Irakaste funtzioa (programa 2010)

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 5 (1248 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 30 de diciembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
IRAKASTE FUNTZIOA

Irakaste- eta ikaste-gida
(programa)

Irakasleak:
Bilbao, Begoña
Gabiola, Almudena
Lopez, Arantzazu
Ocerinjauregui, Nagore
Tejada, Eneko

2010-2011 ikasturtea

GAITASUNAK

1. Irakaskuntzaren ekintza maila desberdinak eta bere eginkizun nagusiak ulertu, irakasleen nortasun profesionalaren lehen lerroak irudikatuz.

2. Gela barruko elkarrekintza etakomunikazio prozesuak ezagutu, baloreetan oinarritutako hezkuntza, bizikidetza positiboa eta hezkuntza premia aniztasunari erantzun ematea bultzatuz.

3. Haur Hezkuntzako tutorearen betebehar nagusiak eta familia hezkuntzaren testuinguruarekin komunikazio eta lankidetza erak ezagutu.

EDUKIAK

1.Gaia: Nortasun profesionala. Lehen hezkuntzako irakasleriaren funtzio eta atazak.

2.Gaia: Hezkuntza eskuhartze mailak. Hezkuntza harremana, talde lanak, hezkuntza proiektuen kudeaketa. Lan talde profesionalen barneko lana.

3.Gaia: Hezkuntza elkarrekintza eta komunikazioren eszenatokiak. Ikasten duten talde/gelen kudeaketa. Aniztasuna, nortasuna eta ekitasuna eskolan. Bizikidetzarako hezkuntza.

4.Gaia: Tutoretza funtzioa. Tutoretza burutzeko tresna eta eszenatokiak. Tutoretza Ekintza Planendiseinua. Familia eta lan talde profesional desberdinekin harreman era eta edukiak.

IRAKASKUNTZA MODALITATEA. IRAKASKUNTZA MOTAK

* Klase magistrala: 36 ordu presentzial; 54 ez presentzial
* Gelako praktikak: 24 ordu presentzial; 36 ordu ez presentzial

METODOLOGIA

* Gaien aurkezpen eta azalpena irakaslearen eskutik, eskola magistral parte hartzailean.
* Irakasleakgidatutako banakako eta taldeko lanak:
* Irakurketak, hausnarketa kritikoak eta lanon aurkezpena.
* Irakurketa eta lan giden erantzuna.
* Gai, txosten eta beste dokumentu idatzien gauzatzea.

* Jarduera eta lan aplikazio mota desberdinak eta hainbat metodologien erabilpena:

* Eskola historia pertsonalaren garapena.
* Eskola batetan, irakasle talde, familia, ume talde baten…gertatutako hezkuntza izaerako egoera errealen deskribapen eta analisia.
* Lankidetza eta elkarlan esperientzien analisia, familia, ikasle eta hezitzaile baita hezkuntza komunitateko kide ez direnekin.
* Irakasleen kasu, biografia eta bizitza historia erreal edo balizkoen analisia.

BURUTU ETA EMAN BEHARREKO LANAK

* TUTORETZA EKINTZA PLAN bat gauzatzea. Irizpide eta egoera zehatzbati jarraiki eta taldeka burutuko da. Talde-gela kudeaketa, familia harreman eta abarri buruzkoa.
* Talde PORTFOLIO baten gauzatzea. Gelan eta gelatik kanpo, irakasgaian landutako agiri, eskema, lan, gai-gida eta garatutako ekintza praktiko guztien bilduma izango da.

EBALUAZIOA

Azken kalifikazioa azterketaren emaitzaren menpe egoteaz gain lauhilabeteko osoan zehar ikasleak burututako languztien balorapenaren menpe ere egongo da, hau da, esleitutako lan eta ekintzen arabera.

Baloratuko dena:
Saio magistral eta gelako praktiketara asistentzia eta jarrera egoki eta parte hartzaileak saio guztietan.

Aukerak hurrengoak dira:

A. Erregulartasunez klasera etortzen diren ikasleek gainditu beharrekoak:
- Froga Teoriko-Praktikoa.,
- Eman beharreko lanak: Portfolioa etaTutoretza Ekintza Plana
- Modulu lana (ML)

B. Erregulartasunez klasera etortzen ez diren ikasleentzat:
* Programako edukien gaineko Froga Teoriko-Praktiko orokorra, oinarrizko liburuen irakurketa barne.

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
ALEGRE, O. (2010). Capacitación docente para atender la diversidad. Una propuesta vinculada a las competencias básicas. Sevilla: MAD.
ANGULO, A. (2009). Latutoría en la Educación Primaria. Madrid: Wolters Kluwer.
ETXAGUE, X. (koord.) (2004). Didaktika Orokorra. Donostia: Erein.
MARCHENA, M. R. (2009). El aula por dentro. Cómo mejorar su gestión y organización. Madrid: Wolters Kluwer.
MARCELO, C. (2002). La función docente. Madrid. Editorial Síntesis.
MENDEZ, L. eta beste (2007). La tutoría en Educación Infantil. Madrid: Wolters Kluwer.
MONGE, C....
tracking img