Laguardia

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 4 (811 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 7 de diciembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
1. Sarrera.
Guardia[1] Arabako udalerria da. Arabako Errioxa eskualdean dago, Gasteiztik 64 bat kilometrora. Izen bereko hiribildua udalerriko erdialdean dago, eremu lauan nabarmentzen den muinobaten gainean.

2. Etimologia
Garai batean, udalerriaren euskal izen moduan Biasteri erabiltzen zen. Areago, forma hori izen ofiziala izatera iritsi zen[2]. Gaur egun, baina, Euskaltzaindiakudalerriaren euskal izena Guardia dela zehaztu du[1], Henrike Knörr euskaltzain eta filologoak hori ikertu ostean[2]. Biasteri, horrela, egun Lantziegoko auzoa den herriaren izena da, aintzina Guardiaren parteizan zena[2].
3. Geografia
Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Ebro ibaiaren ezkerraldean.
3.1 Ingurune naturala eta klima
Hiribildutik gertu Guardiako Biotopo Babestua dago. Bertan,urmael batzuk daude, lau guztira (El Prao de la Paul, Carralogroño, Musco eta Carravalseca), hezegune-multzo garrantzitsua osatzen dutenak. Agi denez, antzinean Ebro ibaiak sortutako laku handi batenlehortzearen ondorioz sortu ziren urmaelok.
3.2 Udalerri mugakideak
Iparraldean: Arabako Bernedo eta Lagran.
Hegoaldean: Arabako Lapuebla Labarka eta Errioxako Logroño.
Ekialdean: Arabako Bilareta Kripan.
Mendebaldean: Arabako Eltziego, Leza, Nabaridas eta Samaniego.
4. Historia
La Hoya deituriko muinoan, Guardiatik 500 bat metrora iparrera, Burdin Aroko aztarnategi bat aurkitu zen1935ean, horrek Guardia herria antzinakoa dela frogatzen du. Adituek diotenez, 4 hektarea zabala den La Hoya antzinako herrian duela 3.400 urtetik bizi izan zen jendea. Gaur egun bisita daiteke, alboaneraiki den museoarekin batera.
2008an Guardiako alde zaharrean K. a. III. eta II. mende bitarteko aztarnak aurkitu zituzten, adituek zeltiberiarrekin erlazionatu zituztenak[3].
X. mendearen hasieranGuardiako muinoan gaztelua eraiki zuen Nafarroako Antso Abarkak, Nafarroako Erresuma Gaztelaren erasoetatik babesteko.
Nafarroako Antso VI.ak forua eman zion hiribilduari 1164. urtean.
Nafarroako...
tracking img