Ikusmen urritasuna

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 20 (4847 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 22 de septiembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
SARRERA

IKUSMENA

Argi estimulua jaso eta kornea, pupila, kristalinoa eta erretina igaro, hemen argia inpultso neurologikoo bihurtu, eta hau giharre optikoaren bidez, garunera transmititzea da ikusmen gaitasuna. Ikusmenaren bidez jasotako estimuluak hartzea, integratzea eta esanahia ematea izando da ikus funtzioa. Prozesu honetan aldaketaren bat gertatuz gero, ikusmen urritasunaemango da.

IKUSMEN URRITASUNA

Ikusmen urritasuna urritasun sentsoriala da eta informazioa biltzeko ikusmen sistema kaltetua duten pertsonetan ematen da. Ikusmen urritasuna dutenen populazioa oso heterogeneoa da: urritasun arina duten pertsonak, legalki itsua kontsideratzeko moduko ikusmen arazo larriak dituzten pertsonak(ikusmen hondarrak izan badituztenak)eta baita itsutasun osoa dutenpertsonak osatzen dute.

KONPENTSAZIOA

Informazioa biltzeko sistema kaltetua dutenen artean, haur itsu eta ikusmen urrikoek bestelako sistema sentsorialak erabili behar izaten dituze inguruko mundua ezagutzeko: ukimena eta entzumena batez ere, neurri txikiagoan usaimena eta dastamena. Honek garapenaren antolaketan eta ikaskuntzan berezitasunak sortzen ditu.

• Ukimena:haur itsuek inguruko mundua ezagutzeko erabiltzen duten sistema sentsorial garrantzitsuenetakoa da. Hurbileko objetuei buruzko informazio nahiko zehatza ahalbidetzen die baina ikusmena baino mantsoagoa da, pertzepzioak integratzearen prozesua; objetu handien esplorazioa zatikatua eta sekuentziala izaten da.

• Entzumena: itsuen garapen eta ikaskuntzan garrantzi handia du:komunikatzeko eta espazioan pertsonak eta objektuak lokalizatzeko eta identifikatzeko erabiltzen dute. Ikusmenarekin lortutako informazioak baino zehaztasun gutxiago izango du.

• Usaimena: beste sistema sentsorialei lagunduz pertsonak eta inguruneak ezagutzeko balio die.

• Sistema propiozeptiboa: orientazio eta mugikortasunerako ezinbesteko informazioa ematen du.Ikusmen sistema oso garrantzitsua da informazioa lortzeko eta kokapen espaziala zehazteko, besteekin harremanak izateko, irakurketa eta idazketarako, besteak beste. Haur itsuek sistema psikologiko propioa eratu behar izaten dute urritasunak konpentsatzeko.

Itsuen atalase sentsorialak ez dira ikusten dutenenak baino baxuagoak izaten baina hobeto erabiltzen dituzte edo beste xede batzuetarako.Hau siza sisema psikologikoak garapenean eta ikaskuntzan bide alternatiboak erabiltzeko duen malgutasunaren adierazpide da.

SAILKAPENA

Ikusmen defizitaren sailkapenean kontutan hartzen dira ikusmen arazoak azaltzen diren adina, arazo hauek azaltzeko modua, ikusmen urritasunaren maila eta ikusmen funtzionala(ikusmen hondarra). Bestalde, sailkapena egiterakoan, ikusmen zolitasuna etaikus-eremua neurtzen dira. Hauen arabera garapenerako baldintzapenak ezberdinak izango dira.

Ikus-eremua begiak, atsedenean dagoenean, objektu bat enfokatzean har dezakeen espazioa da; normaltasunean, 50º-60º goitik, 70º behetik, 80º-90º kanpoaldetik. Ikus-eremuaren akatsak, ikusmen funtzionalarekiko, ikusmen zoliarenak baino garrantzitsuagoak izan daitezke, irakurketan etalekualdaketetan eragina dutelako. Akatsok, norabide guztietan edo bakarrik batzuetan eragina izan dezakete. Bestalde, itsutasun edo defizit maila ezberdinak daude.

IKUSMEN ZOLITASUN MAILAREN ARABERA

• Ikusmen partziala dutenak:

• Ikusmenean akatsak dituztenak: gaisotasunik ez izanagatik begiaren zeihartasunean arazoak dituzte; ikusmen lausoa izaten dute. Arazoen artean miopia,astigmatismoa eta hipermetropia daude hauen artean, normalean betaurrekoen bidez edo eskuhartze handirik gabe konpontzen direnak.

• Zolitasun falta dutenak: begian lesio organikorik ez izan harren erretinaren sentsibilitatean akatsa dutenak. Ikusmen urria edo mugatua izan dezakete, eta betaurreko, lente edo aparailu bereziekin konpon daiteke.

• Itsuak:

• Itsu partzialak: itzalak...
tracking img