Etorkinak euskal herrian

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 15 (3703 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 30 de marzo de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
ETORKINAK EUSKAL HERRIAN

Euskal gizartea emigratzailea izan da aspalditik. Hala ere, XIX.mendearen amaieran, bereziki Bilbo-Handia eskualdean industriak hartu zuen indarra bide, estatu espainiarreko etorkin ugari iristen hasi ziren. Hala, XX.mendean, EAE-k bi prozesuak bizi izan zituen: euskal emigrazioa kanpoalderantz ( Ameriketarantz) eta inmigrazio espainiarra Euskadirantz.
Dena den,XX.mende bukaeran, zehazki, 1998tik aurrera, atzerriko herrialdetako biztanleak, hau da, espainiar nazionalitaterik gabekoak etorri izan dira Euskal Herrira.
Duela gutxira arte, argi egon da integrazioa zer zen. Bertakotzea, kanpotik zetorrena bertakoak bezalakoa bilakatzea. Teknikoki, akulturizatzea edo asimilitzea. Gaur hiritar integrazioaz hitz egiten da eta lehen kulturak betetzen zuentokia gaur gizarteak, berdintasun sozialak, okupatzen du: bizitza duina lortzeko gutxieneko baliabide pertsonal eta materialen katalogoak bilatzen dira.
Batzuk mesfidantzaz hartzen dute fenomeno hau eta aberasgarria da beste batzuentzat. Mendebaldetik edo ekialdetik etorriak, ipar edo hego hemisferiokoak, baina lehenengo mundu aberatsaren eta hirugarren mundu txiroaren arteko egoera ekonomikodesorekatuaren ondorioz bizilagun ditugu etorkinak.
Integrazioaren gaia hobeto ulertzeko beatu ondorengo grafikoak:
1. Taula. EAEko populazioaren jatorria

[pic]

Taula honen arabera (2005eko urtarrileko INEko datuak) gutxi gora behera 72000 dira atzerritarrak.

2.Taula. Etorkinen eta euskaldunen lurralde banaketa.
EAE. Zenbaki absolutoak eta portzentaiak
[pic]

Oso datu esanguratsuaimmigrazioaren lurralde banaketa da (2.Taula). Etorkinen kopuruaren erdia Bizkaian dago, %30 Gipuzkoan eta %20 Araban. Zehatzago, bost eskualdetan dago kokatua batik bat, euretatik hiru hiriburuetako eskualdeak direlarik: Bilbao Handian %39 dago erroldatua, Arabako Lautadan %18,5, eta Donostialdean %15. Gutxi gora behera, lau etorkinetik hiru hiriburuetako eskualdeetan bizi dira. Horrez gain, badaudebeste bi eskualde esanguratsu: Bidasoa Beherea %4,4 eta Durangaldea %3,3, dutelarik. Bost eskualdeen artean, %80.
Banaketa hau oso garrantzitsua da, alde batetik, etorkinen kontzentraziorik ematen den adierazten digulako, kontzentrazioak euren pauta kulturalaren mantenuan eta harrera gizarteko kulturarekiko inpermeabilitatean lagun dezake eta.
2. Taula. Euskara eta immigrazioaren lurraldebanaketa (%)

[pic]

1. Grafikoan, banaketa hauek erakusten ditugu, baina hiriburuaren eskualdea eta lurraldea bereiztu ditugu. Grafikoak erakusten duen moduan, euskara (E) eta immigrazioa (I) askotan errealitate paraleloak direla oso nabarmen geratzen da. Etorkinak oso presente daudeneko tokietan, Gasteizen adibidez -Arabako Lautadan-, euskaldun gutxi dago eta euskaldun ugari dagoen tokian,Gipuzkoako lurraldean adibidez, etorkin  gutxi dago. Neurri batean, Bizkaiak Gipuzkoako eredua jarraitzen du.

1. Grafikoa. Euskaldun eta etorkinen lurralde banaketa hiriburu eta lurraldeka
[pic]

Honek guztiak, atariko konklusio batera eramaten gaitu: etorkinak ez du hizkuntzaren bidez jakingo hizkuntza propioa duen lurralde baten kokatua dagoela. Horrelako informazioa egituragainlinguistikoetatik, batez ere politikaren eremutik, etor lekioke. Faktore hau garrantzitsua da, zeren euskara eta immigrazioaren ekologiak bat ez datozenean ukipenak gertaezinak dira eta hizkuntz inkorporazioa objektiboki zaildua geratzen da.
Harreman zail hau inkorporazio tasarekin ere argitu daiteke. Tasa honek ukipen aukera neurtzen du, lurralde jakin batean etorkin bakoitzeko zenbat euskaldun dagoenneurtzen baitu. Tasa hau lortzeko eskualde bakoitzeko immigrazio eta euskaldun portzentaiak hartzen dira kontuan. Tasa honek deskripzio helburua baino ez du, ez baitago eta muga zehatzik ezartzea, hura gaindituta hizkuntza integrazioa bermatuko digunik.
1. Mapa. Euskararen ezagutza eskualdeka (%)
[pic]

2. Mapa. Immigrazioaren portzentaia eskualdeka (%)
[pic]

Orokorrean, datuei erreparatuta...
tracking img