Mensajes subliminales

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 9 (2126 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 29 de enero de 2012
Leer documento completo
Vista previa del texto
1. Zinemaren historiaren sorrera

Mezu subliminalak ulertu ahal izateko, historian zehar 1800-1900 urteetara itzuli behar gara, zinea sortu zen garaira hain zuzen ere. 1800 urtearen inguruan argazkigintza asmatu eta berehala ohartu ziren zientzialariak asmaketa oso baliagarria zela. Horregatik, esperimentuekin hasi ziren.
Lehenengoa, Jules Janssen astronomoa izan zen. Venus Eguzkiareninguruan egiten zuen ibilbidea arteztu nahian, honen argazkiak egin zituen argazki-plaka biril baten bidez. Argazki-plaka honek, segundoko argazki bat ateratzen zuen.
Aldi berean, Eadweard Muybrige argazkilaria, zaldiaren eta gizakiaren mugimenduak aztertzeko argazki-esperimentu egin zuen.
1882an Étienne Jules Marey zientzialaria “argazki-fusila” asmatu zuen hegaztien hego mugimenduak aztertzeko.Katuari sakatuz segundo bakoitzeko 20 irudi lortzen zituen.
Eadweard Muybrigek 1887an gizakiaren mugimenduaz egin zituen argazki-saldoak
Aurrerapen hauekin, ikuskizunetan mugimenduen fantasia agertu zen. Lumiére anaiek 1895ko abenduaren 28an lehenbiziko zine emanaldia aurkeztu zuten. Beraiek eman zituzten filmetariko batzuk ondokoakziren: Langileak Lumiére fabrikatik irteten, Umetxoen aharra eta Trena heltzen.

Langileak Lumiére fabrikatik irteten (1895)
Zinea gizartearen aurrerapen zientifiko eta teknologikoen ondorioz sortu den artea da. Zinearen teknologia argazkigintzaren teknologiaren antzekoa da, baian zinea ez da berehalakoa. Filmak egiten direnean, teknologiak zeregin handia dauka kameran eta muntaketa eta produkzioondoko ekipoetan.
Kamerak funtsezko hiru osagai ditu: kameraren gorputza (zati mekanikoa), pelikula (alderdi kimikoa) eta kameraren objektiboak (elementu optikoak). Zine kamera bi zulo ditu bi pelikula-haril jartzeko. Zinean pelikula beti azaltzen da denbora berean zehar, beti abiadura berarekin mugitzen da, 24 fotograma segundoko. Horri “obturazio abiadura” deitzen zaio. Kameraren zatimekanikoaren beste osagai garrantzitsu bat “diafragma” da. Diafragma tamaina aldakorreko irekiunea da. Argi gutxiago edo gehiago sartzeko balio du. Diafragman zehar sartzen den irudia pelikularen osaera kimikoari esker inpresionatzen da bertan. Objektiboa ezinbesteko osagaia da irudia atzeman ahal izateko.
Zinema kamera baten funtzionamenduaren diagrama

Zinematografia XX.mendeko adierazpenartistiko esanguratsuena da. Gaur egun “zazpigarren artea” deritzo artea eta teknologiaren fusio honi. 1885 ofizialki jaio zen zinematografia “zinematografikoa”-ri esker. Urte horretan, abenduaren 28an Parisen izan ziren lehenengo animazio-argazkien proiekzio publikoak.
Aurkikuntza hau, aurrekoek egindako ikerketa askoren emaitza izan zen. Irudiaren inguruko ikasketa guzti hauek hiru alderdietan bilduziren: mugimendua, erregistroa eta bere erreprodukzioa pantaila batean. Hirugarren alderdia izan zen, hain zuzen ere, erraztasun handiagoarekin ebatzi zena “linterna magikoa” deritzon gailuari esker. Aparatu honekin, irudi finkoak proiektatu eta zenbait baliabide eta trukapeekin, mugimenduaren sentsazioa lortzen zuen.

Urte batzuk geroago Lumiére anaiak “zinematografoa” asmatu zuten eta segundoko16 irudi finkatzea lortu zuten. Honekin inauguratu zen Zinemaren ibilbide geldiezina. Aurrekariak aipatzerako orduan, hauek izan ziren garrantzitsuenak: Horner, Thomas Edison, Eugéne Lauste… haien aurkikuntzei esker Lumiére anaiak zinematografiaren sorreraren aitzindariak bihurtu ziren eta.
Horrela, 1895ean filmatzeko abiadura 16 irudi (fotograma) segundo bakoitzeko zen. Baina soinuberrikuntzarekin, abiadura 24 fotograma segundo bakoitzera igo zen.
Fotograma guztiak egin direnean, pelikularen muntaia egin behar da. Zineman, film baten eszena guztiak biltzea eta jarraipena ematea datza muntaia. Pelikula filmatu ondoren planoak hautatu, ordenatu eta elkartu egin behar dira. Lan guzti hau muntaia-teknikariek egiten dute, horretarako, makina eta teknologia zehatz batzuk behar dituzte....
tracking img