Rrrr

Páginas: 15 (3690 palabras) Publicado: 25 de octubre de 2010
GENERAL
Arabiarrekin erlazionatu ohi bada ere, Islama ez dago arraza, hizkuntza edo nazionalitate bati lotua. Haren ohitura, legea eta bideari jarraitzen dion edonor da musulmana, arabiar, amerikar edo europar izanda ere. Islamean (Jainkoaren, Alaren, azpian) bizitzeko erabakia hartzen duena da musulmana, eta haren legeei, ez espiritualki soilik, bizitzako atal guztietan jarraitzen diena.Erlijioaz gain, bizitzeko era bat edo bizitza ulertzeko era bat da Islama.
Erlijioa bizitza pribatutik publikora ateratze horrek harridura sortu ohi du askotan Islama kanpotik ikusten dutenen artean, eta haren ohiturak arrotz egiten zaizkie. Kasu gehienetan, ordea, ez dira gurean ezagunagoak diren kristau ohituretatik horrenbeste urruntzen. Izan ere, Judaismoarekin batera, jatorri bera dute Islamak etaKristautasunak, eta ez dira uste bezain ezberdinak.
Bost betebehar ditu Jainkoaren aginduari jarraitu nahi dion musulman orok. Jainko bakarra dagoela sinetsi -kristauek bezalaxe- Mahoma haren profeta izanik. Egunean bost aldiz egin behar dute otoitz, eta, lanean ere, etenaldiak egin ohi dituzte askok errezoan aritzeko. Kristau askorengan ohitura horiek ahaztuz eta esparru pribatura mugatuz joanbadira ere, bost aldiz otoitz egiteko ohitura hori oraindik betetzen duenik badago, apaiz edo mojak esaterako. Eta garai batean lanaldia ere eteten zen errezatzeko, hamabietako Angeluserako adibidez. Musulmanen kasuan, dena den, publikoagoa da errezoa, baita fisikoa ere, kopetak lurra ukitu behar baitu. Horrez gain, astean egun bat eskaintzen diote kulto ofizialari, denak meskitan biltzeari:ostiraletan, kristauak igandean elizan biltzen diren bezalaxe.
Musulmanen hirugarren betebeharra Ramadana da. Islamdarren ohituren artean ezagunenetakoa. Agian, kanpokoen artean harridura gehien sortzen duena da. Urteko hilabete jakin batean, egunsentitik ilunabarrera erabateko baraualdiari eutsi behar diote. Hausnarketa eta otoitz garaia da, eta horrek badu parekotasunik kristauek, garai batean batezere, bizi ohi zuten Garizumarekin edota gogo-jardunei ematen zieten hilabetearekin.
Lege islamikoaren laugarren mandatuan, bi erlijioen artean antzik badago, baina baita aldea ere. Izan ere, karitatea bi erlijioetako kontzeptua bada ere, Islamak obligazio du. Batzuek limosna bailitzan hartu ohi dute, baina ez da hala, ez baita borondatezkoa, derrigorrezko zerga baizik. Hala dio behintzatIslamak, beti bete ez arren. Horren arabera, norberak pilatzen duen aberastasunaren %2 eman behar du, premia dutenen artean banatzeko. Bosgarren betebeharrak -Mekara egin behar den peregrinazioak- Kristautasunean pare-parekorik ez badu ere, badira antzeko espresioak.
Uste baino malguagoa
Askotan hala badirudi ere, musulmanek ez dituzte betebehar horiek zorroztasunez betetzen beti, gainerako erlijioetanbezalaxe, debozio kontua baita hori, erlijioa indarrez inposatzen ez den kasuetan behintzat. Gainera, Islama ez da kanpotik ikusten den bezain zorrotza. Esaterako, eguneko bost otoitzak une berean pila daitezke, egunean zehar otoitz egiteko aukerarik ez badago; edota Ramadaneko baraualdia eten daiteke, gaixorik egonez gero, edota emakumeek hilerokoa dutenean nahiz haurdun daudenean. Bidaia bategiterakoan ere albora daiteke, eta, ondoren, berriro ekin. Haurdun dauden emakumeen kasuan, gainera, otoitz fisikoa ez da betebeharra.
Musulmanen eta kristauen arteko alde nagusia kultuaren eta sinesmenen publikotasuna izan daiteke; hau da, bizitza pertsonalaz gain, bizitza publikora ere eramaten du musulmanak bere erlijioa. Hor sartzen da, halaber, politika. Zenbaitentzat musulman izatea estatualege islamikoaren, Koranaren, bidez erregulatzea da, Islamaren barruan estatuaren kontzeptuak lekurik ez badu ere. Gainera, ez da Islamaren nahia bakarrik. Kristautasunaren kasuan ere izan da halakorik, Espainian frankismo garaia, kasu.
Islamaren barruan hainbat joera daude, Koranaren interpretazio hertsiagoa egiten dutenak batzuk, eta liberalagoak beste batzuk. Kristautasunean ere fenomeno...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • rrrr
  • rrrr
  • Rrrr
  • rrrr
  • rrrr
  • rrrr
  • Rrrr
  • rrrr

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS