Itsasertzeko ekosistema

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 7 (1520 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 9 de junio de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
• BIOTOPOA:

Ingurumenaren geologia:

Kostaldeak aldaketak izaten ditu itsas mailari dagokionez, izan ere, gora edo behera egin baitezake eragiten dioten gertaera geologikoen arabera. Bestalde, olatuek eta korronteek etengabe eragiten dute ertzean. Itsas higadura ez da sekula gelditzen baina urteak eta urteak behar dituen prozesua da. Bi motatako itsasertz bereiz daitezke:

1.Inmensiorako itsasertza: lurrazala hondoratzearen ondorioz edo itsas maila igotzearen ondorioz eratzen da. Itsasertza itsasoari dagokionez beheratu egiten da

2. Emersiozko itsasertza: lurrazalak gora edota itsasmailak behera egitearen ondorioz eratzen da. Itsasertzak itsasoari dagokionez gora egiten du.

Kostaldeko plataforma

Kostaldeko plataforma esaten zaio kontinentetik hurbilen, itsasgora etaitsabeheraren artean dagoen zatiari. Mareak gora edo behera egin ahala, orain urpean eta orain azalean geratzen da plataforma hori. Trantsizio-ingurunea da; izan ere, itsas ingurunea eta ingurune kontinentala da, aldi berean.

Olatuek oso gogor astindutako kostaldeetan ohikoagoa da kostaldeko plataforma egotea; hainbat materialez osatutako hondartzen itxura hartzen du plataforma horrek.-Harkoskoen hondartzak sortuko dira harkaitzezko itsaslabar handiak goratu eta olatuek eta korronteek oso bizi eragiten duten tokietan.

-harezko hondartzak eratuko dira toki babesetan; hala nola, badia, senaia eta sarguneetan, toki horietan korronteak eta olatuak leunago iristen direlako.

Batzuetan, herrestatzearen indarra, korronte eta olatuekin bat, hain da handia, ez baita aukerarik sortzenkostaldeko plataforman inolako metaketarik sortzeko. Horrelakoetan, olatuen mailan berdindutako eremu harritsu bat sortzen da; abrasio-plataforma esaten zaio eremu horri.



Higadura diferentziala

Euskal Herriko kostaldea piska bat ezagutzen duenak badaki jakin fenomeno hori ez dela leku guztietan erritmo berean gertatzen, gure itsasbazterrean ugari baitira bai inguruko itsaslabarrekikogutxiago higatu diren elementu geomorfologikoak (Ogoño, Matxitxako edo Higer lurmuturrak; Billano, Izaro edo Urgul irlak) eta baita gehiago higatu direnak ere (Kontxa, Zarautz edo Bakioko badiak; Urdaibai edo Zumaiako itsasadarrak, etab).
Fenomeno horien azalpena kostaldearen higadura diferentziala da. Izan ere, kostaldeko higadura-agenteek ez dituzte orain arte aipatutako aldaketak erritmo bereaneragiten itsaslabarretako estratu geologiko guztietan. Arrazoi desberdinak direla kausa, material batzuk errazago higatzen dira eta ondorioz, kostaldearen atzerapena azkarrago gertatzean, badiak, itsasadarrak eta era horretako elementu geomorfologikoak sortzen dira. Beste material batzuk ordea, nekez higatzen dituzte higadura-agenteek eta horregatik irlak, lurmuturrak eta era horretako elementugeomorfologikoak agertzen dira.

Higadura diferentzialean eragiten duten faktoreak aztertzerakoan, hiru dira aipagarrienak. Alde batetik, eskualde tektonizatuen higakortasun handia dugu. Pirinioen altxamendua azaltzerakoan aipatu denez, altxamenduaren eraginez sortutako failek itsaslabarretako goialdetik harri-konpartimentu handiak erortzea eragiten dute. Erorketa horietan marruskadura oso intentsoada eta ondorioz tenperatura altuak lortzen dira. Tenperatura altuek aldaketak sortzen dituzte eta higadura-agenteekiko higagarriagoak bihurtzen dituzte bertako harriak.
Bestaldetik, flyscharen egiturak berak eragin zuzena du higadura diferentzialean. Material gogorreko estratuak (harearriak edo kararriak) lodi eta bigunekoak (buztinak edo margak) mehe agertzen diren lekuetan, tirainarenhigadura txikiagoa izango da. Material gogorreko estratuak meheak eta material bigunekoak lodiak diren eskualdeak ordea, higikorragoak dira eta kostaldeak errazago egiten du atzera. Eta azkenik, gure kostaldeko zenbait alderditan DIAPIRO harri-egitura bereziak agertzeak ere, eragina du. Diapiroak gaineko harrietan zehar lurrazaleratzen diren Triasikoko marga, buztin eta askotan ofita izeneko harri...
tracking img