Truman Y Jdanov

Páginas: 7 (1571 palabras) Publicado: 6 de junio de 2012
TRUMAN DOKTRINA ETA JDANOV TXOSTENA
Iruzkin honetan bi testu kontrajarriren aurrean gaude, Truman doktrina, AEBen interesen defendatzailea dena eta Jdanov txostena, SESBren defendatzaile izango dena. Testu politiko baten aurrean gaude zeren bakoitzak bere politikak aurkeztu nahi ditu , hoberenak direla adieraziz. Jasotzailearen aldetik, testu publiko baten aurrean gaude bere momentuan munduarierakutsi izan zitzaiolako beraz, hartzailearen aldetik testu publiko bat da. Bi testu hauek gertaera garaian idatzita daude ondorioz lehenengo mailako testuak dira.
Bi egile nagusi desberdindu ditzazkegu. Alde batetik , AEBen presidentea aurkitu dezakegu Harry Truman eta beste aldetik, Stalinen laguntzailea Andrei Jdanov.
Harry Truman, Estatu Batuetan jaio egin zen 1884an eta 1972an hil eginzen. 1945 eta 1953 bitartean AEBen presidente izan zen. Lehengo mundu gerran aritu zen gerlari bezala eta gero ,senatari demokrata bat bihurtu egin zen. Roosevelten presidente ordea izan zen eta 1945ean AEBen presidente izatera heldu egin zen. 1948ko hauteskundeak irabazi egin zituen modu harrigarrian ,inork ez zuelako espero irabaziko zuenik. Bere gobernuak kritikak jaso zituen zeren esatenzuten komunismoaren aurkako jarrera leun bat zuela. Herrialde kanpoko ekintzetan oso eragin handia izan zuen eta garai honetan ematen dira, Nazio Batuak , Marshall Plana, Truman doktrina, Koreako gerra edo Gerra Hotzaren hasiera.
Andrei Jdanov, 1896an jaio zen eta 1948an hil zen jaio zen leku berean ( Mariupol). Errealismo sozialistaren defendatzaile bat izan zen. 1915ean partido boltxebikeansartu zen eta 1934ean Stalinen laguntzailea bihurtu zen. Leningradoko resistentziaren buruzagia izan zen eta 1947ean Kominform sortu zuen. Kominform horretan, bederatzi partidu komunista eta bederatzi partidu europar parte hartu zuten.
Bi testu hauek, 1947an sortuak dira eta bere helburu nagusia potentzia bakoitzaren interesak defendatzea da.
Baina bi doktrina hauetara heldu ahal izatekotestuinguru historikoari begirada bat eman behar diogu.
Bigarren mundu gerra amaituta, Europa erabat suntsituta geratu zen eta ondorioz, izaera berri bat hartzen joan zen. Europa barnean bi superpotentzia aurkitu ditzakegu , alde batetik , AEB eta beste aldetik ,Sobietar Batasuna. Europa bi superpotentzia hauen menpe agertu zen urte askotariko. AEBak ez zuten bigarren mundu gerra jasan eta nagusitasunekonomikoa eta militarra izan zuten , Sobietar Batasunean alderantziz ez zen gauza berdina gertatzen zeren Sobietarrek mundu gerra jasan zuten , hala ere, militarki indartuak atera egin ziren.
Momentu honetan, bi superpotentziak eta Erresuma Batua beraien artean aliantza bat sortzea akordatu zuten , Europari estabilitatea emateko asmoz. Aliantza horrek , Aliantza Handiaren izena hartu egin zuen.Aliantza hau, 1941etik 1942ra eratu egin zen eta zenbait gertakari daude aliantza hau oinarritzen dutenak , adibidez, Atlantikoko gutuna edo Nazio Batuen adierazpena. 1945ean, Yaltako konferentzia garatu zen non uste zen bi superpotentzien arteko arazoak aldera batera utziko zirela eta bakea ezarriko zela mundu mailan. Konferentzia honetan potentzia bakoitzak bere aldera jo zuen , hau da,bakoitzak bere interesak defendatu zituen. Hemen eztabaidatu ziren Europaren zenbait aspektu , adibidez , Poloniako auzia edo Alemaniaren egoera non Alemania zatitan banatuta geratu egin zen. Yaltako konferentziaren helburu nagusia , Europaren egonkortasuna eta antolaketa bermatzea zen eta hori aurrera eramateko , Europa Askatuaren Adierazpena garatu zen baina ez zen inoiz aurrera atera ,gainerakontuan hartu behar da superpotentzia bakoitzak demokrazia eta askatasuna ulertzeko kontzeptu desberdinak zituztela. Ondorioz, esan dezakegu Yaltako konferentzia porrot bat izan zela.
Konferentzian hartutako beste erabaki garrantzitsu bat , Nazio Batuen Erakundearen sorrera izango zen.
Baina, 1946tik aurrera egoera aldatu egin zen. Aliatuen arteko arazoak gora egin zuten nabarmen eta esan dezakegu...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Analisis de la doctrina truman e informe jdanov
  • Truman y jdanov
  • La Doctrina Truman Y El Informe De Jdanov
  • truman
  • Truman
  • truman
  • Truman
  • Truman

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS