Adizlaguna

Páginas: 14 (3311 palabras) Publicado: 19 de abril de 2011
ADBERBIOA

SARRERA

Adberbioak, aditza laguntzeko eta osatzeko erabiltzen ditugu eta aditzak adierazten duen ekintza noiz, nola edo non gertatzen den zehazten du.
Adberbioak, aldagaitzak dira; hau da, ezin dute ez mugatzailerik, ez bestelako determinatzailerik hartu, nahiz eta hauen aldagaiztasuna ez den erabatekoa.

Adibideak: *nekatuaK, *gaurrA, *ederto hau ez lirateke zuzenakizango.
Beste alde batetik, adberbioek ez dute aditzarekiko komunztadura[1] gordetzen.
Adibideak: Ni nekatuTA NAGO eta hauek ere oso nekatuTA DAUDE.

Laburbilduz, adberbioen ezaugarri nagusiak hauek lirateke:
a) Aditza lagundu eta osatzen dute.
b) Aldagaitzak dira.
c) Ez dute aditzarekiko komnuztadurarik gordetzen.
Adberbioen artean bi multzo nagusi bereiz ditzakegu:

1.Aditzondoak: ez dute inolako kasu-markarik behar.
2. Adizlagunak: kasu-marka edo posposizioaren bidez sortutakoak.

ADITZONDOAK

Aditzondoak, aditzari lotzeko ez dute kasu-marken beharrik, nahiz eta batzuetan har baditzakete ere.
Adibideak: Besteak GERO etorriko dira.
Hauek bi eratara sailkatzen dira: sailkapen formala eta sailkapen semantikoa.

Aditzondoen sailkapen formala1. Aditzondo bakunak
Aditzondo bakunak osagai bakarrekoak dira, hau da, atzizkirik ez dutenak:
atzo, gaur, bihar, etzi…

2. Aditzondo eratorriak

Aditzondo eratorriak, beste hitz bati aditzondo-atzizki bat erantsiz eratutakoak dira. Aditzondo-atzizki erabilenak:
-KI(alfabetikoki,fisikoki); -KA(arrastaka, deika...); -RO(astiro, geldiro...); -TO(txarto, ederto...);-IK(biluzik, alferrik...); -LA(honela, horrela...).

3. Aditzondo konposatuak

Aditzondo konposatuak, osagai bat baino gehiago duten aditzondoak dira:
[heren + egun ( herenegun(: Gutun hori HERENEGUN etorri zen.

Aditzondoen sailkapen semantikoa
1. Zirkunstantziaren bat adierazten dutenak
• Denbora-aditzondoak: gaur, bihar…
• Leku-aditzondoak: hemen, hor…2. Nozioren bat adierazten dutenak
• Modu-aditzondoak: ondo, txarto…
• Maila-aditzondoak: oso, nahiko…
3. Hiztunaren jarreraren bat adierazten dutenak
• Iritzi-aditzondoak: agian, nonbait…

ADIZLAGUNAK

Adizlagunek, atzizkiak behar dituzte aditzari lotzeko. Hauek bi azpimultzotan sailkatzen dira: kasu-marken bidez sortutakoak eta posposizioen bidez eratutakoak.Kasu-markaren bidez sortutakoak
Adizlagun mota hau izen sintagmari deklinabideko kasu-markak erantsiz lortzen dira. Hauek NOR, NORI, NORK, NOREN eta NONGO kasuak izan ezik, gainerako guztiak dira:

• NORENTZAT: NOREN kasu markari –TZAT atzizkia erantsiz eratzen da. (Xedezko destinatiboa)
- NORENTZAT da hau? Hori umeARENTZAT da.

|MUGATUA|MUGAGABEA |
|Singularra |Plurala | |
|-ARENTZAT |-ENTZAT |-(r)ENTZAT |
|semeARENTZAT |semeENTZAT|semeRENTZAT |

• NOREKIN: NOREN kasu-markari –KIN atzizkia erantziz eratzen da. (Soziatiboa)
- (adibidea falta da)

|MUGATUA |MUGAGABEA |
|Singularra |Plurala ||
|-AREKIN |-EKIN |-(r)EKIN |
|semeAREKIN |semeEKIN |semeREKIN |

NOREKIN kasuaren erabilera:
1. Kidetasuna adierazteko
- NOREKIN zaude? Lagun...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS