Acrospor
Páginas: 7 (1662 palabras)
Publicado: 10 de septiembre de 2011
AKROSPORT
Kokapena
✓ Maila: 3. maila
✓ Saio kopurua: 4
✓ Hiruilabetea:
HELBURUAK
✓ Akrospot-en nondik norakoa ezagutzea.
✓ Giza piramide batean dauden rol ezberdinak ezagutu eta betetzea.
✓ Hartu beharreko ziurtasun neurrien garrantziaz jabetzea.
✓ Zailtasun ezberdineko oinarrizko zenbait figura akrobatiko ezagutu eta egitea.
✓ Figura akrobatikoak asmatzea eta egitea.
✓Koreografia akrobatiko bat asmatu eta aurkeztea.
EBALUAZIOA IRIZPIDEAK
✓ Akrosport-en jatorria eta bilakaerak ezagutzen ditu.
✓ Giza piramideak egiterakoan dauden rol ezberdinak betetzen ditu.
✓ Hartu beharreko ziurtasun neurriak zorrotz betetzen ditu.
✓ Irakasleak proposatutako zailtasun ezberdineko figura akrobatikoak egiten ditu.
✓ Figura akrobatiko ezberdinak asmatu eta egiten ditu.
✓Saioetan gogoz parte hartzen du eta ariketetan saiatzen da.
✓ Koreografia akrobatiko bat asmatu eta lagunen aurrean aurkezten du.
EDUKIAK
✓ Akrosport-eko jatorria eta bilakaera.
✓ Giza piramideetako rolak.
✓ Ziurtasun neurriak.
✓ Figura eta eraikuntza akrobatikoak.
✓ Koreografia akrobatikoaren sorrera.
1. SAIOA
✓ Lekua: Gimnasioa
✓ Materiala:
o Lastairatxoak
JARDUERAK➢ GAIAREN AZALPENA:
❑ Ikasleei adieraziko diegu Akrosport zertan datza. Aukera izatekotan oso lagungarria da irudiak erabiltzea (power point edo bideoa):
Akrosport edo Koreografia akrobatikoak, Europa mailan oso zabaldua dagoen kirola da, hala ere, gure baitan erabat ezezaguna dela esan daiteke.
Kopuru ezberdinetako taldetan lehiatzen da. Edozein kasutan kidebat bestearen gainean giza piramide, dorre edo figura ezberdinak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko edo ezberdinak elkartzeko; lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da.
Gizakiak sortutako dorre edo piramiderik altuena edo konplikatuenasortzearen inguruko lehiak, historian zehar eta kultur gehientsuenetan eman dira. Hala nola Txina, Egipto edo Grezian aurkitu ditzakegu ekintza honen aitzindariak.
1960. hamarkadan Akrosport bezala definitzen den lehiaketaren oinarriak ezartzen dira. 1973. urtean kirol akrobatikoen nazioarteko federazioak (IFSA) bere baitan onartzen du.
➢ LANEAN HASI AURRETIK ZENBAIT KONTZEPTUENAZALPENA:
❑ Ikasleei ulertu eta barneratu beharreko zenbait kontzeptu eta oinarrizko arauak azalduko dizkiegu:
GIZA PIRAMIDETAKO ROLAK
Piramide bat osatzerakoan partaideek hartzen duten rol edo kokagunearen arabera Zamariak eta Arinak bereizten dira.
➢ Zamariak bere gainean kide bat edo gehiago hartzen dutenak dira. Piramidearen oinarria osatzen dute etajeneralean taldeko partaide indartsuenak izaten dira.
➢ Arinak zamarien gainean igotzen direnak dira. Pisu txikiagoa dute eta trebeagoak izaten dira.
LAGUNTZAK
Akrosport-en laguntzailearen papera oso garrantzitsua da. Laguntzaileek bi eginkizun nagusi dauzkate:
➢ Figura edo piramidea osatzen laguntzea. Eraikitzailea.
➢ Erorketa arriskua ekiditea. Ziurtasun lana.Laguntzailea figura edo piramidea osatzen duten kideetako bat izan daiteke; lagundu ondoren bere lekura doana. Edo bestela taldetik kanpo dagoen beste lagunen bat.
Laguntzaileekiko konfiantza osoa izan behar dugu. Hala ez bada hobe laguntzaileaz aldatzea. Bestalde laguntzaileak jabetu behar du piramidea egiten ari denaren osasuna bere eskutan dagoela eta bere lana serio hartu behar duela.Irribarreak eta txantxa atsedenerako gordeko ditugu.
ZIURTASUN NEURRIAK
Akrobaziak edozein modutan egitea arriskutsua gerta daiteke. Hau dela eta ezinbestekoa izango zaigu ziurtasun neurri batzuk hartzea:
➢ Beti lastairatxoekin arituko gera. Eta kide guztiak oinutsik lan egingo dute.
➢ Arriskutsuegiak iruditzen zaizkigun figurak baztertuko ditugu. Baten batekin...
Leer documento completo
Regístrate para leer el documento completo.