioa defendatzen du, atzelariak aldiz lautik errebotera artekoa gutxi gora behera. Normalean partidaren pisua atzelariak eramaten du eta aurrelariak tantoak bukatzeko erantzukizuna hartzen du. Hori dela eta aurrelariek airez jokatueta arriskatzeko joera handiagoa dute. Atzelarien zeregin nagusia tantoari eutsi eta tantoak egiteaz gain aurkako aurrelariari aukerako pilotak uztea ekidin eta bere aurrelariarentzako aukerako pilotak iristeko aurkariak behartzea da.

Gure lanean ikertu nahi dugun elementua atzelariak aurrelariari airea kentzea da. Bestera esanda, atzelariak aurkariaren airea ekiditeko dituen baliabidetekniko-taktikoetan eskuhartu nahi dugu, jokoaren atal horrretan transferentzia positiboa bilatuz.

Egun airez egiten diren tantuen kopurua progresiboki handituz dihoala jakinik, atzelariak egoera hori posible den heinean ekiditzeko baliabideak izatea ezinbestekoa dela deritzogu. Gainera, pilotari gazteekin egindako ikerlana da eta adin ezinhobea litzateke airea kentzearen inguruko...
tracking img