Psicologia de la educación: sarrera eta oinarriak

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 15 (3518 palabras )
  • Descarga(s) : 4
  • Publicado : 9 de abril de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
Hezkuntzaren Psikologia_________________________2009/10______________________________Gasteizeko Irakasleen Eskola

1. Atal. Hezkuntzaren Psikologiaren sarrera eta oinarriak. 1. Sarrera. Fenomeno hezigarriaren analisia 2. Hezkuntzaren Psikologia eta gertaera hezigarria ikuspuntu historiko abiapuntutzat harturik 2.1. Aurrekari psikoebolutiboak ikuspuntu filosofiko-pedagogikotik 2.2. Hezkuntzarenberrikuntza eta hastapenak psikohezigarriak 2.2.1. Amerikako hastapenak psikohezigarriak 2.2.2. Hezkuntza berrikuntzaren mugimendua eta Europako hastapen psikohezigarriak 3. Hezkuntzaren Psikologiaren izaera eta errealitate sozioakademikoa 3.1. Disziplina psikologikoak eta hezkuntza psikologiaren profesionalizazioa 3.2. Hezkuntza psikologiaren konstituzioa eta garapena 3.3. Hezkuntza psikologiarenidentiatearen inguruko koordenadak 3.4. Hezkuntza psikologiaren identitatea 3.5. Psikodidaktika eremuaren mapa

Hezkuntzaren Psikologia_________________________2009/10______________________________Gasteizeko Irakasleen Eskola

1. Sarrera. Fenomeno hezigarriaren analisia 1.1. Hezkuntzaren ezaugarriak Hezkuntzak gizasemea hobetzen duen prosezuarekin zerikusia du. Prosezu hau gaitasunei etatestuinguruari esker gertatzen da. Hau dela eta, kontzeptu honek zenbait ideia azpimarratzen ditu, esate baterako, transformazioa, bilakaera eta garapena. Hala ere, nahiko problematikoa da defizinio honen azpian balore sistema zehatz bat dagoelako eta baloreek baldintzatzen baitute hobekuntzaren esananhia. Psikologiatik zera esan ahal dugu gertaera hezigarriari buruz: 1. Kultura garatzeko etaantzemateko gizasemeak dituen gaitasun espezifikoei esker gertatzen da eta madurazioaren zehar adierazten da. 2. Kulturazioa aprendizaiaren bidez eratzen da. 3. Prosezu hau gertatzen den testuinguru soziokulturalari esker gertatzen da. 4. Hezitua gaztea den neurrian bere eraginkortasuna hobea da baino ikasteko aukera ez da inoiz galtzen. Beraz, gertaera hezigarria baino lehenago eta oinarrizkoagoa denbeste elementu bat ageria da: baloreak. Izan ere, gizarte eta gizasemearen kontzepzioari buruzko beste adierazle bat da hezkuntza, azken finean. Hala ere, errealitate soziokulturala ez da gizasemaren norbanakotasunaren aurka jarri behar. Alderantziz, gizarte eta norbanakoa errealitate dialektikoak eraikitzen dira etengabeko elkarrizketa eraginkorrean. Era zehatzago, hezkuntzak azpimarratzen dugizasemea osatzen duten maila ezberdinen arteko harreman dialektiko hau (natura eta kultura; emozioa eta arrazioa) eta baita gizasemea eta gizartearen artekoa ere nahiz eta egoera zehatzagatik bata bestearen menpe jarri behar izan. Dena delakoa, hezkuntzaren edozein kontzepzioaren atzean dagoen balore mundurako hurbilpen hau egiteaz gain beharrezkotzat jotzen dugu zientifikoki ere oinarritzea.Oinarritze honen justifikazioa anitza da eta besteak beste ondorengoak aipatu ahal ditugu: 1. Giza teknologia psikologikoa eta hezigarria garateko eta ondorioz norberaren garapen osoa eta zoriontsu izaten ahalbideratzen da. 2. Aprendizai konplexuak exijitzen dituzten baldintza didaktiko eta pedagokikoak antzeman ahal izateko. 3. Gizarte honek etengabeko abiadura handiko aldaketak jasotzen baitu. 4.Derrigorrezko hezkuntzaren ezarpenagatik. 5. Ikusentzuneko kulturan murgilduak gara eta honek etengabeko berritze lana ezijitzen gaituelako. Azken finean, hurbilpen zientifiko honen helburua teknologia hezigarria ekoiztea da. Teknologia honek gertaera hezigarria ulertzeko arau, legea, metodo eta

Hezkuntzaren Psikologia_________________________2009/10______________________________GasteizekoIrakasleen Eskola

prozedura batzuk osaturik egongo da. Zentzu honetan, hezkuntzari dagokionez zientziaren ardatza psikologian datzan. AKTIBITATEA Beteitzazu hutsuneak ondorengo hiztak erabiliz: Gizasemea – gaitasun – testuinguru – balore sistema – teknologia hezigarria

2. Hezkuntzaren psikologia eta gertaera hezigarria ikuspuntu historikoa abiapuntutzat harturik 2.1. Aurrekari psikoebolutiboak...
tracking img