Utopia soziala

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 2 (275 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 8 de mayo de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
UTOPIA SOZIALA
Utopia zer da?
Zer da utopia? Hiztegian bilatzen badugu, utopia ezin gauza daitekeen edozein ideia edo planteamendu moduan agertuko zaigu. Hala ere historikoki utopia hitzak,perfektua zen ideala besterik ez zuen deskribatzen.
Pentsatu egiten badugu, utopia bat benetan ezinezkoa al da lortzeko? Norbaitek esango dit, lortzeko posiblea balitz ez litzatekela jada utopia batizango, baina gure helburua guk kokatzen dugu. Hau da, zaila den zerbaiten bila banabil, agian ez dut lortuko nire helburua betetzea, oso zaila baita, eta honek, lortzeko ezintasunak, zapuztuko du niregogoa. Ordea, nire helburua ezinezkoan kokatzen badut, agian bidetik lortuko dut zailtasun asko gainditzea, beste era batera gainditzeko ezinezkoak zirenak, eta bestalde, nire helburua den ezinezkohori gauzatzen ez badut, badakit ezinezkoa zela, beraz ez zait gogoa zapuztuko, are gehiago, gogoa bizituko zait, utopiaranzko bidean hainbat helburu txiki eskuratu ditudalako.
Egun, ez dago honenplanteamendurik eguneroko bizitzan, ezinezkoa dena ezinezkotzat hartu eta alde batera uzten dugu, zertarako saiatu baldin badakizu lortuko ez duzula? Argi dago, edo behintzat horrela pentsatzen dutjendeak, oraina begiratuta, ez dagoela globalizazioarekin bukatzeko modu posiblerik, zapaltzaile eta zapaldu arteko erlazio hori hautsiezina da momentu honetan. Beraz, zertarako borrokatu? Sartrekaipatutako benetako existentzia desagertu egiten da, eta korronteak eramaten gaitu arrainak bagina bezala.
Ezin dugu espero mundu berri bat eskuetara iritsiko zaigun eguna, ez baita inoiz etorriko,egia da ez dugula bat-batean dena zoragarri bihurtuko, eta zuzentasuna gure gizartean ezarriko, baina mundu hobe bat eraikitzeko ibili behar dugun bidean, hainbat gauza lor ditzakegu. Gure utopiazenbat eta urrunago kokatu, nahi dugun gizartea zenbat eta idealagoa izan, orduan eta pausu gehiago emango ditugu, gehiago hurbilduko gara, hain preziatua den helburura, inoiz lortzen ez badugu ere.
tracking img