Gore

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 5 (1151 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 28 de febrero de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
1. Zein da W.L. Gore & Associates, Inc. enpresan ezarritako antolaketa-eredua?; zeintzuk dira bere ezaugarriak?; eta eredu honen alderdi positibo eta negatiboak?

W.L. Gore & Associates, Inc. enpresak jarraitzen duen antolaketa eredua sare-antolaketaren eredua da. Eredu honen barruan bi sare-mota daude. Lehenengoa, banatutako aktibazioaren sarea edo sare hutsa, non ez dagoenunitate-koordinatzailerik. Bestalde, zuzendutako aktibazioaren sarean, aurreko ereduan ez bezala, unitate-koordinatzaileak edo “zelula estrategikoak” deiturikoak daude. Hauen funtzioa, erakundearen koordinazioa bermatzea izango litzateke, nahiz eta langile guztiek hierarkia maila antzekoa izan. Goreren kasuan azken eredu hau dago ezarrita, izan ere, liderraren irudia existitzen da, bere funtzioa nagusikikoordinatzailearena izanik. Dena den, lider honek ez dauka aginpide-mailarik, beraz maila hierarkiko nabaririk ez dagoela esan genezake. Bere zereginen artean, pertsonak kudeatzea eta hainbat arau minimo ezartzea daude.
Enpresa honen ezaugarriak ondorengoak izango lirateke:
* Komunikazioko lerro zuzena –pertsonatik pertsonara-, bitartekaririk gabe.
* Ez dago aginpide finko edoesleiturik.
* Babesleak daude, eta ez nagusiak.
* Lidergo naturala ematen da, besteek norbaiti jarraitzeko azaltzen duten borondatea agerian uzten duenaren araberakoa.
* “Gertatzea egin behar duten”-ek zehaztutako helburuak.
* Egitekoak eta funtzioak konpromisoen bidez antolatzen dira.
Sare-antolaketa eredu honek hainbat alderdi on eta txar aurkezten ditu. Abantailen arteangarrantzitsuena malgutasunari dagokio. Pertsonen arteko harreman estua dela eta, erakundeari komunikazio-bide errazak eta informazio-fluxu azkarrak egotea ahalbidetzen dio. Hori dela eta, erabaki azkarrak hartzeko eta arazoei azkar erantzuteko ahalmena izango du antolaketa-eredu hau jarraitzen duen enpresa orok. Desabantailei dagokienez, arazoa langileen arteko desadostasunean aurkitzen da. Hierarkiarik ezdagoenez, inork ezin du bere ikuspuntua besteen gainetik inposatu. Horregatik, desadostasun egoera hauetan gatazkak sortzen dira erabakiak hartzerako garaian.
Bestalde, sare-egitura moduko sistema bat ezartzeak aurkako hainbat iritzi sortu ditu langileen artean. Egitura hau nahiko konplexua da eta testuan dioen bezala “bihurria” ere bai. Honi aurre egiteko, beharrezkoa da elkarrekintza etakomunikazio on bat egotea, guztia ahalik eta hoberen aurrera eraman ahal izateko. Enpresan erabateko desordena nagusitzen dela diote eta egituratu gabeko sistema baten aurrean aurkitzean, langileak deseroso sentitzen dira askotan. Hau batez ere hasieran gertatzen da, izan ere, enpresara langile berri bat iristean, ez dago zer egin behar duen esango dion aginpidedun inor; norberak erabaki behar du zeregin

dezakeen eragiketen onerako. Honek, langileei laguntzarik gabe sentiaraztea ekar dezake, baina denbora igaro ahala normalean arazo hauek erraz gainditzen dituzte. Hala eta guztiz ere, enpresaren egiturara egokitzeko eta sistema ondo ulertzeko, pertsonak prestatuta egon behar du, denek ez baitute balio horretarako.

2. Zeintzuk dira antolaketa-ereduaren ezarpena ahalbidetzen dutenenpresaren kudeaketa-sistemaren alderdiak?

Aipatutako sare-egitura aurrera eramateko, enpresak ezarrita daukan kudeaketa-sistema eta bere ezaugarriak honakoak dira:
* Enpresa honetan jarraitzen den kultura erabat informala da. Ez dute ezer planifikatzen eta norberak bere iritziz unean egokiak diren konpromisoak hartzen ditu. Esate baterako, aurreko puntuan aipatu dugun moduan, enpresaralangile berri bat iristean ez zaio esaten zer egin behar duen, norberak ikusi behar du zer egin dezaken. Autonomia handia ematen zaie langileei erabakiak hartzeko, beraz.

* Enpresak hierarkia txikia du eta ez dute boterearen eta zuzendaritzaren kontzeptua kontutan hartzen. Boterearen gabeziarekin lotuta, ikusten da enpresak ez duela gerenterik, liderrak baizik. Ikusi dugun bezala, liderren...
tracking img