Eutanasia dilema morala

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 6 (1469 palabras )
  • Descarga(s) : 4
  • Publicado : 12 de mayo de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
Eutanasia

Gai hau aukeratu nuen momentuan, banekien iritzi ugari aurkituko nituela, baina harrituta gelditu nintzen hain ikuspuntu desberdinak ikusi nituenean. Egia esan hau honegatik izan daiteke: eutanasia beti egon eta egongo delako gizakiaren pentsamendu eta eztabaidetan.

Horrenbeste informazio dagoenez, nire lana lau zatitan banatzea pentsatu dut: definizioa eta historia,aurkako iritziak, aldeko iritziak eta nire iritzi pertsonala.

Definizioa eta historia

Eutanasia: Grekotik datorren hitza da "eu" (ondo) "thanatos"(heriotza). Medikuek edo gaixoaren gertuko pertsonek, egiten duten ekintza edo eskaintzen ez duten laguntza da, non honen ondorioa gaixoaren berehalako heriotza den. Honen helburua gaixoaren sufrimendu jasanezinarekin amaitzea, edo eta, gaixoarenustez bizitza duin bat eraman ezin duen egoerarekin bukatzea da. Hau guztia burutzeko ezinbestekoa da bere onespena.

Eutanasia ez da askok pentsatzen duten bezala gauza berri bat. Gaixo larriren bat egon den unetik gizarte askotan planteatu den gai bat izan baita. Eutanasia giza historian zehar iraun duen arazoa izan da eta ideologia desberdin asko aurrez aurre jarri ditu.

Grezian ez zeneutanasiak dakarren arazo moralik ikusten, izan ere, bertan bizitzaren ikuspuntu desberdin bat zeukaten. Bizitza txar bat ez zen duintasunez bizitzea, beraz eutanasia ez zen arazo bezala planteatzen. Baina hau guztia Hipocratesekin (hitzarmen hipokratikoa) aldatu zen. Izan ere berak medikuei eutanasia eta suizidioa burutzeko laguntza eskaintzea debekatu zien.

Erdi aroan aldaketa handiak emanziren. Eutanasia, suizidioa eta abortua erlijioa dela eta pekatu bihurtu ziren, izan ere, gizakiok ezin dugu jainkoak eman digun bizitzaz askatasunez erabaki. Baina urteak joan ala pentsamendu hau aldatu egin zen eta XX. mendean eutanasiaren aldeko erakundeak agertu ziren Europan, hau legeztatzen saiatu zirelarik.

Hala ere esan beharra dago eutanasia programen errealitatea bere erabilerababesten dutenen ideologiarekin kontrajarrita egon dela. Adibidez, nazien garaiko medikuek eutanasiaren aldeko publizitatea egiten zuten, duintasunik gabe bizi zirenak (medikuek erabakitzen zuten nor ) errukia merezi zutenaren arrazoia jarriz, horrela jendearen onespena bilatu nahi zuten egiten ari ziren hilketa masiboaren aurrean.

Gaur egun iritzi desberdin ugari daude honen inguruan. Etaaniztasun ugari dago ere, medikuen jardueretan eta herrialdetako legedietan ere. Gehienetan medikuek, gaixo terminalak tratatzeko erresidentzia espezializatuek… lanean dihardute hiltzeko zorian dauden pertsonei ematen zaien tratua leuntzeko eta bizitza eta heriotzaren arteko distantzia gainditzen laguntzeko.

[pic]

Nazien eutanasia: Sonneistein hospitaleko langileak

Aurkako iritziak

Egiaesan beharra badago aurkitu dudan informazio asko eutanasiaren aurkakoa da. Hauetariko gehiena erlijio kutsu nabarmenarekin. Informazio hau laburtu eta garrantzitsuena puntu hauetan jartzen saiatu naiz:

• Eutanasia legalak arriskuan jartzen du bizitza eskubidea: Holandan adibidez eutanasia ez da gaixoetan bakarrik ematen, bizitzen jarraitu nahi ez duten pertsonek ere eskatzen dute.Adibidez 80 urteko agure batek eutanasia eskatu eta eman zioten, ez gaixorik ezta deprimiturik zegoelako, baizik eta bizitzeaz nekatuta baitzegoen.

• Eutanasiak mediku-gaixo eta familia-gaixo erlazioak okertzen ditu: Nola mantenduko dute medikuenganako lehen zeukaten konfiantza, hauek eutanasia emateko eskubidea badute? Eta nola fidatuko gara medikuak gure bizia aurrera eramatekoahalegin guztiak egingo dituela, gure familiak alderantzizko presioa ezartzen badu?

• Eutanasiak zaintza aringarri (cuidados paliativos) eta minaren aurkako tratamenduentzako inbertsioak gutxitzen ditu: Holandan 1995-1998 urteen artean ia ez zen inbertsiorik egin zaintza aringarrietarako. 1998tik aurrera hasi ziren inbertsio handiagoak egiten, zaintza hauek jasotzeko aukera emanez, baina...
tracking img