Musika eta irratia

Páginas: 8 (1866 palabras) Publicado: 30 de septiembre de 2010
SARRERA

Gure bizitzako arlo guztietan bezala, teknologiak eragin handia zuen musikan. I. mundu gerraren ondoren, adierazpide berriak agertu ziren, zientzien arloko bilakaerari esker, elektronika hobetu zen, asmakuntzak bata bestearen atzetik zabaldu ziren eta horrek guztiak berehalako ondorioak ekarri zizkion arteari. Irratiaren, diskoaren, zinemaren edo telebistaren bidez sentipenmusikalerako mundu infinitu bat du eskura gizarteak, eta komeni da horiek sakon ezagutzea.

1. MUSIKA ETA IRRATIA

1.1. IRRATI TRANSMISIOAREN OSAGAIAK

Irrati uhinak energia elektromagnetikoko uhinak dira; askotariko luzera eta bibrazio abiadura dute. Batez besteko bibrazioari maiztasuna deritzo.

Luzerari dagokionez, irratiek hiru motatako uhinak igortzen dituzte:

❖ Laburrak(SW) milaka kilometrora hedatzen dira; hori dela eta, nazioarteko emanaldietan erabiltzen dira, nagusiki.

❖ Ertainak (MW) ehunka kilometrora heda daitezke. Hori dela eta, irrati nazional edo eskualde irratietan erabiltzen dira.

❖ Luzeak (LW) 2.000 kilometrora irits daitezke. Irrati nazionaletan erabiltzen dira.

❖ Maiztasun modulazioa (FM) maiztasun askoz erehandiagoak erabiltzen dituen banda bat da, eta estereoan emititzeko aukera ematen du.

Irrati bakoitzak maiztasun banda jakin bat erabiltzen du, eta beste irratiei trabarik egin gabe eta interferentziarik gabe jarduteko aukera ematen dio horrek.

Irrati uhinak irrati hargailuak jasotzen ditu.

1.2. IRRATIA ETA MUSIKA

Irratiak garrantzi handiko bi eginkizun izan ditu,hasiera-hasieratik:

❖ Musika ordura arte aukerarik ez zuten milioika pertsonen eskura jartzea, eta musikaren gizarte eginkizuna aldaraztea, horri esker. Irratia kontzertu areto erraldoi bat da.

❖ Sorkuntzan eragitea, irratirako propio egindako obren bidez.

Lehenengo ezaugarriari dagokionez, gizadiak hotsarekin zuen harremana aldatu egin zen irratia asmatu zenean. Irratiariesker, munduko txoko guztietara zabaldu zen musika.

1946an beste irrati batzuk agertu dira, munduari iraganeko musikak erakutsi dizkiotenak. Herrialde guztietan sortu ziren musika klasikoan espeziali- zaturiko irratiak «Irrati klasikoa» da.

60ko hamarraldian herri musikak merkatuan izandako zabalkundearekin, gazteentzako bereziki antolatutako irratiak sortu ziren; irrati horietan herrimusikan oinarrituriko programazioa dute eta kantu eta talde arrakastatsuenen zerrendak osatzen dituzte.

1.2.1.Irratia, musika sortzailea

Baina irratia ez da izan musika zabaltzeko bitarteko bat soilik; eredu jakin bat ere markatu du, haren babespean sortutako musikaren bidez. Hain zuzen ere, irratiak izugarrizko eragina izan du herri musika hiritarrean; jazzaren historia, edoEspainiako koplarena, besteak beste, oso bestelakoak izango lirateke irratirik izan ez balitz.

Irratirako propio sortutako lehenengo obrak Alemanian egin zituzten.

Horietakoa da, adibidez, ``Organo eta ganbera orkestrarako kontzertua´´, Paul Hindemithena. Haren ondoren, irratirako musika sortu zuten Kurt Weillek, Aaron Coplandek eta Carlo Menottik, besteak beste.Espainian, Alfontso XIIl.ak Union Radio de Madrid sortu zuen 1925ean. Espainiako musika berriaren zabalkunderako funtsezko bitartekoa izan zen:

Union Radioren aretoetan kontzertuak ematen zituzten, bertako orkestrak interpretatuak, eta zuzenean ematen zituzten irratiz. 1932an Union Radiok musika lehiaketa bat antolatu zuen, bi zarzuela eta bi obertura saritzeko. Lehiaketa hartarako sortuada Gustavo Pittalugaren El loro (Loroa) zarzuela ospetsua, Julian Bautistaren Opera grotesko baterako obertura eta Rodolfo Halffterren Obertura kontzertantea.

Gaur egun, irratirako pentsatutako musika obren Iehiaketa asko egiten dira urtean, Europako Irrati Batasuna erakundearen ardurapean.

2. MUSIKA ETA ZINEMA

1894an, Thomas A. Edison eta William Dickson iparramerikarrek...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Musika Eta Haurrak
  • Que son las ETA
  • Musika
  • Musik
  • musik
  • Musik
  • Musik
  • Musik

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS