Nazioarteko merkataritza

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 3 (677 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 9 de diciembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
Nazioarteko merkataritza – harremanak

Merkataritza herrialdeen artean loturan gehien eragiten duen faktore bat da , espezializazioaren gai eta mailaren arabera egituratuz. Gaur egun, herrialdegehienak kanpora begira daude eta kanpotiko dependentzia nabaria dute. Adibidez, produktuak merkatuan sartzeko beharrezko ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko eta produkzio-teknikak lortzeko aukerabera ez galtzeko, kanporako joera ezinbestekoa da edozein herrialderentzat. Dena den kontuan hartu behar da, herrialdeen arteko lotura tinkotuz , merkataritza haratago kapitalen mugikortasunak etatransnazionalizazioak ere berebiziko garrantzia dute gaur egun, eta egoera berri honek ekonomiaren kanporaketa edo nazioarteratzea areagotzen duela, nazioarteko merkataritzak munduko ekonomian duenfuntzioa berkokatzera bultzatuz.

Nazioarteko merkataritza : bilakaera eta esanahia

1) Merkataritza independentziaren igoera

XX. mendean zehar eta batez ere 2.Mundu-Gerraren ostean nazioartekomerkataritzak hedapen bikaina ezagutu du. Hedapen hau ez da berdina izan sasoi honetan guztian zehar. 1960.hamarkadaren amaiera arteko hazkuntza berezia, garai honetako ekonomi hedakuntza orokorrarentestuinguruak, ahalbidetutako aldeanizteko merkataritza-liberalizazioari esker suertatu zen.

Nazioarteko merkataritzaren hedakuntza honek eragin zuzenak izan ditu munduko ekonomian eta batez ere,mendebaldean. Merkataritzaren hedakuntzarekin batera, nazioarteko merkatuak ere hedatu egin dira eta honek produkzio-arloko eskala-ekonomia garrantzitsuak ahalbidetu ditu.

Baina, merkataritzarenhazkuntzak bestelako eraginak ere izan ditu munduko ekonomian. Esate baterako, merkatu esparruak zabaltzean lehiarako baldintzak aldatu egin dira. Prezioak lehiarako aldagai ia bakarra izan zireneko garaiakiraganak dira. Prezioek eta produktibitateak itxuraten duten bikoteak ezezik, beste faktore batzuk ere gero eta importantzia handiagoa dute nazioarteko merkatu-konkurrentziarako; hala nola,...
tracking img