Jakintza filosofikoa

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 14 (3348 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 24 de noviembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
Filosofia (1. ebaluazioa)

1. Jakintza Filosofikoa

Filosofatzea pentsatzea dela esan ohi da. Grezian filosofia sortu zenean, bi helburu lortu nahi ziren: unibertsoaren sekretuak argitzea eta gure bizitza antolatzen ikastea, ondo bizitzea eta zoriontsu izatea lortzeko.

Filosofiaren sorrera

1. Filosofiaren sorrera historikoa: mythos eta logos

Mendebaldeko filosofia Grezian sortuzen, polisetan (hiri estatuak), Mileton K.a. VI. Mendean (Filosofia Mileton sortu zen, polis berrietan, eta polis irekitara zabaltzen hasi zen. Polis berrietan sortu zen, aukera gehiago, bakoitza bere kabuz, demokrazia... zegoelako). Herodotoren, Tuzididesen eta Heraklitoren testuetan “filosofatzea”rekin zerikusia duten hitzak azaltzen dira (hos philosophéon), “jakinduria” (sophíe).Jakinduriarekiko maitasuna da filosofia eta filosofiaren helburua jakinduria da.
Eguneroko gertakariak azaltzeko modua aldatu egin zen, aldaketa horrekin lotzen da filosofiaren hasiera: mitotik logosera pasatzea, mitotik arrazoira pasatzea da. Hitz grekoak dira. Mythos, kontakizunekin zerikusia du; kosmosaren sorrera eta erregulartasuna azaltzeko jaikoez eta gizaki bihurtutako botere kosmikoez baliatzendira. Logos, polis demokratikoaren isla da: egia aurkitzeko, eztabaidatzeko eta hiritar guztiei zabaldurik dagoen deliberazio publiko eta irekian erabiltzeko tresna da.
Unibertsoak sortzen zizkien arazoak konpontzeko: jarrera filosofikoa.
⇨ Berez hautematen ditugun gauzak era askotakoak eta anitzak direla eta etengabe aldatzen ari direla
⇨ Lehenengo filosofoen ustea, aldaketen atzeanerrealitate aldagaitza dago, haien ustean izaki aniztasunaren atzean errealitate bakarra dago. Errealitate bakar eta aldagaitz horri “natura” (physis) deitu zioten, eta filosofiaren lana hori aurkitzea zela uste zuten. Argea: printzipioa da, zeozer pasatzen da, baina hori pasatzeko atzean zerbait dago, hori da argea.
Jarrera filosofikoak, sakonera iritsi nahi du gauza guztiekin, ez da itxurarekinkonformatzen.

2. Filosofiaren motorrak: harridura eta zalantza

Gure munduak harridura sortzen du. Lehenengo filosofoak bereziki kezkatu zituen galdera bat: unibertsoan aldaketak jasota (eman) ere, eta unibertsoko izakiak haien artean guztiz ezberdinak izan ere, unibertso hau “kosmosa” izatea. Galdera horretan erantzuna jarduera filosofikoak arabera: kosmosaren sorrera eta erregularitateaazaldu nahi ditu, baina horretarako logosaz baliatzen da, arrazoiaz.
Zalantza, ezjakintasunaz ohartzea eta jakiteko beharra dira filosofiaren beste motorrak. 1)Paralizantea: ez da huts egiteko beldur delako ezer esaten ez duenaren zalantza, 2)Eszeptikoa: ez eta egia lortzeko itxaropen osoa galdu duenaren zalantza. Kasu honetan, zalantza kritikoaz ari gara. Ez gara konformatuko bidean aurkitzendugun lehenengo irtenbidearekin, bizitzako misterio amaigabeetarako erantzun berrien bila jarraituko dugu.

Filosofiaren izaera

1. Filosofia egiaren bila

Jakinduriarekiko maitasuna (filo=jakinduria; sofia=maitasuna). Filosofiaren beste motor bat gure ezjakintasunaz ohartzea da.
Filosofoa jakintsuaren eta ezjakinaren artekoa da. Batek badu jada jakinduria eta horrexegatik ez dabil bila;besteak, hain jakinduria gutxi duenez, ez du falta zaionik igartzen. Horregatik dio Platonek oturuntza lanean maitasunak, erosak (amodioak), lotura estua duela filosofiarekin: hutsunea sentitzea eta ez daukaguna bilatzea baita maitasuna. Filosofoa ez daukana eta faltan igartzen duena lortzen saiatzen da erosak bultzatuta: jakinduria berezia lortu nahi izaten du.
Bi errealitate: fisikoa etabeste bat ezin duzula zentzumenen bitartez lortu: “Ideien mundua”.

2. Filosofia zoriontasunaren bila:

Filosofoek jakitea zuten helburu, jakiteko grina hutsagatik jakitea. Baina jakiteko interes hori beste zerbaitera zuzendu zuten berehala: nola izan zoriontsu. Sokrates izan zen filosofiaren muturreko jarrera hura giza gaietara zuzendu zuena, gai kosmikoak (munduko gaiak) alde batera utzita....
tracking img