Practicum primaria

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 14 (3279 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 15 de junio de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
Sarrera 1. orria

a) Ikastetxearen deskripzioa 2. orria

b) Gelaren deskripzioa 5. orria

c) Irakaskuntza ikaskuntza prozesua 13. orria

d) Material didaktikoa 16. orria

e) Ebaluazioa 17. orria

f) Praktiken balorazio orokorra ............................... 20. orria

g) Eranskina ……………………………………………………………… 21. orria
SARRERA

Nik 2.B klasean burutu ditut praktikak eta esanbeharra dago oso gustura egon naizela. Honi buruz geroago hitz egingo dut eta Ikastolaren sarreratxo bat egingo dizuet.

Santo Tomas Lizeo ikastolan, haur hezkuntzatik batxilergoraino ematen dira klaseak. Ikastola kontzertatua da eta Ikastolen Elkarteko partaidea da.

Lehen Hezkuntzako zikloetan tutore bakarra edukitzen dute lehenengo eta bigarren etapatan, bostgarren eta seigarrenmailan irakasleak arloka doaztelarik. Artero tutorez aldatzen dute ikasleek.

Ikastetxeak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu besteak beste, jangela zerbitzua dago, autobusa ere ikasleen eskura dago eta bere ibilbidea, batez ere, Donostiako auzoetatik da, baina inguruko herrietara ere insten da (Hernani, Lasarte…). Ikasle geheinek erabiltzen dute autobusa ikastolara joateko. Guraso etahaurrentzat orientazio zerbitzuak daude norbaitek zerbait argitu nahiko balu. Umeren batek arazoren bat edukiko balu ere psikologora joateko aukera eskaintzen da. Eskolaz kanpoko aktibitateak ere eskura daude, adibidez kirola, euskal dantza…

Hauek dira ikastetxeak dauzkan baliabideak (instalazioak): frontoi profesionala dago, futbol zelaia, saski baloi zelaia, bolei-bol zelaia, teknologiakogelak, areto nagusia, jinasioak, aldagelak, informatikako gelak, haurtzaindegia, parkea…

a) Ikastetxe bat deskribatu:
-Ikuspegi fisikoa:

Santo Tomas Lizeoa ikastetxea Donostian dago kokatua, Antigua auzoan hain zuzen ere. Inguruan beste bi ikastetxe daude eta hainbat unibertsitate (kimika eta psikologiakoak esaterako) gertu daude.
Inguruneari dagokionez, parke handi batdauka eta Berioko muinoaren gailurrean dago. Berio auzoa egoitzalde bat da, beraz auzo lasai da eta familia ugari bertan bizi dira. Ikastolatik oso gertu ere Berioko futbol zelaiak daude non Lizeoko futbol taldeek jolasten dute.
Administrazioa dela eta, ikastetxe hau kontzertatua da, hau da, erdia publikoa eta beste erdia pribatua. Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza kopuru bat ematen du etabestea batzar batek egindako inbertsioek osatzen duten Lizeoaren administraritza.
Guztira hiru etapa daude ikastetxe honetan: haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza. Zikloak berriz, gehiago dira: haur hezkuntzan bi ziklo daude (0-tik 3 urtera eta 3-tik 6 urtera); lehen hezkuntzan hiru ziklo daude ( 6-tik 8 urtera, 8-tik 10 urtera eta 10-etik 12 urtera) eta bigarren hezkuntzanhiru daude ( lehenengo DBH eta bigarrena, hirugarren DBH eta laugarrena eta batxilergoa, bi urte). Lerroei dagokienez, lau lerro daude haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan eta bost lerro DBH eta batxilergoan. Eredua berriz, ikastetxe guztian D eredua ematen dela esan genezake. Zerbitzuei dagokienez, administraritza eta mantenamendua dituela esan dezakegu eta baita jantokia eta garraioa ere.Baliabideak ere asko dira, esaterako: frontoia, ordenagailu gela, plaka solarrak, liburutegia, futbol eta saskibaloi zelaiak, aretoa (jaialdiak antolatzen dira bertan), jinasioa, parkea, aparkalekua...
-Ikuspegi pertsonala:
Ikastetxe honetako ikasle kopurua oso handia da. Guztira 1.772 ikasle daude eta irakasleak berriz, 120 inguru. Hizkuntz profilari dagokionez, esan dezakegu irakaslegehienak elebidunak direla eta badira batzuk eleanizdunak direna, batik-bat atzerriko hizkuntza irakasten dutenak: frantsesa, alemana eta ingelesa ematen dira atzerriko hizkuntza bezala. Haur Hezkuntzan, atzerriko hizkuntzako bi irakasle daude hain zuzen, Lehen Hezkuntzan bestalde, bost dira eta Bigarren Hezkuntzan 29 irakasle dira hizkuntza mintegian. Espezializazioan, atzerriko hizkuntza irakasten...
tracking img