1492: La Conquista Del Paraiso- Pelicula Y Rigor Historico

Páginas: 17 (4115 palabras) Publicado: 9 de junio de 2012
1492: La Conquista del Paraíso
Oharra: Alvaro, ezin izan dugu Cristobal Colon: El descubrimiento pelikua lortu, interneten bidez saiatu gara, eta baita liburutegietan bilatze, baina azkenik ezin izan dugu lortu. Hargatik, besteen antzera lana pelikula bati buruz soilik egin dugu, edukitako arazoek ez digutelako, nahi bezala, bi pelikulen arteko konparaketa egiten utzi. Barkatu eragozpenak etaeskerrik asko.

1492: La Conquista del Paraíso 1992an estreinatu zen pelikula historikoa dugu, Kolonen aurkikuntzaren urtemugarengandik filmatua izan zen eta diru laguntza ugariak izan zituen (artean batez ere Espainiako kultur Ministerioarena). Zuzendaria Ridley Scott dugu, eta gidoia Roselyne Boscheren eskutik dago idatzia.

Pelikula, Colon eta bere seme Fernandoren elkarrizketa batekinhasten da, non mundua biribila den azaltzen dion, itsasontziak itsasoan desagertzen diren formagatik. Behin semea bere anaiarekin utzita, zein kleroko partaide den, Marchenarekin joaten da, zeinek Salamancako unibertsitatean konferentzia bat lortzen dio bere proiektua entzuna izan dadin. Asiaraino bidaian itsasoa zeharkatzeko distantzian, Toscarelli, Pedro D'Ailly edo Marino de Tiroren kalkuluetanoinarritzen da Colon, baina Salamancako jakitunek, Ptolomeo, Aristoteles edo Eratostenesi men eginez kontrajartzen diote.
Bere proposamena ezeztatu ondoren, Marchena abadearen komentuan haserreaz borrokatu egiten da abadeekin. Penitentzia egiten duen bitartean, Martin Alonso Pinzon etortzen zaio, esanez lagun bat duela, Santangel bankeroa, zeinek koroa zergapean dauka eta konferentzia bat ematendion Gabriel Sanchezen laguntzarekin. Hasieratik ikusten dugu nola Sanchezek, interes propioak dituen enpresa berri honetan, Kolonen interesetatik banatuak daudenak, beraz nahiz eta espedizioaren alde egon, Kolonen kontra egingo duen pertsonetako bat daukagu ondoren gorte barruan. Bidaia burutzeko Kolonen zerbitzuengatik jasandako sariak akordatu ondoren, Palosen kokatzen da historia, non KolonekMarchenari bidaian irten baino lehen bekatu bat aitortzen dion: kalkuluetan gezurra esan du. Berak dioenaren arabera, bidaia askoz luzeagoa izango da, bikoitza iraungo du.
Itsasoan barrena, itsas bidaiek daukaten funtzionamenduaren azalpen bat ematen da. Alde batetik, Mendez marinelari Arabiarrek erabiltzen duten izarren araberako nabigazio teknika erakusten dio. Bestetik, marinelen artekoerlazioak agertzen dira, bai kantuka dabiltzatenean, bai beraien artean superstizio historiek dituzten indarrak azaltzean. Baina bidaian zehar, Pinzonek bidaiaren luzerari dagokion Kolonen tranpa ikusten du, eta marinelei egia aitortzera behartzen dio. Honek desoreka ekartzen du marinelen artean baina tripulazioa tinko mantendu egiten da lurra ikusten duten arte.
Behin lurrera heldu ondoren, ErregeKatolikoen izenean San Salvador izena jartzen dion irlara heltzen da, gaur egungo Las Bahamasen kokatua, eta natiboekin lehen erlazioak gauzatzen dituzte. Erlazio hauek positiboak dira, eta hasieran dioenez, era baketsuan eramango da Monarkia Hispanikoaren sarrera lur berri hauetan. Lurrean daudela, Pinzon gaixotu egiten da, zein Espainiara itzuli eta gutxira hilko zen. Itzuleran, tripulazioko zenbaitmarinel Amerikan geratzen dira, hogeita hemeretzi hain zuzen ere, Eguberri izeneko fuerte batean.
Castillara Itzuli ondoren, Kolon noble izendatu eta Erreginaren aurrean, Amerikatik ekarritako presenteak eskaintzen dizkio ongi etorri bankete baten, nahiz eta prometitutako urre eta espeziak ez ekarri. Gabriel Sanchezen laguntzarekin, bigarren espedizio bat antolatzen du, are errekurtsohandiagoekin. Protagonistak bere bi anaia txikiei laguntza eskatzen die, Indietako administrazioa eramateko unean laguntzeko ezin delako inortaz fidatu irabazi duen famak gortean etsaiak eman dizkiolako. Bidaiarien nobleen artean, Mujika aurkitzen da, zein Kolonen aileguko erreginaren banketean zegoen, eta natiboenganako ikuspuntu hostiago bat daukan.
Amerikara itzultzerakoan, Eguberri fuertea suntsituta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • "1492 La Conquista Del Paraiso” La Pelicula
  • Analisis De La Pelicula 1492: La Conquista Del Paraiso
  • Crítico película “1492, la conquista del paraíso”
  • Reporte de la película "1492 la conquista del paraíso"
  • RESOLUCION DE LA GUIA LA PELICULA LA CONQUISTA DEL PARAISO 1492 1
  • película 1492 La conquista del paraiso
  • pelicula: 1492 La conquista del paraiso
  • 1492:La conquista del paraiso

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS