110 Streeteko Geltokia

Páginas: 7 (1737 palabras) Publicado: 16 de abril de 2012
[pic]



[pic]
























AURKIBIDEA


EGILEAREN BIOGRAFIA ETA BIBLIOGRAFIA_________________________ 1


PERTSONAIEN DESKRIBAPENA_____________________________________2-3


LIBURUAREN LABURPENA_________________________________________ 4-5


IRITZIA____________________________________________________________6-7BIBLIOGRAFIA______________________________________________________8


























EGILEAREN BIOGRAFIA ETA BIBLIOGRAFIA

Iñaki Zabaleta Urkiola Leitzako Txatxunea etxean (azken karlistada arte udaletxea izan zena) jaio zen 1952ko Otsailean. Aita, Patxi, Joseaundirena, eta ama, Paulina, Benta baserrikoa.Informazio zientzietan doktorea da, eta New York-eko City University-n egin zituentesi doktorala eta Telebistako-Irratiko zuzendaritzan master´s ikasketak, Big apple edo Sagar handi deitutako hiri deigarri horretan hiru urtez bizi ondoren 1982-85 urteetan. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Informazio Zientzietako Euskal adarrean ikus-entzuteko komunikabideen gaiak irakatsiz. Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du: Munduan: Pazy Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistakoasteburuetako albisteen zuzendaria… Euskal komunikabide eta gizarte-erakunde askoren sorreran bultzatzaile edo jarduera ezberdinetan partaide izan da, hala nola, AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Egin, ETB, Euskaldunon Egunkaria, Kontseilua, EIRE…

BIBLIOGRAFIA

• NARRAZIOA


110. Street-eko geltokia (1986)
   


Carolyn Meyer Dantzaria (1986)
   

• POESIABertsoaren ezpata (1979)
 


Eskuaren fereka (1982)
   

• SAIAKERA


Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005)
   

1
PERTSONAIEN DESKRIBAPENA

JOSEBA: Negu hura hirugarrena zuen New York-en. Hogeita lau urterekin etorri zen, ihesi. Ezkurran jaioa, Iruñera joan zen ikastera, baina bertan manifestaldi eta istiluetan sarturik zegoela, polizia bere atzean zegoelajakin zuenean ihesari eman zion. Paperik gabe zegoen Estatu Batuetan eta orain urte batera sukaldari bezala lan egiten zuen kafetegi batean eta New Harlem hoteleko 417. gelan bizi zen. Ile luze eta iluna, gabardina handia, ingelez estiloko kapela eta lepokoa eramaten zuen beti New York-eko neguak oso hotzak zirelako.

ANGIE: Urte pare bat lehenago komunikabideetan graduatu zen unibertsitatean,orain publizitate konpainia batean lan egiten zuen, kazetari moduan. Manhattan-en bertan jaio eta hazi zen eta oraindik bertan bizi zen, baina gurasoen etxetik kanpo, apartamentu batean beste neska batekin, Margaret. Ile beltza zuen, atzera orraztua eta zerbait harrotua. Azala kafea eta gari errearen arteko kolorekoa eta begi berde handiak zituen.

GREGORY: Agure mehe, zaintsua eta larruazalbeltzekoa zen. Bigarren gerra mundialeko beteranoa, egun gehienak hotel ondoko taberna batean zegoen gerra garaiko istorioak kontatzen. Josebaren hotel berdineanbizi da, ondoko logelan. Ia egunero Josebaren logelara joaten zen bere logelan ahalik eta gutxien egoteko asmoz, bakardadea sentitzen zuelako eta lo egitea zaila egiten zitzaiolako.

MARGARET: Angie-rekin bizi den neska da. Bere lana, egunosoa ordenagailu baten aurrean egotea da, zenbakiak eta zenbakiak ikusten.

CATHERINE: Josebak lan egiten zuen kafetegiko jabea zen. Berrogeita gehiago urteko emakumea zen, nahiz eta oso apainduta joan beti, krema eta kolorez zituen begi ondoko zimurrak estaltzeko. Beti janzten zen arropa garestiekin eta Joseba asko probokatzen zuen berarekin sexua izateko asmoz, nahiz eta honek beti ezetza...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • 110.Streeteko Geltokia
  • 100 Streeteko geltokia
  • 110 Street eko geltokia
  • 110. Street-Eko Geltokia
  • 110 Street-ko geltokia
  • 110 Street eko geltokia
  • 110. estriteko geltokia
  • coloranteE 110

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS