Fonetica vasca

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 9 (2004 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 20 de marzo de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
FONETICA HISTÓRICA VASCA
Koldo Mitxelena

“47-87. Orriak”

Orokorrean

Euskalki eta hizkera gehienek sistema bokaliko sinnplea dute, espainolaren analogoa, hau da, bost bokal hiru irekidura mailekin: / i, e, a, o, u/. Zubererak badu hauez guztiez gain beste fonema bat, /ü/. Euskal eta gaztelerazko bokalen antzekotasuna beste gertaera fonetiko batzuetara zabal liteke.

Zubererakoü antzinako u –ren jarraipena dela dirudi eta euskalki guztietako sistema bokaliko modernoak antzinako sisteman luke oinarria, bost bokaleko sistema berau, egungo hizketa gehienen analogoa. Hipotesi honek ordea, badu arantzarik, izan ere, sarri ageri baitzaigu i/ u alternantzia eta hau zail da azaltzen baina orokorrean guztiek onartzen dute uste hau.

Erronkarierak eta zubererak, gainera, bokalsudurkariak dituzte, izan ere, zubererak, -ü eta ün azentudunak bereizten ditu eta erronkarierak –ai eta –ain. Zubereran /o/ falta da, antziñako o-tik u-ra igaro baita. Dialektu hauetaz gain, Bonaparteren arabera, ez dago benetako bokal sudurkaririk, geografikoki zubererakoak direnak kenduko bagenitu. Badirudi, bokalen sudurkaritasuna ez dela garrantzia handiko ezaugarria, izan ere, kontsonantesudurkari baten kontaktuak determinatzen du.

Bestelde, ez dago zalantzarik XVI. Mendeko bizkaieran bokal sudurkariak bazeudenik eta honetarako P. Madariaga arratiarrraren testigantza dugu 1565ean: ü fenomenoa bezala zehaztu. Hona hemen nola gertatzen den:

a) n-ren aurretik, hitz bukeran edo tartean kontsonantearen aurretik: gízun (hombre); ezkúntü (casado); hun (bueno). Erdi Aroan Ona,abizen edo goitizen ohikoa Nafarroan. Honen eratorriak húnki ( beneficio); hunkállü ( abono); úntsa ( bien); úndar ( resto); úntza ( onza); untzi ( recipiente, barco); badugu halaber uhun ( ladrón) eta uhu(R)e ( honor).

b) Sailkapen zaileko adibide isolatuak: hazkurdiña (comezón) Goi Nafarroan eta Bizkaian azkordin ( sabañón) non bigarren elementua gordin izango den, zubererako górdin (crudo, rudo); kúzka ( golpe); múlde (manera); mútz ( quien); núla (como).

Eskiúla ( frantsesezko Esquiule) leku izenaren bigarren elementua, -ola da ziurrenera.

Pentsa liteke Biarnesezko o u itxiera ez dela gauza hauetatik guztietatik urrun. Ez Biarnesezko maileguak direlako soilik, baizik eta o>u ahoskera eredu biarnesaren akomodazioagatik gertatzen delako.

Ikus,bestela, nola zubererako bótz hitzak ez duen satisfecho, contento adiera soilik ( Leizarragak botz), baizik eta voz adiera, nahiz eta biarnesez esanahi hau bouts gisa adierazten den.

Edozein kasutan, aldaketak hizkuntzako hiz antigualei eragiten die gehienbat. Zubereraren barruan, *o eta *U hotsei eragiten dieten fenomenoek /o/ eta /u/ fonemen birdistribuazio gisa azal daitezke. Pentsa liteke /u/ fonema modu irekian ahoskatzen zela zenbait kontestutan eta beste itxiago bat bestetzuetan: / o / foneman ere antzeko zehozer gertatzen omen. Horregatik, u itxiaren aldaera / ü/ foneman ageri zaigu eta eta o irekiaren ahoskera ere bere baitan hartzen du.

Zubererarena ez ezik, baxe-nafarrerarena eta lapurterarena ere bada u-ren etsenplua, gipuzkera eta bizkaieraren o-ren ondoan. Orokorrean,esan liteke mugak bat egiten duela Espainia-Frantziako mugarekin. Goi Nafarroako hizketak kontuan hartuta, badirudi baztandarra dela euskal-frantse dialektuetatik hurbilen dagoena. Bestalde, erronkariera eta aezkoarra gertuago daude Mendebaldeko dialektuetatik. Orokorrean, o + sudurkari + kontsonanteetan gertatzen da: Baxe Nafarroan unga ( medida de capacidad)< latinez concha, Goi Nafarroan gongaeta on hitzaren beste eratorri batzuk. (h)undar (fondo, residuo) ondo hitzetik eratorria non orokorragoa den; un(t)zi ( vasija, nave). Lehen pertsonako erakusleen (h)un gehitu behar da, Mendebaldeko hizkeratan –on, erronkariera eta salazieraz kon eta aezkeraz –gon.

Etxeparek eta Leizarragak, biak o eta u, bi grafemak erabiltzen zituzten eta Uhlenbeck-en aburuz ahoskera kontuak genituzke...
tracking img