Unidad didactica

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 7 (1737 palabras )
  • Descarga(s) : 7
  • Publicado : 2 de junio de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
• AURKEZPENA

Nik egindako unitate didaktikoaren gaia “ klima” da eta lehen hezkuntzako hirugarren zikloko bigarren mailari zuzendua dago. Bi astetarako planifikazioa prestatu dut. Asteko bost egunetan landuko dudan unitate didaktikoa da: Diziplinartekotasunari ekingo diot, hau da, proiektuaren inguruan, irakasgai, arlo edo esperientzia eremu desberdinetako edukiak lantzen dira nire unitatedidaktikoan.
Klima gaia aukeratu dut umeen eguneroko bizitzan eragina duen faktore garrantzitsu bat delako, aldaketa klimatikoari buruz ere gizartean eta komunikabideetan hitz egiten delako oso maiz eta horretarako klima zer den jakitea ezinbestekoa dela uste dudalako. Ume hauek kontsumorako duten joera kontuan harturik, interesgarria iruditzen zait hauek arazo honen inguruan kontzientziatzea.
Lanhau egiteko orduan aurkitu ditudan arazoen artean, ondorengoak nabarmenduko nituzke: lehenik eta behin, egiteko izan dudan denbora eskasa; nire ustez, denbora gehiago eskatzen du kontuan hartuta beste irakasgaietarako ere lanak egin behar izan direla. Bigarrenez eta azkenik, helburu eta edukien arteko loturak zehaztea; hau izan da lana garatzean aurkitu dudan zailtasunik handiena.
Ondoriobezala, aipatuko nuke lan hau egiterako orduan zailtasun batzuk izan ditudan arren, kontziente naizela nire etorkizunerako oso baliagarria izango dela. Hau da, beste irakasgaietan ere programazio didaktikoak egin behar dira eta honetan ikasitakoa aplikagarria da guztietarako eta gerorako.

• PLANIFIKAZIOA

1.SARRERA

1.1 UNITATE DIDAKTIKOAREN IDENTIFIKAZIO- DATUAK:
 GAIA: KLIMA
 GARAPEN EPEA:ASTE OSO BAT
 HAURREN ADINA: 11-12 URTE
 ZIKLOA: 3.ZIKLOKO 2.MAILA
 HIZKUNTZA EREDUA: D EREDUA
 UNITATEAREN ZIKLO BARRUKO KOKAPENA: UNITATE DIDAKTIKOA ONDORENGO LAN GUNEAN LANDUKO DUT: NATUR ZIENTZIAK EDO INGURUNEA.

1.2 GAIA EDO INTERESGUNEA AUKERATZEKO ARRAZOIAK
Klima gai hau eskola pribatu batetan lantzeko prestatu dut Mungiako Larramendi Ikastolan. Ikastola hau ingurune berdebatean kokatzen da eta hauek dira gaia aukeratzearen arrazoiak:

- Umeen eguneroko bizitzan presente dagoen gaia da klima, eta baita klimaren aldaketa –gure gizartean gero eta presentzia handiagoa duen gaia-. Horregatik, beharrezkoa da umeak konturatzea klimaren garrantziaz.

- Ikasleak gero eta harreman estuagoa dutelako gaiarekin. Eskoletan lantzeko oso aprobetxagarri den gaia da nire ustez.- Azpi-gai asko lantzeko aukera ematen duen gaia delako.

- Ikasleak kontziente izan behar direlako ingurunea zaindu behar dugula, hori ez egitea kaltegarria izan daitekeelako guztiontzat.

2.DISEINUA

2.1 UNITATEAREN HELBURUAK ETA EDUKIAK

INGURUNE ARLOA

HELBURU OROKORRAK
1. Klima kontzeptua eta horrekin erlazionatzen diren beste kontzeptu batzuk ulertu eta ongi erabili.

2. Gureerkidego autonomoan aurki ditzakegun klimak ezagutu, interpretatu eta identifikatu.

HELBURU DIDAKTIKOAK edo ZEHATZAK
1.1 Klima kontzeptua eta horrekin erlazionatzen diren beste kontzeptu batzuk, norberaren hitzez azaldu.

1.2 Edozein momentutan klimari edo eguraldiari buruz hitz egin behar denean, hitzak zuzentasunez erabili.

2.1 EAEko klima motak aipatu.
2.2 EAEn ditugun klima motenkokapenak aipatu.
2.3 EAEn aurki ditzakegun klimak identifikatu, aztertu eta interpretatu klimogramen bidez.

EDUKIAK

KONTZEPTUZKOAK

1.1.1 Prezipitazioak
1.1.2 Tenperatura
1.1.3 Presioa
1.1.4 Haizea
2.1.1 EAEko klima motak
2.3.1 Klimogramak

PROZEDURAZKOAK

1.1.1 eta 1.2.1 klimarekin erlazionaturik dauden kontzeptuak norberaren hitzez azaltzeko eta ezberdintzeko gai izatea.2.1.1 EAEko klima motak adieraztea.
2.2.1 EAEko klima moten kokapena aipatzen jakitea.
2.3.1 Klimogramak interpretatu eta egin.

JARRERAZKOAK

1.1.1, 1.2.1, 2.1.1 eta 2.3.1 EAEko klimari buruzko datuekiko jakinmina
2.3.2 Klimogramekiko interesa
2.3.3 Ariketak egitean kontzentrazioa

2.2 METODOLOGIA

 UNITATE DIDAKTIKOAREN PRINTZIPIOAK

• Afektibotasuna: giro seguru eta...
tracking img