Lewis carroll

Páginas: 6 (1282 palabras) Publicado: 20 de enero de 2011
LEWIS CARROLL

Lewis Carroll Charles Lutwidge Dodgsonen (Daresbury, Cheshire, Ingalaterra, 1832ko urtarrilaren 27 - Guildford, Surrey, Ingalaterra, 1898ko urtarrilaren 14) goitizena da. Dodgson idazle, matematikari eta argazkilari britainiarra izan zen. Dudarik gabe, mundu osoan ezaguna izan bazen Alice's Adventures in Wonderland (Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian) bere idazlanagatikizan zen.


BIOGRAFIA
Dodgsonen arbasoak Ingalaterrako iparraldekoak ziren. Horietako gehienak armadan eta elizan hartu zuten lanbidea. Bere birraitona apezpikua izan zen; bere aitona, armadako kapitaina. Hau gerran hil egin zen bere seme-alabak txikiak zirenean.
Charles Dodgsonen aitak, Charles ere zuena izena, elizako karrera aukeratu zuen. 1827an bere lehengusinarekin ezkondu zen etaherri txiki bateko parrokoa izan zen.
Honen seme Charles Cheshireko Daresbury parrokia txikian jaio zen. Dodgson bikotearen seme-alabetarik hirugarrena izan zen eta mutiletarik lehena. Gero beste zortzi seme-alaba etorri ziren –zazpi neska eta lau mutil, guztira- eta denak bizi ziren helduak izan arte, garai horretan oso arraroa izan zena. Charlesek zazpi urte zituenean bere aita Ipar YorkshirekoCroft-on-Teesko parroko izendatu zuten. Beraz, familia osoa hango erretoretxe handira joan zen eta han bizi ziren 25 urtez.
Charles gazteak bere etxean bertan jaso zuen hezkuntza. Bere haurtzaroko irakurketek adimenez aurreratua zela erakusten dute: zazpi urterekin John Bunyanen The Pilgrim’s Progress liburua irakurri zuen. Minusbalia bat eduki zuen: totela zen, eta honek eragin kaltegarriazekarkien bere gizarte-harremanei. Gorreria ere zuen eskuineko belarrian gaixotasun baten kariaz. Hamabi urterekin eskola pribatu batera bidali zuten Richmondera, non oso pozik egon baitzen, eta 1845ean Rugby Schoolera lekualdatu zuten, non txartoago egon baitzen.
Rugby School utzi zuen 1850ko amaieran eta 1851ko urtarrilean Oxfordeko Unibertsitatera joan zen, non bere aitaren “college”an sartubaitzen, Christ Church-en. Hala ere, bigarren egunean etxera itzuli behar izan zuen, bere amaren heriotza dela eta. Izan ere, meningitis batek ama eraman zuen berrogeita zazpi urte zituenean.
Amaren heriotzak sortu zizkion sentimenduak zirenak zirela, ez zuten aldendu Oxfordera eraman zuen helburutik. Charles oso adimentsua zen eta emaitza bikainak lortu zituen. 1857an matematiketako irakasle postubat lortu zuen Christ Churchen. Hogeita sei urtez jardun zuen horretan. 1861ean diakono ordenatu zuten.
Oxforden epilepsia diagnostikatu zioten, zeina estigma gogorra zen garai horretan. Hala ere, Illinoiseko (Chicago) Unibertsitateko zuzendariak, John R. Hughes, akats bat izan zela aldarrikatu du.

ARGAZKIGINTZA
1856an Lewis Carrollek beste arte bat aurkitu zuen: argazkigintza, hasierabatean, bere osaba Skeffington Lutwidgen eraginez, eta gero Oxfordeko bere lagun batena, Reginald Southeyrena, eta Oscar Gustav Rejlanderena (argazkigintzaren aitzindariarena). Dodgsonek berehala lortu zuen bikaintasuna arte honetan, bere barruko filosofiaren adierazpena bihurtu zuena: jainkotasunaren sinesmena, kontuan harturik jainkotasuna edertasuna zela berarentzat.

Bere ustez, edertasuna zenhobezintasun moral, estetiko edo fisikoa. Argazkigintzaren bidez, Carroll saiatu zen bateratzen askatasunaren eta edertasunaren ereduak Edeneko errugabetasunarekin, non gorputza eta gisa harremanak goza daitezkeen erru sentimendurik gabe. Heldua zenean ideia hori edertasunaren bilaketa bihurtu zen, grazia egoera baten gisa: galdutako errugabetasuna berreskuratzeko bidea. Aurrekoak, antzerkizaletasunarekin batera, arazoak eragin zizkion viktoriar moralarekin, baita bere familiaren jatorri anglikanoekin. Bere biografo nagusiak, Morton Cohenek, esan zuenez, Carrollek uko egin zion bekatu orijinalari buruzko jatorri kalbinistari eta bere lekuan ipini zuen berezko jainkotasunarena.

Bere argazkilari-jarduerari buruzko libururik zehatzenak (Lewis Carroll, Photographer, Roger Taylor...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Lewis Carroll
  • Lewis Carroll
  • Carroll Lewis
  • Lectura Lewis Carroll
  • Biografia lewis carroll
  • Lewis carroll
  • Analisis Del Personaje Alicia
  • lewis carroll

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS