Obesitatea eta jarduera fisikoa

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 17 (4178 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 8 de diciembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
Obesitatea eta jarduera fisikoa

LABURPENA:

Gaur egungo gizartean gero eta pertsona gizen gehiago daude eta hainbeste pertsona egoera honetan egotearen arrazoietako bat jarduera fisikoaren praktika eza da. Jarduera fisikoa praktikatzeak hainbat efektu onuragarriak dakartza arazo hau duten pertsonentzako eta baita pertsona hauek pairatu ditzazketen gaixotasunak ekiditzeko ere. Hala erepertsona hauek jarduera fisiko espezifiko eta kontrolatuak egin behar dituzte denbora luzeko programa determinatu batzuk jarraituz; beraien gizentasunean eta osasunean onerako aldaketak ikusi nahiko badituzte.

Hitz klabeak: obesitatea, jarduera fisikoa, sedentarismoa, efektuak, tratamendua, programa.

1-OBESITATEA ETA JARDUERA FISIKOAREN EGOERA GAUR EGUN.

Urteetan zehar obesitatea arazoestetiko moduan ikusi izan da, era sinplista batean esanda organismoak jandako kaloriak eta gastu energetikoaren esku zegoen kutxa zela uste zen. Gaur egun badakigu obesitatea gaixotasun kroniko bat dela eta bere tratamendua zaila izateaz gain luzea dela5.

Obesitatea 60. urteetan agertutako giza fenomenoa da, garrantzia handiagoa edo botere handiagoa hartu zuelarik 80. urteetan Prentice eta Jebb-eneskeman ikusi daitekeenez:



Obesitatearen lehenengo gorakada elikadura era berrien agerpenarekin lotuta dago (aurreprestatutako janaria ,gantz eta karbohidrato askoko janaria….), hala ere bigarrengo gorakada fenomeno berri baten adikzioarekin bat dator, XXI mendeko benetako gaitza; Sedentarismoa4.

Oso garrantzitsua da sedentarismoari begira,bizitza estilo berrien modifikazioa. Jarduera fisikoaren pertsonalizatutako monitorizazioak sujetua motibatu eta derrigortzeko abantailak ditu, horrela, sujetua bere kabuz konturatu dadin dituen aukeraz eta jarduera fisikoarenganako lehenengo ukatzea sahiesteko4.

Gizakiaren eboluzioari lotuta egon den aspektuetako bat mugimenduaren beharra izan da espeziaren biziraupena helburu izanik. Jarduerafisikoak jarduera beran inplikaturiko organo eta sistemak estimulatzen ditu eta horregatik Paffenberg-en ikerketak bezalako ebidentziek hilkortasun arriskuaren jaitsiera erakusten dute (hilkortasun orokorra) %40 batean biztanleria aktiboetan, hau da, 2000 kilokaloria erretzen dituztenak aste bakoitzean9.
Hala ere, aurreko mendeko bigarren erdialdean ikusitako aldaketak eta batez ere, gero etabizitza sedentarioagoak jarduera fisikoak bultzatutako estimulo fisiologiko eta erantzun osasuntsuak aldatu edo modifikatu egin ditu, era honetan “garapenaren gaixotasuna” izendaturiko arazoei bultzada emanez ( diabetesa, obesitatea etab….)2.

Gaur egungo gazteak eta nagusiak aurreko hamarkadakoekin konparatzean, ikus dezakegu oraingoek praktikatutako jarduera fisikoaren portzentaia asko jeitsi dela;Adibidez, orain dela urte batzuk umeak egun osoa ematen zuten kalean lagunekin jolasten (sozializazioa hobetzearekin batera jarduera fisikoa egiten zuten) baina gaur egun joko-jolas teknologikoek joko fisikoak ordezkatu dituzte(bideojokoak...). Honek jarduera fisiko gutxiago egitea eragin du eta ondorioz gazteen pisuak gora egin du. Gurasoek haien haurrak gehiegi babesten dituzte momentu orokontrolatuak izan nahi dituzte etxebizitzan orduan eta denbora gehiago mantenduz, ondorioz gazteen askatasuna mugatzen da eta nahi duten moduko jarduerak burutzeari uko egin beharko diote.

Munduan obesitatea gero eta pertsona gehiagok pairatzen dute, jarduera fisiko gutxi edo ezer ez baitute egiten. Garatutako herrialdeetan sedentarismoa handitzen doa eguneroko jardueraren automatizazioaren eraginezeta garapen teknologiko eta ibilgailuek jarduera fisikoaren beharra murriztu dute gure eguneroko bizitzan (telebista , ordenagailu, kotxe….)Ondorioz biztanleria orduan eta gutxiago mugitu behar da. Lanera joateko metroa edo autobusa hartzen da, oinez edo bizikletaz joan beharrean. Aurreko hamarkadako biztanleria nekazaritzatik bizi zan gehienbat eta ortutik eta abereetatik elikagaiak lortzeko...
tracking img