Liderrak

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 10 (2315 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 4 de noviembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
LIDERRAREN PORTAERAREN IKUSPEGIA

[pic]

Taldea: Liderrak

Taldekideak:
Laida Agerretxe-Colina
Odile Guirado Onandia
Hiart Redondo Urueña
Ingrid Romero Carro
Arantxa Ulanga Oreja
Irantzu Uriarte Fernandez

MARKO TEORIKOA

50-60ko hamarkadetan, autore desberdinek liderraren ezaugarrien teoriari mugak aurkitu zizkioten. Lider eraginkorren perfila aurkitu nahian, ikerlariakjokabide ezberdinetan oinarritu ziren. Ikerlan horietan, aipatzekoa da pertsonaren berezko izaera ez zela kontutan hartzen, izan ere, ikerlarientzat analisiak egitea errazagoa baitzen liderraren portaeretan bakarrik oinarrituz. Horretaz gain, subjektuarengan portaera berriak ezarri eta hauen ondorioak taldean behatzen zituzten.

Liderraren portaeraren ikuspegiaren oinarrizko ideia ondoko hauda: liderraren portaeraren ezaugarri unibertsalak zeintzuk diren identifikatzea, hauek edozein testuingururako eta egoerarako zuzendaritza eraginkorra nolakoa den azaltzen dutelarik.

Honen harira, Lewin, Lippitt eta White-ek 1939an ikerketa garrantzitsu eta interesgarri bat burutu zuten: Gazteen klub ezberdinetan, haur talde bakoitza hiru lidergo estiloetatik pasatzen zen eta, ondorioz,lidergo mota honen eraginak zeintzuk ziren aztertu zituzten talde giroarengan. Azken batez, liderraren portaerak taldearen portaeran eragina duten ala ez frogatu nahi izan zen.

Ikerketa honetan erabili ziren lidergo estiloak jarraian modu laburrean azalduko ditugunak dira. Alde batetik, lider demokratikoa aurkitzen da. Lider honek taldearen batasuna mantentzen du eta taldekideen moralaigotzean eragina dauka, taldeko helburuak lortzeko erraztasuna azaltzen duelarik.

Bestetik, lider autokratikoa dago. Kasu honetan, lidergo mota hau eraginkorragoa suertatzen da, baina, aldi berean, taldekideen morala askoz ere txikiagoa da. Gainera, subjektuek liderra dagoenean bakarrik lan egiten dute eta bera ez dagoenean, aldiz, lan gutxiago egiten dute. Horretaz gain, taldekideen artekoagresibitate maila areagotzeko erraztasuna eta asebetetze maila eta ekoizkortasun apalak ere nabarmentzekoak dira.

Azkenik, laissez-faire delakoa aurki dezakegu, non liderraren ezaugarri nagusia lider papera ez betetzearena den.

Gauzak horrela, Liderraren portaeraren inguruko teoriak ikerlan honetako ondorioen eboluziotik sortzen dira: Ohio State Unibertsitateko lidergo eredua,Michigan-eko Unibertsitateko lidergo eredua eta Blake eta Mouton ikerlarien lidergo eredua. Ondorengo orrietan, teoria hauek azaltzen saiatuko gara.

Ohio- State unibertsitateko lidergo eredua

Bigarren mundu gerratea pasa ondoren, lidergoari buruzko ikerketak egiteko denboraldi ona izan zen eta 1800 ezaugarri ezberdin aztertu ziren. Hala ere, bakarrik 150 ezaugarri ontzat hartu ziren.Menpekoek, liderraren portaera aztertzean lehenengo eta behin lau dimentsio desberdindu zuten baina azkenean bi dimentsioetan gelditu zen.
• Kontsiderazio dimentsioa: ze neurritan liderrak, menpekoen sentimenduak kontuan hartzen dituen, laguntasunaren aldetik bere taldekide guztien ongizatea bilatzen baitu, guztien arteko elkartasuna eta hobekuntza helburu izanez. Lider mota hauekmenpekoei laguntzen diete, konfiantza ematen dute… e.a.
• Egitura hastapenaren dimentsioa: helburuak lortzeko, talde interakzioak errazten eta definitzen duen lider mota. Beraz, dimentsio hau askoz ere teknikoagoa da eta zereginak betetzera zuzenduriko portaerak barne hartzen ditu.
Jarraian bi dimentsioen grafikoa ikus daiteke.
|Kontsid|A - B tipoa |A - A tipoa |
|erazioa|| |
| |B - B tipoa |B – A tipoa |
| |Egitura hautespena |

A – B kontsiderazio gailurra izango litzateke baina aldiz egitura apala. Hau da, eginbeharrak ez ditu betetzen nahiz harremanetan hoberena izan.
A-A n kontsiderazio altua dago eta baita egitura ere. Beraz, biak positiboak dira eta hau egoera egokiena izango litzateke....
tracking img