1976Ko Konstituzioa

Páginas: 7 (1668 palabras) Publicado: 17 de julio de 2012
1876KO KONSTITUZIOA.
Testu hau historikoa da eta honen barruan, juridikoa, Konstituzio bat baita, gorteek hartutako erabakien araberakoa. Aurreko bi konstituzioetan (1845ekoa eta 1869koa) oinarrituta dago, eta garaiko erregeak onartu zuen, Alfontso XII.ak, hain zuzen.
Testu publiko hau orduko boletina zen Madrilgo Gazetan argitaratu zuten eta espainar guztiei zuzenduta zegoen.
1876kouztailaren 21ean argitaratu zen, Espainiako Berrezarkuntza garaian, behin azken gerra karlista amaituta. Lehen Errepublika erori eta Alfontso XII.ak nagusituko zuen Monarkia itzuli orduko lehen hauteskundeetan gizonezko sufragio unibertsalez aukeratutako Gorteek egin zuten. Alfontso XIIak, Isabel IIaren semea zenak, Madrilen berretsi zuen. Beraz, egile kolektiboa da baina, berez, Konstituzio honenoinarriak aldarrikatu zituena Antonio Canovas del Castillo izan zen, momentuko Kontseilu ministroa zena. Canovasek, adituen batzorde bati deitu zion testua idatz zezan, gero Gorteen onespena lortzeko. Dakigunez, onartu egin zen.
Testu honek jasotzen duen helburua, Borboitarren Berrezarkuntzaren erregimen politiko berrirako beharrezkoa zen konstituzio baten oinarriak aldarrikatzea izan zen, garaiko1869ko konstituzioa ordezkatuz.
2-TESTUAREN ANALISIA
Sarrera:
Lehen paragrafoan, hau da lehen hiru lerroetan Alfontso XII.ak herritarrei jakinarazten die Canovasen aurreproiektua, Gorteen onespenarekin, agindu eta berresten duela.
11.artikulua:
Hamaikagarren artikuluan, Espainiako Estatuak duen erlijioaz mintzatzen da, “Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra”. Beraz, Estatu konfesionalada, eta publikoki aldarrikatzen den erlijioa katolikoa da baina Espainian iritzi erlijiosoengatik inor baztertu ezin denez, konstituzio honen bidez, modu pribatu batean beste erlijio motak (musulmana adibidez) praktikatzea ahalbidetzen da kristau moralari errespetua gordetzen bazaio.
13.artikulua:
Artikulu honetan espainiar herritarrok dituzten eskubide eta askatasunak onartzen dira. Eskubidehorien artean adierazpen askatasuna, eta bakean biltzeko eskubidea aipatzen dira.
18, 19, 20.artikuluak:
Hiru artikulu hauetan botere legegilearen ingurukoak dira:
- 18.artikulua: nortzuk daukaten botere legegile hori (Goteek eta Erregeak)
- 19.artikulua: gorteak nola dauden osatuta: Senatua eta Diputatuen Kongresua
-20.artikulua: senatua nola dagoen osatuta eta nork izendatzen dituen:Koroak, estatu korporazioek, zergapeko handiek…

28.artikulua:
Hautaketa sistema aipatzen da, hau da, zer motatako sufragio mota erabiltzen zuten diputatuak aukeratzeko.
50.artikulua:
Botere betearazlea aipatzen dute eta Erregeak du botere hori.
75.artikulua:
Artikulu honetan aipatzen dute Espainian denentzat kode berak izango direla eta foru bakarra
3-IRUZKINA
3.1 Testuingurua:1876ko Konstituzioaren aurrekaria 1869ko Konstituzioa izan zen. Azken hau progresista zen batez ere (noski, progresistek eta unionistek lortu zituzten diputatu gehienak), eta seiurteko demokratikoa izan zen (1868-1876). Konstituzio hau indarrean zegoela, Espainian egoera ezegonkorra, mugikorra, desorekatua… zegoen, egonezin sozialagatik, sistema politiko aldaketagatik, krisiarengatik, GerraKarlistarengatik eta kolonien altxatzeagatik (Kuba, Puerto Rico eta Filipinak). Garai horretan, atzerrian errege bila ari ziren bitartean. Serrano eta Prim jeneralak izan ziren nagusi. Serrano erregeordea izan zen, eta Prim jenerala gobernu burua.
Amadeo I Saboiakoa hartu zuten erregetzat, 1871ean. Ez zen oso aldi emankorra izan, jakina, alde batetik ezengonkortasun politikoa izan zuelako (oinarri politikoeza; oposiziokoak indarra hartzen ari ziren…) eta bestetik, ezengonkortasun soziala ( oinarri sozial ahulak). Amadeoren dimisioa izan zen, 1873ko otsailaren 10ean. Honen ondorioz, hauteskunderik egin gabe, Senatua eta Kongresua bat eginda, erabaki zen Espainia Errepublika izango zela; I. Errepublika 1873ko otsailaren 11an aldarrikatu zen. Errepublika honek, batez ere unitarioa zenak, ez zuen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • 1878Ko Konstituzioa
  • Cadizko konstituzioa
  • 1876Ko konstituzioa
  • 1812Ko konstituzioa
  • Cadizko Konstituzioa
  • Cadiz Konstituzioa

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS