Estatu batuetako hauteskunde kanpainak

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 12 (2860 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 27 de octubre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
"la propaganda, para que sea efectiva, debe ser total"
Jacques Ellul

ESTATU BATUETAKO HAUTESKUNDE KANPAINAK

Sarrera

Estatu Batuetako hauteskunde kanpainak 11 hilabete irauten du. Urtarrilean hasi eta azaroko lehen astelehenaren ostean datorren lehen asteartean ospatzen dira, lau urtetik behin.

Lehendakaria zeharkako modu batez aukeratzen da: Hauteskunde Kolegioen bidez, hain zuzenere. Estatu bakoitzari delegatu kopuru finko bat esleiten zaio, bere senadore eta batzarkide kopuruaren berdina. Delegatu hauek bere estatuan gehiengoa lortu duen hautagaiaren alde botu guztiak emango dituzte, winner takes all sistemaren arabera. Badira sistema proportzionala jarraitzen duten estatuak, Maine eta Nebraska kasu, baina hauek salbuespena dira.

Gaur egun 538 delegatu daude. Kopuruhau batzarkide eta senadore kopuru osoaren batura da. Batzarkideak 435 dira, estatuen artean beren pisu demografikoaren arabera banatuak. Senadoreak, aldiz, 100. Estatu bakoitzak bina eskeiniaz. Batura osatzeko falta diren azken 3 delegatuak, baita elektore deituak, Columbiako distritoak jartzen ditu.

Hauteskunde Kolegioak abenduko bigarren asteazkenaren ostean datorren lehen astelehenean egitendu bozka, eta emaitzak ez dira ezagutzera ematen urtarrilaren 6a arte, Kongresuko sesio berezi batetan.

Gutxienez 270 elektore lortzen dituen hautagaiak gehiengoa lortzen du, eta honekin batera presidentetza.

Agintaldiak urtarrilaren 20ean hasten dira eta egun berean amaitzen, lau urte ostean.

Estatu Batuetako hauteskundeek duten beste berezitasun bat zera da, botua eman ahal izatekoaurretik inskribatu egin behar dela. Ez da, beraz, nahikoa erroldatua egotea eta adinez nagusia izatea. Tramite huts honek, aparteko baldintzarik ez duena, oztopo txiki bat baino ez da, baina parte hartzean eragin nabarmena du.

Baina hauteskunde prozesua luze honen aurretik bi partidu nagusiak, Errepublikarra eta Demokrata, beren hautagai aukeratzeko hauteskunde propioak antolatzen dituzte,primariak deiturikoak.

Estatuz Estatu, data desberdinetan, alderdi bakoitzeko kideak bere alderdiko hautagaien artean baten alde egingo du bozka. Hautagai bakoitzak jasotako botuen arabera, delegatu kopuru bat lortuko du. Eta delegatu kopuru handiena lortzen duena, hautagai ofiziala izendatua izango da bere alderdiaren nazio mailako konbentzioan. Prozesu honek beste 6 hilabete gehitzen dio hauteskundeprozesu osoari.

Datu honekin azpimarratu nahi da prozesu beraren iraupena, eta honi aurre egiteko hautagaiak beharko duen dirutza kopuru izugarria.

Estatu Batuetako presidentea izateko baldintzak ez dira zurrunegiak: 35 urte baina helduagoa izatea, Estatu Batuetako hiritar izatea, bertan jaioa izatea eta azken 14 urteetan bertan bizi izatea.

Baina kanpainari aurre egin nahi dion edonorklagun boteretsuak izan beharko ditu eta kanpaina oso ondo kudeatzen jakin, aurrera egiteko beharko dituen milioika dolar eskuratu nahi baditu.

Alderdi bakoitzaren konbentzioak bere ateak ixten dituenean, kanpaina martxan jartzen da, eta kanpainak arau propioak ditu, hautagaiak eta bere asesore taldeak ongi menperatu beharko dituztenak.

Propaganda politikoaren teknikak

Komunikazioarenprozesuaren muina informazioa da. Baina informazioa gutxitan da desinteresatua. Lortu nahi denaren arabera trasmititzen da informazioa. Ez egitatea bera, baizik eta egitate horren irudikapen interesatua. Gaurko munduan informazio interesatuak egitate desinteresatua ordezkatzen du.

Borroka politikoan informazio interesatu hau propaganda eta publizitatearekin elkartzen da, pertsonen portaeran eraginalortzeko erremintarik eraginkorrena sortuz. Informazioa menperatzen duenak, kultura eta ideologia ere menperatuko ditu, eta luzapenaz, gizartea bera.

Propaganda politikoaren tresnarik adierazgarriena gezurra da. Gezurraz, igorleak egitatea ulertzen duen modu berberean baino, beste batean komunikatzen duenean ulertzen dugu. Gezurra ezagutza eta diskurtsoaren arteko diferentzia da.

Gezurrak...
tracking img