Izarrak

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 6 (1372 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 12 de noviembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
| 2010-2011 |
| MUNDU GARAIKIDEKO ZIENTZIAK
1. Hiruhilabetea
|

[IZARRAK GURE UNIBERTSOAN] |
Gorantz begiratu eta espazioko zatirik handiena hutsik badago ere, zaila da puntu argitsu horiek ez erreparatzea… |




0.- SARRERA
Gorantz begiratu eta espazioko zatirik handiena hutsik badago ere, zaila da puntu argitsu horiek ez erreparatzea. Ez da hutsak interesik ez duela,baina hauek nabarmentzea saihestezina da.
Erakarpen grabitatorioa dela eta, izarren materiak zentroan metatzeko joera izango du. Honek tenperaturaren eta presioaren igoera eragiten duenez grabitatearen oreka hori lortuko duten energia askatzen duten erreakzio nuklearrak eragiten ditu. Une batez, beraz, izarraren tamaina egonkorra izango da gutxi gora-behera espazioan erradiazio kopurua handiakigorriz, haien artean, noski, argitasuna.
Hala eta guztiz ere, metatu den materia kantitatea kontuan hartuta izarrak asko alda daitezke; Nanoak, erraldoiak, bikoitzak, aldakorrak, zulo beltzak …
Lan honetan izar moten, jokaeren eta eboluzioen ikuspegi orokor bat emango dugu:
* Zer dira izarrak?
* Alfa Zentauro izarra. Eguzki sistematik gertuen dagoen izarra.
* Izarren sailkapena
*Hainbat izar: Polarra eta Pollux izarrak
* Izarren garapena
* Bitxikeria bat: izarrik gabeko galaxia “VIRGOHI21”

1.- ZER DIRA IZARRAK?
Aipatu bezala, izarrak gas masa handiak dira, gehienbat helioz eta hidrogenoz eratuak direnak (beste elementu astunagoak ere badituzte baina izar bakoitzean kantitatea aldatuko litzateke). Tenperatura oso altua dute eta barnean sortzen diren erreakzionuklearrengatik argia igortzen dute.
Eguzkia izar bat da eta hau kenduta beste izar guztiak unibertsoko puntu txiki distiratsu bezala ikusten ditugu. Badirudi geldi daudela, ez dutela mugimendurik, baina etengabe higitzen ari dira. Hortaz, bere aldaketak mendeetan zehar ikusi ahal dira.
Lurretik 8000 bat izar ikus daitezkeela kalkulatu da (erdia hemisferio bakoitzeko). Baina, gau ilun batean2000 izar baino gehiago aldi berean ikustea ezinezkoa da behe-laino atmosferikoak estaltzen baititu besteak.
Honek ez du esan nahi 8000 izar besterik ez daudela, gainera, astronomoen kalkuluak diotenez Esne-Bidea galaxian (hots, gurean) milioika eta milioika izar daude.
Gure eguzkiaren gisan, izar batek fotosfera izeneko azalera ikusgai bat du, gas beroz osatutako atmosfera bat, eta honengainetik, izar-haize izeneko partikulak. Fotosferako zonarik hotzenak (eguzkian eguzki orbain bezala ezagutuak) baita ere existituko dira beste izar arruntetan ere. Hau, interforometriari esker hurbileko izar handienekin konprobatu da.
Izarren barne-egitura ezin da zuzenean ikusi baina hainbat ikerketek diotenez erreakzio termonuklearrak gerta daitezen konbekzio korronte, dentsitate eta tenperaturakigotzen dira.

· Betelgeuse izar erraldoia

2.- ALFA ZENTAURO IZARRA. EGUZKI SISTEMATIK GERTUEN DAGOEN IZARRA.
Zeruko izar bakun ikusgarriak Eguzki Sistematik gertuen dauden izarrak dira. Gertuen kokatuta dagoena Alfa Zentauro izar hirukoitza da, Lurretik 40 bilioi kilometrotara dagoena.
Hiru izarrez osatutako sistema bat da; 4,3 argi urtetara kokatuta dagoena eta Lurreko hego hemisferiotiksoilik ikus daitekeena. Ikusten den izarra Alfa Zentauro A da eta eguzkiaren antzeko argia igortzen du. Zentauro konstelazioko izar hau, hego hemisferioko izarretan hirugarren argitsuena da.
Teleskopio bidez hiru izarretako bi argitsuenak (A eta B) ikustean bata bestearen inguruan biratzen dutela 80 urtetako epean konturatzen gara.
Gelditzen den izarra (Alfa Zentauro C), aldiz, izarrikahulena da eta beste bi izarren inguruan biratzen du milioi bat urteko epearekin. Proxima Centauri bezela ere ezagutua da.

3.- IZARREN SAILKAPENA
1885ean hasi ziren lehen ikerketa fotografikoak izar espektroei. Edward Pickeringek hasi zuen Harvardeko Unibertsitatean eta Annie J. Cannonek jarraitu zuen honekin. Esperimentu honek izarren espektroak segida sekuentzi jarrai batek osatzen duela...
tracking img