Socio

Páginas: 17 (4096 palabras) Publicado: 22 de enero de 2012
1. GAIA: SOZIOLOGIA ETA HEZKUNTZA

Soziologia zientzia gisa
Soziologia, gizarte zientzia bat da (gizakiaren talde-bizitzari buruzko gertaerez arduratzen diren zientziak), zientzia teoriko eta enpirikoaz aparte. Metodo hipotetiko-deduktiboa erabiltzen du, hau da, aurretiko ezagutza zientifikoan oinarrituta dauden hipotesi batzuk erabiltzen dira, gertaera batzuk esplikatzeko. Horrez gain,soziologiaren barruan hainbat adar desberdin daudela esan beharra dago, haietariko bat, hezkuntzaren soziologia.

Soziologiaren tradizio teoriko nagusiak
Funtzionalismoaren ustez, gizartea taldean bizitzeko modu bat ahalbidetzen duen elementu multzoa da. Gainera, gizarteak orden sozial bat duela eta gatazka sozialak baztertzen direla dio.
Gatazkakortasuna, positibismoaren kontrakoa da eta aurkakointeresak dituzten klase sozialak, etniak edota generoetan zatitutako gizartea planteatzen du. Hau aztertzeko, funtsezkoa da une historiko batean ekoizpen bitartekoen jabetza zein den ezagutzea.
Ulermenezko ikuspegiak aktore sozialek bultzatzen dituzten arrazoiak eta helburuak ulertu behar direla defendatzen du, asmo baten arabera jarduten dute eta. Horrela, norbanakoak mendetasun sozialaonartzeko dauzkan mekanismoak ulertu behar dira, ez da nahikoa kanpotiko informazio estatistikoa.

Hezkuntzaren soziologiako teoria nagusiak
Hezkuntzaren sozializazio prozesu bezala hartzen dute askok. Hauek dira filosofo nagusiak:
Emile Durkheimen ustez, gizarte bakoitzak, bere garapen unea kontuan hartuta, hezkuntza sistema bat eratzen du eta norbanakoei indarrez ezartzen die, horren kontra ezegiteko. Hau da, estatuek esku hartu behar dute gizartea kohesionatzen duten ideia komunen sozializazioa bermatzeko. Estatu modernoaren ideiak, demokrazia adibidez, ikasleei, eskolan komunitateko kide bihurtuko direnak, transmititu behar zaie.
Karl Marxek zioen, eskolek ekoizpenaren harreman sozial nagusien arabera antolatzen direla, klase sozial hegemonikoaren interesetara egokituz. Erabatekoeskolatzeak ez du aukera sozialen berdintasuna ekarriko, ekoizpenaren harreman sozialak desberdinak izaten jarraitzen badute, bakarrik desberdintasunak onartzeko eta ezkutatzeko balio du.
Max Weberren ustetan, menderakuntza talde jakin batean obedientzia aurkitzeko probabilitatea dago. Horrelako aginte harremanetan, ezinbestekoa da obeditzeko borondate gutxieneko bat egotea eta menderakuntza harremanakzentzua izatea menderatuentzat. Eskola, familia eta eliza bezalako menderakuntza elkarteek, bizitzaren kohesio psikosoziala kontrolatzeko oso eraginkorrak dira: munduaren ikuspegi ideologikoa birsortzen dutelako, motibazioak nortasunean garatzen dituztelako eta botere sistemaren moral egokia transmititzen dutelako.

Hezkuntzaren soziologiako teoria nagusi berriak
Funtzionalismoaren ustez,eskolaren oinarri nagusia sistema irauten laguntzea da, ikasleei balioak eta jokabideak transmitituz. Talcott Parsonsek proposatua, eskolak lau funtzio betetzen ditu: ikaslea bere lekua irabazi behar duen giroan jarri, oinarrizko balioak transmititu, errendimenduaren arabera ikasleak kokatu eta biztanleria gaitu lan merkatuan sartzean.
Gramsciren Neomarxismoa ez da marxismo klasikotik asko urruntzen,baina uste du gainegitura ideologikoa gero eta garrantzitsuagoa dela industri gizartean. Burgesek kulturaren hegemonia dute eta hezkuntza instituzioak ideologizatzeko agenterik ahaltsuenak direnez, instituzio horietan borroka egin behar da langile klasearen intelektualaren laguntzaz, horrela hegemonia burgesaren aurkako bloke bat osatuz.
1960 hamarkadako neomarxistek (Baudelot, Althusser…)derrigorrezko eskola ez da klasismoaren gainbehera, baizik eta belaunaldi berrien artean ekoizpen baldintzak birsortzeko sistema. Beste batzuk (Willis, Apple…) erresistentziaren teoria garatu zuten.
R. Collinsen neowebertarismoak, titulu akademikoek ohorea, bizimodua eta izena ematen diola tituludunari dio. Hala ere, neutrala ez dela esaten du, eduki unibertsalak ematean, menderatzaileen berezko...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • socio
  • Socio
  • Socio
  • socio
  • Socios
  • Socio
  • Socios
  • socio

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS