1839Ko Urriaren 25Eko Legea

Páginas: 4 (767 palabras) Publicado: 3 de diciembre de 2012
1839ko URRIAREN 25eko LEGEA

SAILKAPENA

Iruzkindu beharreko Testua dokumentu juridiko-historikoa da. Gorteek erabaki eta erregina adin txikikoak eta haren ama Maria Cristina erreginaordeaksantzionatzen duten lege bat jasotzen du testuak.
Erret-jauregian sinatua dago testua, 1839ko urriaren 25ean. Lehen Gerrate Karlistari amaiera eman zion Bergarako Akordioaren ondorioz datorren legeada.
Egileak goian aipatutako Gorteak badira, hartzailea berriz Espainiako hiritar oro da, publikoa den testua da beraz. Helburua, gerra amaituta Hego Euskal Herriko probintzien legezko izaera zehazteazen.

ANALISIA

Testuaren gaia, Erreginak Gorteek erabakitako foruen statusa santzionatu dutela iragartzea da. Idatziak biltzen dituen ideia nagusiak hauek dira:
Batetik euskal foruak onartzendirela, baina Estatuaren konstituzionaltasunaren menpean jarriz.
Bestetik, Gorteek azkar batean ekingo diotela foruen moldaketei, hauek Espainiako erregimen konstituzionalarekin uztargarri izandaitezen.

IRUZKINA

Isabel II.a (lehen lerroan) erregina adingabeak bederatzi urte ditu dokumentua sinatzen den unean. Bera izan erregina, edo Fernando VII.a zenaren anaia izan, Carlos MaríaIsidro de Borbon hautagaia, zazpi urte luzeko gerraren ostean erabaki da lehenaren alde. Gerra luze hori, Lehen Gerrate Karlista, Guerra del Norte izenez ere ezagutu zen bere garaian, eskenatoki nagusiaezbairik gabe Hego Euskal Herria izan zelako. Bertan, landa eremua ia erabat karlista bihurtu zen, hautagai honek foruen defentsa bere programa politikoaren oinarri bihurtu ostean. Hori dela etaaipatzen dira seigarren lerroan nola euskal lurraldeak, hala foruak. Bakea sinatuta, nabarmen da zein den Estatuarekin gatazkan dagoen lurraldea.
Foruak (6. eta 8. lerroak) jatorria Erdi Aroan zutenherri-ohiturak ziren, idatziz jasoak zirenak estatutu juridikoa osatuz, eta legez aplikagarri zirenak. Euren helburua herriko egunerokotasuna antolatzea zen, arau, eskubide eta pribilegioak zehaztuz...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • 1839Ko Urriaren 25Eko Legea
  • 1839Ko urriak 25eko legearen testu iruzkina
  • 1876Ko Legea
  • Burdinbideen legea
  • Euskal estatutuari buruzko legea
  • 39Ko Legea
  • 1876ko uztailaren 21eko legea

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS