Euskal herria

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 10 (2337 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 2 de noviembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
EUSKAL HERRIA

Euskal Herria Europako herrialdea da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena.
Euskal Herriak 20.664 km²-ko azalera du, eta gutxi gorabehera 3.007.661 bizilagun: 2.500.000 Hegoaldean (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta NafarroaGaraia) eta 500.000 Iparraldean (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa).
Iruñea hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion 1712an Joanes Etxeberri Sarakoak: “Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia”.
|
Sinboloak
Ikurrina da lurraldeko bandera, 1894an Sabino Aranak asmatua, jatorrian Bizkairako. Gaur egun, EAEko bandera ofizialada, Espainiako bandera eta tokian tokikoekin batera. Ipar Euskal Herrian ikurrina oso hedatuta eta onartuta dago ofizialki, baina Nafarroan egoera bestelakoa da: nafar gobernuak "Ikurren legea" onartu berri du, ikurrina toki publikoetatik kendu nahian.
Dena dela, Nafarroako bandera (kate horiak hondo gorrian) lurralde osorako proposatzen dute euskaldun askok. Beste batzuek, Arrano Beltza dutebandera nagusitzat.
Armarritzat, aldiz, Zazpiak Bat delakoa oso zabalduta dago lurralde osoan. Udalbiltza erakundeak, adibidez, bere egin du.
Beste ikur bat ere bada: lauburua edo antzinako euskal gurutzea.
Geografia fisikoa
Kostaldea
Plentzian Butroe ibaia itsasoratzen da. Inguruak oso labartsuak dira, baina Butroek laugune bat sortzen du Plentzia eta Gorliz artean
Bizkaiko Golkoan, EuskalHerriak mutur batetik bestera 225 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Bizkaia da kostalde luzeena duen euskal herrialdea: 108 kilometro, eta 35 hondartza. Gipuzkoak 84 kilometroko kostaldea du, eta 28 hondartza; eta Lapurdik, 33 kilometrotako kostaldea, eta 41 hondartza. Lapurdi da, beraz, kostalde laburrena izan arren, hondartza gehien duen herrialdea.
EuskalHerriko kostak hiru alde ezberdin ditu, ia-ia modu zuzenan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugekin bat egiten dutenak. Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina oro har hondartza handiak ditu. Gainera, bi itsas-adar daude bertan: Ibaizabaleko itsasadarra eta Urdaibai.
Gipuzkoako kostak gorabehera handiagoak ditu eta orokorrean hegiak handiagoak dira. Hondartza txikiagoak eta harritsuagoak daudeBizkaiko mugatik Zumaiaraino, eta hortik aurrera geroz eta luzeagoak diren hondartzak. Ibaien itsasoratzeetan estuario txikiak sortzen dira zenbaitetan (Oria), eta beste batzuetan itsasadarrak (Urumea, Bidasoa).
Lapurdiko kostaldea, ordea, askoz lauagoa da. Hondartza geroz eta luzeagoak daude eta hegiak altuera txikikoak dira. Bidasoa eta Atturri ibaiek urak hantxe isurtzen dituzte.
Mendiak
EuskalHerria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, Aiako Harria granitoz osatuta daude.
Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Errege Mahaia da. Mendilerro hura itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora dagoen lehen mendia Orhida.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte.
Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal mendiak daude: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, adibidez, Urbasa, Andia, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri.
Ibaiak
Ebro da Euskal Herriazeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte urak, besteak beste, Zadorra, Baia, Ega eta Aragoi ibaiek. Aragoi ibaiak Euskal Herrian zehar ibilbide luzeena egiten duena da, 192...
tracking img