Literatura vasca (euskera)

Páginas: 11 (2649 palabras) Publicado: 16 de febrero de 2011
Euskera

Jon Granado
Iban Martiarena
Andoni Moreno

Aurkibidea:

Literatur mugimenduak: surralismoa 3.orritik 3.orriraino

Literatur mugimenduak: abangoardiak 3.orritik 4.orriraino

Autoreak: Bernardo Atxaga 4.orritik 5.orriraino

Autoreak: Joseba Sarrionandia 5.orritik 7.orriraino

Autoreak: Koldo Izagirre 7.orritik 8.orriraino

Kultura: Jaiak eta ohiturak neguko festak8.orritik 9.orriraino

Kultura: Jaiak eta ohiturak beste festa batzuk 10.orritik 13.orriraino

Kultura: Herri musika 13.orritik 15.orriraino

LITERATUR MUGIMENDUAK

XX. mendean 80-90 hamarkadan ikusiko ditugun literatur mugimenduak surrelaismoa eta abangoardiak izango dira:

Surrealismoa
1924an, André Bretonek (1896-1966) bere Lehen Agiriarekin estetika surrealistaren lehen oinarriteorikoak ezarri zituen, zeinek Lehen Mundu Gerra eta Bigarrenaren hasieraren arteko abangoardien garaia menderatuko zuen.
Surrealismoak, bere irizpidetako bat automatismo psikikoan zeukan, espresio artistiko bitarteko gisa. Lehen garai batean, pintura surrealistaren oinarrizko urratsa izan zen, zeinek abstrakziora hurbildu eta subkontzienteko espresioaren erreferentziatzat irudimenezko elementugutxi batzuk mantentzen baitzituen.
Surrealismoak gizakiaren askapena eta ametsen nahiz inkontzienteko mundu ezezagunaren bidezko jarduera sortzailea aldarrikatzen du.
Freuden psikoanalisiarekin loturik, surrealismoa pentsamenduaren mekanismoak azaltzen saiatzen da idazkera automatikoa erabiliz; hau da, gogoak inolako kontrolik ezarri gabe egiten den idazkera.
Horrela, edozein loturalogikoarekin apurtzen da, kontzientziak aldentuta mantentzen dituen kontzeptuak nahasten dira, eta irudi onirikoak eta metafora ausartak, besteak beste, erabiltzen dira.

Surrealismoaren ideología:

Dadaistak ez bezala, artearen beraren nozioa ezeztatu zutela, surrealistek azken helburu bezala iraultza zuten, eta iraultzaren bidez artearen giza errealizazioa lortuko lukete, gizakien askatasuna bilatzenduena, baita arrazoizko mugak gaindituz ere.

Azken abangoardia artistikoak

XX. mendearen amaieran abangoardia mugimenduak krisiaren kontzeptuari lotuta ageri dira, eta hortik, abangoardia ondoko, transabangoardia edo modernitate ondoko bezalako izenen agerpena. Mugimendu horiek adierazten dute, azken batean, gizarteak bereganatu egin dituela abangoardiak, dagoeneko zeukaten eginkizunhausgarri eta urratzailea galdu dutenak, borrokarako grinarik gabeko eta ohiturengan hurbilagoa den esparruan sartzeko.

Espresionismo abstraktua

Europar artista asko Amerikara iritsi ziren naziengandik ihesi. Orduz geroztik, berrogei eta berrogeita hamarreko hamarkadetan hain zuzen, estilo berri bat garatu zen Estatu Batuetan, espresionismo abstraktu deritzona. Figurazioaren adierazpide guztieiuko eginda, estiloa automatismoaren teknikan oinarritzen zen, eta New Yorkeko eskola izena jaso zuen, bertan egin baitzuten topo mugimenduko artista adierazgarrienek. Argi zegoen, bestalde, etxe-orratzen hiria munduko jarduera artistikoen erdigune berria zela.

Informalismoa

Gerraostean, Europako arte abstraktuak espresionismoaren ildotik jarraitu zuen; bere oinarriak, ordea, ez zirenamerikarren berberak, eta berezko bilakaeraren ondorioz informalismo deritzona eratu zen.

Abangoardia figuratiboak
Espresionismoa eta informalismoa guztiz abstraktuak ziren, baina garai berean, berrogei eta berrogeita hamarreko hamarkadetan, bestelako abangoardia-mugimenduak agertu ziren, berauek figuratiboagoak, ordea.

AUTOREAK

Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga, benetako izenez Jose IrazuGarmendia, (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
"Obabakoak" da bere libururik ezagunena, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Sari Nazionala eman zion 1989an, horrelakorik lortzen lehenengo euskal idazlea bilakatuz.
2007 urtetik euskaltzain osoa da.

Bizitza:

Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • El castellano y el euskera: convivencia, nacionalismo y bilingüismo en el país Vasco.
  • El euskera
  • El Euskera
  • euskera
  • los vascos
  • Números en euskera
  • Donostia (Euskera)
  • idioma euskera

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS