21 Gramos
MOXALAK ZELAIAN
Bilboko Arte Ederren Museoan kokatzen den pintura hau XX. mende hasieran osatu zuen Francisco Iturrinok, 1912-1914 urteen bitartean. Artistak erabilitako teknika olioa izan zen, mihise baten gainean.
Gaia aukeratzeko orduan, Franciskok, Espainiako landetan ohikoa zen eszena bat aukeratu zuen. Zaldiz osaturiko multzo bat ageri da, paisaia landatarbatean kokaturik. Zaldiak landaren erdian kokatzen den bidexka batetik mugitzen ari dira. Bidaia luze baten hasiera dirudi, guztiek norbaiti jarraitzen diote zintzo.
Artistak obra hau egiterako orduan, antolaketa modernoa erabiltzen du. Zaldiek, koadroaren zati handiena okupatzen dute, paisaiari edo horizonteari toki txiki bat utziz. Garaiko akademia tradizionaletan, zaldien eta landaren artekooreka kontuan hartzen zen, obra honetan ez bezala. Beste aurrerapauso bat zaldien posizioa da, hauek, ikusleari bizkarra ematen ari baitira. XX. mende hasierako gizarteari oraindik probokazio bat irudituko zitzaion obra hau. Garai hartako jendea, obrak, perspektiba tradizionaletik ikusten ohiturik zegoen.
Tonu marroiak erabiltzen ditu gehienbat, marroi ilun eta argiak. Kolore gris eta zuriakere ikusi daitezke, argitasuna ematen diote obrari. Atzean dagoen paisaia egiteko, berdea ere erabiltzen du.
Obra orokorrean hartuta nahiko argia da. Bideak dituen tonu hori eta arrosek bizitasun handia ematen diote Iturrinoren lanari.
Egiturari dagokionez, pintzelkada aske eta azkarra ikusten da. Tonu ezberdineko marrek osatzen dute zaldia, pintzelaren marka utziz. Bidea, tamainaezberdineko orbainek sortzen dute. Obra naturalista da, bertan, Espainiako edozein herritako eszena ageri baita.
Obra hau inpresionista dela esan daiteke, artistak, zaldiak mugitzen doazen momentua pintatzen du, lehen impresioa. Iturrinok faubismo Frantziarraren eragina ere izan zuen bere obra batzuetan. Faubismoa, mugimendu piktoriko frantsesa izan zen, 1904-1908 urteetan garatu zena. Faubismoankoloreek hartzen dute protagonismoa. Iturrinok, kolore biziko lorategiak pintatu zituen, faubismoaren oinarriak kontuan hartuz.
Pintura hau aukeratu izanaren arrazoi nagusia, piktorikoki artistak pintatzeko duen erraztasuna da. Obra honetan argi ikusten da Iturrinok denbora laburrean egin zuela artelana, pintzelkada azkarrak eta landugabeak ikusten baitira. Pertsonalki zaldiak gustuko ditudanez,obra honek, arreta deitu zidan. Zaldiek ematen duten mugimendu sentsazioak piztu zidan arreta.
Francisco Iturrino, Santanderren jaio zen 1865.urtean. Zortzi urte zituela Bilbora joan zen bizitzera, bertan egon zen batxilergoa amaitu arte. Franciscoren gurasoek, semea injieneroa izatea nahi zuten, honen ondorioz, 1883.urtean Liejara izeneko Belgikako hirira joan zen injienerutzako ikasketakegitera. Bertan artearekiko interesa piztuko zitzaion, hala ere, isilean gorde zuen bere pintore zaletasuna gurasoen aurrean.
1890. urtean Belgikara joan zen, Académie St.Josse-ten-Noode izeneko akademian klaseak hartzera. Belgikan, artelan ezberdinen kopiak egin eta akademizismoa landu zituen. Bere lagun Elie Faureren arabera, 1892. urtean erabaki zuen Iturrinok pinturatik bizitzea.Simbolismoa zen garai hartan gehien zabaldurik zegoen arte-espresioa.
1892.urtean Marie Josephine Delwit Schwartz anderea ezagutu zuen, emakume honekin maitemindu eta 1906.urtean ezkondu egin ziren Cordoba hirian.
1895.urtean , Marie bere Andrea, haurdun gelditu eta Parisera joatea erabaki zuten. Bertan jaioko zen Elviro, Franciscoren lehen semea, tamalez bizitza laburra izango zuen. Franciscokpaisaia gutxi pintatu zituen, berak gehienbat figurak pintatzea zuen gustuko. Pariseko hirian Modernismoa zegoen nagusituta. Iturrino, Pariseko gau-giroa pintatzen hasi zen, obra hauek egiterako orduan, oihalaren dotoretasuna bilatzen zuen eta piktorikoki kolorezko graduazio-dosiak aplikatzen zituen. Parisen, Manet eta Cézanne bezalako artistak miresten zituen. Maneteri dagokionez, bere errealitatea...
Regístrate para leer el documento completo.